Google Apps etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Google Apps etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018/09/22
2016/10/02
2016/06/16
Google kontuaren segurtasun kopia (backup) egiteko modua
Amaiera aldera, ikasturtean erabili dudanaren kopia egiteko ohitura dut. Kopia egin eta USB-az lotzen dudan disko gogorrean gordetzeko joera izaten dut.
Driven lan egiten dugunetik prozesua zertxobait zaildu zitzaidan, gehienez ere 2GB deskargatzen dizkidalako une berean. Beraz, hainbat zatitan deskargatu izan dut eta deskarga hauetan filma, bideo eta pelikulak deskargatzea ez zait erraza gertatu.
Horrexegatik, agian, iaz interneten hainbat buelta eman nizkion bide berriak topatu nahian, baita topatu ere!.
Google berak du irtenbidea eta GOOGLE TAKE OUT izena du.Googleren zerbitzu honek google kontuan duzunaren segurtasun kopia egiteko aukera ematen du, ikus ezazu bideoa.
2016/05/24
Google aurkezpen interaktiboa
Hiruhilabete honetan google aurkezpenik erabili baduzu, hainbat berrikuntza ezarri direla ikusterik izan duzu.
Batetik aurkeznten ari garen bitartean laser ttiki bat martxan jartzeko aukera ageri da kontroletan.
Baina berrikuntzarik nagusiena hizlariaren oharrak pantaila batean irakurriz, proiektorean aurkezpena ikusteko aukera edo entzuleek modu interaktiboan galderak egiteko aukerak dira.
Horretarako proiektoreetan ordenagailua klonatu beharrean, pantaila ampliatua (pantalla extendida) auekraz baliatu behar genuke.
Gainontzekoa bideoan ikus dezakezue.
Batetik aurkeznten ari garen bitartean laser ttiki bat martxan jartzeko aukera ageri da kontroletan.
Baina berrikuntzarik nagusiena hizlariaren oharrak pantaila batean irakurriz, proiektorean aurkezpena ikusteko aukera edo entzuleek modu interaktiboan galderak egiteko aukerak dira.
Horretarako proiektoreetan ordenagailua klonatu beharrean, pantaila ampliatua (pantalla extendida) auekraz baliatu behar genuke.
Gainontzekoa bideoan ikus dezakezue.
2016/05/07
Drive, Gmail eta Calendar barruko BILAKETAK
Google hezkuntze bertsioa dugunok, Drive, Gmail eta Calendar edukien bilaketarako bilatzaile bikaina dugu bertan. Bilatzaile honek, modu errazean, fitxategiak, postak eta gertaerak aurkitzen lagunduko digu.
Bideoan ageri diren pausuak aztertu eta praktikatzea komeni da.
2016/04/30
DRIVE-CHROME- aplikazio bilduma eta instalazioa
Hemen duzue Koldo Alijostes-ek Euskadiko Hezkuntza Googel Apps-en aurkezturiko lana:
eta aplikazio hauek instalatzeko gida
eta aplikazio hauek instalatzeko gida
2016/04/27
2016/03/08
Picasatik Google argazkietara
Itxuraz, azkenean, Picasa alde batera utzi eta Google Argazkiak erabili behar izango dugu aurrerantzean.
2015/10/19
Google inprimakien bertsio berria
Ikastolen elkartetik jakin dugunez, googlek inprimaki bertsio berria kaleratu duela adierazi du. Bideoan ikusiko duzuenez ezaugarriak eta egin daitezkeen gauzak berdinak izanik Interfazea asko aldatzen da.
Bertsio berria gure domeinuaan aktibatzen digutenean, zaharrean egiten ikasi duguna Interfaze berrian non dagoen eta nola egiten den ikertu beharra izango dugu.
Iturria: Google eta Princippia
2015/09/10
2015/05/14
2015/04/17
Euskadiko Google Apps IV. topaketak
Ostegunean, apirilaren 16ean, Donostiako Teknologia Parkean, Euskadiko Hezkuntzako Google Apps IV. topaketak burutu ziren. Ikastoletako makina IKTero hurbildu ginen bertara eta bere esperientzia azaldu zuenik izan zen ere.
Ondo antolatua eta makina gauza interesgarri izan zen jarduenaldiak iraun zituen 6 orduetan.
Esperientzia askok irakasle lanen eta administrazio lanen kudeaketaz jardun zuten; kuaderno digitalaran aipamenak behin eta berriro egin zen. Irakas kudeaketa egiteko tresna propioen garapen eta zabaltzea, komunitatearekin komunikatzeko tresna propioen azalpenak... aurkeztu zitzaizkigun bertan, finean ikastetxeko prozesuak digitalizatzeko norberak sortutako bideak ikusi genituen. Proposamen hauetako bakoitzaren atzean lan ikaragarria!
Batzuk aurretik besteak mantsoago, ikastetxe gehientsuenak lan berdintsutan gabiltza, norberak sortutako baliabidez ala, gurearen moduan, kontrataturikoez, Alexia.
Aurrerago Alexiaz hitz egingo badugu ere belarria egiten hastea ona.
Kanpoko hizlariek hasi zuten ekitaldia. Eta hauek artean bi azpimarragarriak iruditu zitzaizkidan:
1.- Jorge Campanillas, Iurismática Abogados
IKTetan espezializaturiko abokatua. Segurtsunaz eta erabileraz aritu zitzaigun, irudia, bideoa, adin txikikoak...
IKTetan espezializaturiko abokatua. Segurtsunaz eta erabileraz aritu zitzaigun, irudia, bideoa, adin txikikoak...
2.- Marc Sanz López, Googleko ordezkaria. Googleleko etorkizuneko apustuaz aritu zena. Bideoan Audioa ez da oso ona, Londresetik aritu bai zen.
Marc-en egin zuen aurkezpenean Calendar eta Site laister euskaraz izango ditugularen berri eman zuen eta hainbat Chromeko gehigarri aipatu zituen, Chrome Store-tik erraz eskuratu daitezkeenak. Hala nola; deklinabidea esukaraz lantzeko deklinabideaapp, matematika lantzeko educa3D, kimikako formulazio lantzeko A formular, 3 dimentsioetan modelatu eta irudiak sortzeko 3DTin edo gure gorputza modu ikusgarrian erakusten duen Biodigital Human.
Bukatzeko web orri intersgarri bat, Gastezizeko Koldo Mitxelena ikastetxeko Koldo Alijostek egina. Google Apps Hezkuntzan.Oinarrizkotik hasi eta konplexuenera, nola egin azaltzen duen web orria eta egiteko hainbat ideia edo proposamen egiten dituena. Oso interesgarria beraz.
Jardunaldi guztiaren bideoak site honetan ikus daitezke: http://goo.gl/uGwN1E
Jardunaldi guztiaren bideoak site honetan ikus daitezke: http://goo.gl/uGwN1E
2015/03/06
.eus aldaketaren ondorengo doiketak
Bada hiru hilabete gure web orria .net luzepenetik .eus luzapenera aldatu genuela. Eta gure posta helbideak aldatzeko zain geundela adierazi genuen. Aldatzeko aukera hori inguratzean abisua emango genuela adierazi ere.
Aldaketa, eskuz egin behar da. Eta ia 800 erabiltzaileei egin behar zaie. EZIN da garai berean egin!
Beraz, aldaketa hori mailakatua izango da. Eta aurrez abisatzen saiatuko bagara ere, zuen artean aldaketa eman dela jakitean zabal ezazue mezua.
Aldaketa egiteak zer aldatzen du? Ikus itzazue jarraian dauden hiru bideo labur.
LUCIDCHAT - LUCIDPRESTerako aldaketa
2015/03/01
Googleko inprimaki batetik bestera galderak kopiatzea
Zalantzarik gabe google forms (inprimakia) tresna eraginkorra da galdetegiak, azterketak... egiteko. Baina inprimaki edo galdetegi hauek sortzea lan astuna gerta daiteke galdetegi asko egin behar direnean.
Sarrera honetan palnteatzen den gehiagarria erabiliz inrprimaki batetik bestera galderak modu errazean kopia daitezke. Sistema honen bidez galdetegi asko egin behar ditenak datu-base gisa inprimaki jakin batean galdera tipo ezberdinak bildu eta beharren arabera erabili ditzatze hurrengo galdetegiak sortzeko.
Nola? Bideoan azalpena.
OAHARRA: Gehigarriak FormRecycler du izena. Eta helbide honetatik instalatu dezakezu https://chrome.google.com/webstore/detail/formrecycler/nomlphfjecjpcanpbfmpnkncpacjbkdl
2015/01/17
Hainbat Google konturekin ibiltzen garenontzat LH3zikloa eta DBH batipat
LH3 zikloan eta DBHn hainbat google kontu erabili ohi ditugu, @haurtzaro.ikastola.net domeinuko irakasle profila eta @haurtzaroikastola.net ikasle profila.
Hainbatetan bat ala biak erabiltzeko aukera ezberdinekin egin izan dut. Kontu bakoitza nabigatzaile ezberdinean, Firefoz eta Chromen adibidez... edo Chromen gaudela Chrome App launcher edo eta erabiltzaile anitzak logeatuta. Ez da kontu berria. Hainbat gara aukera hau erabiltzen ikastolako 4 kontuak eta pertsonala era kuadeatzen ditugunak.
Googlek aukera hau erraztu egin du oraintxe. Leiho beretik kontu ezberdinetara sartzeko aukera ematen digu App launcher erabili behar izan gabe.
Erraz jartzen da martxan. Ikustazu bideoa:
2014/12/02
Driveko berrikuntzak. Gelaxkak batu, irudi edizioa eta diapositibak zenbakitzea
Etengabeko berritzea dakar Google Drivek. Azken artikuluan aipatu nizuen moduan gero eta hurbilago dago instalagarriak diren programetatik. gaur aipatzen ditudanak dira horien hurbiltze horien adibide dira:
1.-Docs-eko tauletako gelaxkak batu eta zatitu
Word programan hain "oinarrizko" bihurtu izan den gelaxkak batu eta zatitu aukera ageri da orain.Horretarako Taulak aukeratik -> Batu gelaxkak edo bereizi gelaxkak erabiliko da. Testua erdian justifikatzeko leku bereko Taularen propietateak erabili.
2.-Drive-n Irudia editatzeko aukera
Driven (aurkezpenean, docs-en...) txertautako irudia zerbait editatu liteke orain. Irudia hautatu eta goiko menuan Irudien aukerak botoiari klik eginez, irudiaren kolorea, gardentasuna, distira... aldatzeko aukera dugu orain
3.-Aurkezpenen diapositibei zenbakia jartzeko aukera
Bukatzeko aipatu gabe ezin utzi irudiekin lan egiterakoan Marrazkiak aukera
Ikusi bideoa eta aplikatzeko aukerak aztertu.2013/11/14
Google Play Store hezkuntzarako
Googlek hezkuntzara zuzendutako Play Store bertsioa sortu du.
Hezkuntzarako propio egindako baliabide eta aplikazioak hurbiltzeko helburua du.
Irakasleak onlinen dagoen bideoa, aplikazioa, liburua hautatu eta momentuan bidaliko die Androida erabiltzen duten tabletei.
Aplikazioen sortzaileek arautegi zorrotza bete behar dute; ikasleen probatasuna gordez, geletan erabiltzeko egokituak, lehenikirakasleak frogatzeko egon behar dute...
Play Store bertsio honek teknikoki zein hezkuntza aldetik filtratuko omen ditu aplikazioak, bertan topa genitzakeenak egokiak eta erabilgarriak direla ziurtatuz.
Googlek eskola eramuan sartu nahi du, merke baina teknikoki nahikoak izan daitezkeen dispositiboei begirako apustua eginez.
Ikusteke material sortzaileek, irakasleriak eta ikasleriak nola erantzuten duen apustu honen inguruan.
2013/11/10
Chrome App launcher
Minutu batean instalatu eta google app aplikazioak klik bakar batean.
Informazio gehiagorako klik egizu hemen.
OHAR GARRANTZITSUA: Instalazioa nahi eta nahi ez Chromen egin behar da.
Informazio gehiagorako klik egizu hemen.
OHAR GARRANTZITSUA: Instalazioa nahi eta nahi ez Chromen egin behar da.
2013/10/30
Google Calendarren erabilerak
2013-10-30ZIBERGELA
Google Calendar, hitzorduak jasotzeko lanabes bikaina da, baina gehiagorako ere balio dezake.
Partekatze aukerek, bilaketek, denbora lerroa eta antzeko ezaugarriek sinplea baina ahaltsua den proiektua kudeatzeko tresna bihurtzen dute.
AITOR ARETXAGA
@BEKEREKE BITARLAN INFORMATIKA ETA WEB ZERBITZUAK
Behar bati erantzuteko pentsatu, diseinatu eta eraikitzen dira aplikazioak printzipioz. Ondoren, ustekabeko aldagaiek produktuaren azken erabilera eralda dezakete. Adibidez, egoera batzuetan, tresna baten funtzioak sortu zenekoa izateari uzten dio, eta erabiltzaileek emandako erabilpenak ordezkatzen du. Bereganatu, nahi denerako erabili eta gauza berri interesgarriagoak lortzeko joera erakusten du kontsumo digitaleko komunitateak. Era honetan, ordainduta eros daitezkeen proiektu kudeatzaileak bezainbesteko zerbitzua eman dezake Google Calendarrek.
Google Calendar ere, berez, eguneroko egitekoak gogorarazteko balio duen doako egutegia da, baina, era berean, ...
Google Calendar ere, berez, eguneroko egitekoak gogorarazteko balio duen doako egutegia da, baina, era berean, ...
2013/05/21
EKI - IKT formakuntza orokorra
EKI proiekturako IKT-etan aritzeko formazio orokorra jaso dugu jada.
Bertan banatu diren apunteak txoko honetako bilgunean jaso dira:
Driveko karpeten arkitektura - ikusi
-Blogger, gela/mailako bloga - ikusi -
Artxibo hauek laguntza atalean bildu dira. Laguntza atalera goialdean duzun sarreratik sartuko zara.
Bertan banatu diren apunteak txoko honetako bilgunean jaso dira:
Driveko karpeten arkitektura - ikusi
-Blogger, gela/mailako bloga - ikusi -
Artxibo hauek laguntza atalean bildu dira. Laguntza atalera goialdean duzun sarreratik sartuko zara.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








