Calendar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Calendar etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/09/09

Calendar Euskaraz!

Calendar Euskaraz jartzeko aukera martxan da. Prozesua erraza da oso:

2018/08/27

Calendarreko gertaerak sortzeko kalkulu-orria

Ikasturte hasierako lanetako bat Egutegia osatzea izaten da, astero errepikatzen diren klaseak kalendarren jartzea eta urtean zeharreko saio solteak, mintegiak, prestakuntzak egutegian jartzea.
Lan hau arintzeko kalkulu-orri berezia sortu du +Javier Irimia irakasleak, script (programazio) txiki baten bidez, kalkulu-orrian idazten ditugun gertaerak Calendarren sortzen ditu. Eta kalkulu-orria Euskaraz jartzekoa ukera izan dut.
hemen duzue azalpena eta azpian kalkulu-orriaren kopia egiteko txantilloia.






Hainbat egutegi kudeatu behar dutenentzako TXANTILLOIA (1.1 bertsioa) eta azalpena
Zuzendari, ikasketaburu, koordinatzaile, idazkari, IKT dinamizatzaile...

2017/11/13

Tutoretza zitak burutzeko gehigarria: Choice Eliminator2

Tutoreak laister guraso bilerak antolatuko ditu. 
Bilerak deitu, antolatu,  burutu, aktak... hainbat lan pilatzen diren tartea gertu dago.
Guztia ez baino bileren antolaketarako inprimaki sinplea sortu eta gehigarri baten bidez nahiko arin egiterik bada.
Inprimakian biltzeko ditugun aukera guztiak jarri eta guraso batek erreserba bat egin ahala, aukera desagertu egiten da inprimakian Choice Eliminator 2 gehiagarria instalatuz gero.
Gure puntodun domeinuan instalatua dugu paneletik.
Beraz inprimakia sortu eta zita guztiak inprimakiaren erantzunetan edo eta erantzun hauekin sorturiko kalkulu-orrian eduki zenitzake. Bi eretara egin daiteke:
1.- Ikasleen bidez (LH 3. zikloan eta DBHn) gurasoei inprimakia bidali
2.- Telefonoz edo paperean egindako datu jasotzea inprimakian biltzen joan. Data bat erreserbatu eta desagertu egingo zaigu eta.

Eta, behin lanean jarrita, nahi izanez gero, Kalkulu-orritik Calendarrera bidaltzerik bada aurreko  sarrera batean aipatu nuen bezala

Bideoko azalpenak ikusi


2017/09/17

Kalkulu-orritik Calendarrera

Calendar egutegia datu askoz elikatzea neketsua gerta daiteke. 
Gertaera asko sortu behar direnerako oso baliagarria gerta dakiguke gehigarri hau From Sheets to Calendar
Dohaneko bertsioa eta ordaindua ditu 0,87 € lehen sei hilabeteak.
Dohanekoak igoera berean gehienez 100 gertaera igotzen utziko dizkigu, baina egutegi bakarrera igo genitzake (propiora) gero Calendar bertan aldatu edo egutegiz aldatu beahrko dira. Gainera gertaerak gehitu bakarrik egin daitezke.
Ordaindutako aukeran egutegi desberdienara igo, eguneratu ala ezaba daitezke.
Ordaintzea merezi duela uste dut. Erabiltzaile bat ordaindu (ikt dinamizatzailearen edo) eta hark partekaturiko kalkulu-orria elikatu ondoren, hari calendarra elikatzea eskatzea litzateke dirua aurrezteko modua. Baina, kasu horretan erabiltzaile horrek beharrezko eguteko guztietan administratzaile izan behar luke.
Hasiera data eta amaiera data ezartzerakoan kontuz ibili behar da, ikusi bideoa:



From Sheets to Calendar

Google aplikazioen aukera didaktikoak

2016/05/07

Drive, Gmail eta Calendar barruko BILAKETAK

Google hezkuntze bertsioa dugunok, Drive, Gmail eta Calendar edukien bilaketarako bilatzaile bikaina dugu bertan. Bilatzaile honek, modu errazean, fitxategiak, postak eta gertaerak aurkitzen lagunduko digu.
Bideoan ageri diren pausuak aztertu eta praktikatzea komeni da.

2015/12/04

Guraso bileren zitak Calendarren, familien harrera edo bisita ordutegiak kudeatzeko aukera

Alexiaren garapenean, ustez, gurasoek irakasleekin tutoretza zitaren erreserba egiteko aukera izango da. Bitartean, nondik norakoa izan daitekeen ikusten hasteko edo eta esperimentatzen hasteko hemen duzue calendarren aukera hori nola egin daitekeen adierazten duen bideotutoriala.


Iturria: Princippia

2015/11/10

Calendarren zaborrontzia jarri dute

Calendarreko gertaeraren bat nahi gabe ezabatu al duzu?
Oraingoan zaborrontzian berreskura zenezake!

2015/09/05

10 minutu lapurtu nahi dizkizut...

Ikasturte berria hasi da. Neurona arteko lotura hainbat erdoilduta eta hau nola egiten zen? ta beste hau? 
5 minutu sarrera hau irakurtzeko lapurtuko dizkizut eta beste 5 bukaeran jarri dudan EZINBESTEKO artikulurako...

Baliabideen erreserba

Bideo-kamerak, laborategia... eta "salas" atalean ezarri nahi dituzuen baliabide hainbat Calendarren jarri eta bertatik erreserba daitezke.
ERNE! DBHkoek prozedura honen bidez ezarri behar dituzue azterketak eta epe luzeko lanen egunak. Besteek utzi pakean dbh-1, dbh-2, dbh-3 eta dbh-4 baliabideak (hauek aukeratuz gero ikasleen egutegian ageri dira eta)


Etapa, klaustro, bazkidetza lan-talde... bilerak

Calendarren egin berri dugun ikastaroaz baliatu. Batetik ikasketaburuek bete eta kudeatuko duten etapako egutegiak izango dituzue.
Zuzendariak klaustroetarako, kontseilu erretoreko ordezkariek eta langile ordezkariek ere gonbidapenak egingo dizkizuete bilera desberdientara deituz.
Mailaren koordinaziorako, lan taldeetarako oso aproposa duzue Calendar egutegia. Zertarako erabil dezakezue?
Bilera deiak egin, eguna, tokia eta ordua jarriz; gai zerrenda ezarriz (deskripzioan) eta bilerarako aurreko akta (drivera aurrez igota) edota bilera ondoren ere, bertako akta lotu daiteke. Era horretara lan-taldearen eguneroko bat edukiko duzue.
Hau egiteko bi aukera; gertaera asko jarri behar badira, lan-taldearen egutegi propioa sortu... ala, gertaera asko ez badira, gertaera batek sortu eta editatuz pertsonak ala taldeak gonbidatu.
Ahaztuta bazenute hemen duzue Calendar ikastaroa (aurrez prestatzeko tutoriala) eta jarraian iraileko prestakuntzarako sorturiko aurkezpena (diapositiba bakoitzean bideo motz bat dago.



DRIVE karpetak egokitu, txukundu, antolatu...

Aurreko sarrera batean Driveko karpeten antolamendu beharrez aritu ginan, gogra ekarri nahi bazenu irakurri hemen.
Zure DRIVEko Nire unitatea karpetaren barruan ikastolako egiturako bi karpeta eduki behar dituzu nahita ez: HH, LH ala DBHko biltegi digitala (talde ala mailako material curricularra jasotzen duena) eta zure etapako ebaluazio karpeta.
Biltegi digitala maila eta unitateka antolatua dago HH eta LHn. DBHn berriz arloka. DBHkoak konplexuagoa da eta hura azaltzeko ikasmaterialgintza biltegia izeneko dokumentua eta bideoturiala ikus itzazue.

Hauez gain, norberak izango ditu karpeta eta artxibo ugari... eta bada, lankide batek gogorarazi nauen, Tecnocentres blogean Jaume Feliuk eginiko artikulua.

Mila esker zure denbora, interes eta ilusioagatik!

2015/03/29

Gantter for drive


gantter bilaketarekin bat datozen irudiakGantter driven konekta daitekeen aplikazioa da. Aplikazio honen bidez proiektu baten denboralizazioa modu erosoan burutzen da. Beharrekoan diren baliabideak lotu, driveko fitxategiak eta kanpoko URL-ak lotu... eta Driven erabiltzen ditugun gehiengoaren moduan modu partekatuan egin daiteke.

Unitate bakoitzeko denboralizazioa, irakasle hainbatek partekaturiko plangintzak, teknologiako proiekturako... erabila asko bururatzen zaizkit. Eta zuri?
Ezagut ezazu eta baliagarritasunik badu erabili!



2013/11/10

Chrome App launcher

Minutu batean instalatu eta google app aplikazioak klik bakar batean.

Informazio gehiagorako klik egizu hemen.

OHAR GARRANTZITSUA: Instalazioa nahi eta nahi ez Chromen egin behar da.

2013/10/30

Google Calendarren erabilerak

2013-10-30
ZIBERGELA

Google Calendar, hitzorduak jasotzeko lanabes bikaina da, baina gehiagorako ere balio dezake.
Partekatze aukerek, bilaketek, denbora lerroa eta antzeko ezaugarriek sinplea baina ahaltsua den proiektua kudeatzeko tresna bihurtzen dute.
AITOR ARETXAGA
@BEKEREKE BITARLAN INFORMATIKA ETA WEB ZERBITZUAK
Behar bati erantzuteko pentsatu, diseinatu eta eraikitzen dira aplikazioak printzipioz. Ondoren, ustekabeko aldagaiek produktuaren azken erabilera eralda dezakete. Adibidez, egoera batzuetan, tresna baten funtzioak sortu zenekoa izateari uzten dio, eta erabiltzaileek emandako erabilpenak ordezkatzen du. Bereganatu, nahi denerako erabili eta gauza berri interesgarriagoak lortzeko joera erakusten du kontsumo digitaleko komunitateak. Era honetan, ordainduta eros daitezkeen proiektu kudeatzaileak bezainbesteko zerbitzua eman dezake Google Calendarrek.
Google Calendar ere, berez, eguneroko egitekoak gogorarazteko balio duen doako egutegia da, baina, era berean, ...