Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/09

Musika aplikazioak

Azken urte hauetan, banakako instalazioa behar zuten programetatik aldenduz birtualizazioetara ala online aplikazioetara jo dugu; mantenu aldetik lana erraztuz, edoein gailuetatik erabiltzeko moduan izanez eta, batez ere, modu partekatuan, ikasketa kolaboratiboan, oinarritu daitekeen aukerak bultzatuz.
Horrek, arlo batzuetan, espezializatuetan, musika eta teknologian adibidez, mugak ezarri ditu. Muga horiek gainditu nahian lehen ere aplikazioren bat jarri dugu blog honetan eta besteren bat EKIn proposatu da. 

TwistedWave audioak grabatzeko aplikazioa.

Chrome Music Lab musikaz esperimentatzeko aukera

FLAT partitura musikalen editorea

eta gaurko egunez dokumentu artiukulu batean ikusi ditudan beste lau aplikazioek (Beatlab, Soundtrap, Audiotool eta AudioSauna) borobiltzen dute oraingoz zerrenda.

Azken lau hauen artikulu originala hemen ingelesez eta hemen traductor itzulpena gaztelaniaz.

Aurrerako lanak zureak dira irakasle, begiratu, aztertu eta egokitasuna balioetsi, beti ere programa oso batekin (aplikazio hainbatez osatua dagoenaren batekin) parekatu gabe.

Beste aplikazio zerrenda hemen 

2016/03/10

Chrome Music Lab

Programatzaile eta musikari zenbaiten arteko lankidetzaz sorturiko web ingurunea da.
Musikaz esperimentatu eta gozatzeko aukera polita.


2016/01/30

Flat - Partitura musikalen editorea



Poliki bada ere, arlo ezberdinek duten beharretarako eta Chromebooketan instalagarriak diren aplikazioak agertzen ari dira. 
Gehiegi frogatzeko aukerarik izan ez badut ere, itxura ona hartu diot FLAT, partitura musikalak egiteko editoreari.

On-line aplikazioa da, Google Driverekin dabilela diote eta modu kolaboratiboan partiturak egiteko aukera ematen omen du. MusicXML, MIDI, PDF, MP3, WAV formatuetan, mugikor, tableta ala ordenagailuetan konposatzeko moduan.
Ea musika irakasleek zer dioten!





2014/01/30

Streamus: Musika YouTuben

Youtube kanala musikaz beterik dago. Musikariek beraiek beren musikaren promozioa egiteko eta partikularren lanek musikaz bete dute kanal ezagun hau.
Musika hau entzuteko ordea, musikarien ala partikular horien kanalean sartu eta bideoa aukeratu behar izaten da, Streamus moduko gehigarririk ez baduzu behintzat.
Streamus Chromerako gehigarria da. Gehigarri hau instalatu eta gustokoa duzun taldearen musika bilaketa egin dezake Youtuben. Bilaketan aurkitu dituen bideoetatik erreprodukzio zerrendan nahi dituzunak jarri eta musika soila entzungo zenuke, irudia baztertuz. EITB musika moduko kanala zenuke zure eskura.
Aukera honen bidez musikariek beren diskoen aurkezpenerako prestatu dituzten bideoak entzun eta gustoko lanak erosi aurretik ezagutzeko modua genuke.
Gehigarria instalatzeko Chrome ireki, hemen sartu streamus.com eta instalazio egin.

Iturria: NeoTeo