koebaluazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
koebaluazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/06/01

Errubriken eta beste hainbat dokumentuen bankua CEDEC

 Orri honen bidez arlo, sail, maila...dagokion filtroak ezarri eta inguru horretarako errubrika baliabideen sailkapena lor zenezake.



2019/01/02

Errubrika sinpleetarako ebaluazioa matrizea

Zalantzarik gabe Errubrika bidez ebaluatzeko gehigarririk osoena Jaume Feliuren CoRubrics da.
Gerta liteke ordea, norbaiti, erabilera konplexuegia egitea ala errubrika sinpleagoren batekin moldatu nahi izana.
Horretarako, Pablo Felip Lanbide Heziketako irakasleak Errubrika Sinpleak ebaluatzeko kalkulu orria sortu du.
Kalkulu orri honen futnzionamendua eta erabilera bere blogean azaltzen du.



Nire lana kalkulu orria eta bere barneko aginduak euskaratzea izan da. Hemen duzue txantilloia:


Bide batez, bideo tutorial txiki bat egin dut, pittin bat jolastu; ea baliagarria gertatzen zaizuen.


2017/10/08

CoRubrics kalkulu-orrietarako gehigarri bihurtu da

CoRubrics y CoRubrics G Suite txantilloiak kalkulu-orrien gehigarri bihurtu dira. Aldaketa honek ez du ebaluazioa rubrikaren bidez egiteko prozesua aldatu. Pozesua hastea erraztu besterik ez du egin.
Orain arte txantilloien gordailura joan eta Nire unitatera kopia sortu eta nahi genuen larpetara mugitu behar genuen.
Hmendik aurrera, gehigarria instalatuz gero, Driven komeni zaigun karpetan kalkulu-orri hutsa sortu eta Gehigarrien menutik Activar el complemento CoRubrics hautatu ondoren lanean jarri eta Gehigarrien menura itzuliz, Crear la plantilla CoRubrics egitea nahikoa izango da.
Drive euskaraz bagenu CoRubrics euskaraz abiaraziko zaigu. Ingelesa, CatalĂ , Gaztelania eta Euskaraz sortu daiteke txantilloia.



Gehigarria instalatzeko beste edozein gehiagarri moduan egin behar da; hurrengo bideoan ikus daitekeen modura.


G suiteko domeinuko administrariek gehigarri hau domeinuko irakasle guztiei instala dakieke, horretarako Administrazio paneletik Aplikazioen atalean Apliacaciones Marketplace erabili.









Gurean bi domeinutan instalatua dugu jada.


2016/01/10

CoRubrics errubrika bidezko ebaluazioa

Errubrika bidez ebaluatzeko txantiloiak orain hilabete batzuk euskaratuak izan ziern, ikus berria. Azalpena euskaratzea falta zitzaidan. Tartea hartu eta egin dut azkenean. 
CoRubrics (bertsioaren arabera) errubrika bidez koebalauzioa, autoebaluazio ala irakaslearen ebaluaio egiteko tresna duzu. Informazio gehaigoerako ikus ezazu webgunea:


2015/07/09

CoRubrics ebaluazio eta koebaluaziorako ezinbesteko tresna

Taldeko aurkezpenak erraz ebaluatu nahi dituzu? Koebaluazioa bultzatu nahi duzu? Teknologian, etikan, musikan, naturan, hizkuntzan... ebalauziorako tresna eraginkorran nahi zenuke?

Google apps hezkuntzarako (GAFE) euskarazko CoRubrics bertsioa eta domeinuari lotu gabeko bertsioa topa zenitzake, driveko txantiloi publikoetan. Haurtzaroko kasuan gure domeinuko txantiloietara lotu ditut.
  • Txantilloi hauek errubrikadun ebaluazioak burutzen dituzte driveko kalkulu-orrietan oinarrituta.
  • Lehenik eta behin erabili nahi den errubrika idatzi, osatu, behar da eta ikasleen ala ikasle taldeen posta(k) zerrenda osatu.
  • Puntu honetatik aurrera prozesua automatikoa da:
    1. Errubrikaz ebaluatzeko galdetegia sortu.
    2. Galdetegia ikasleei bidali ala lotur alortu (irakasleak soilik ebaluatzen badu).
    3. Galdetegia erantzun ondoren, datuak prozesatu eta batazbesteko balioak lortu.
    4. Emaitzak ikasleei postaz bidali.

GAFE bertsioa domeinu barruko erabiltzailekin erabili daiteke soilik eta erantzun bikoiztuak ezabatzeko aukera du.

GAFEpekoa ez den bertsioa domeinu arteko erabiltzaileekin erabili daitekeela ulertzen dut, baina erantzun edo ebaluazio bikoiztuak ematea gerta daiteke.

Azalpen gehiago bideoan: