Gehigarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gehigarriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/11/17

ImExClass kalkulu-orritik classrooma kalifikazioak inportatu eta exportatzeko gehigarria


 

Saioetako ariketa eta zereginen datuak biltzeko kalkulu-orria erabili ohi dut.
Ariketa eta zereginen osagarri Classroom erabiltzen dut.
Horrexegatik kalifikazioak batetik bestera kopiatu behar izan ditut, eskuz, banan-bana.
Baina, CoRubrics gehigarria landu duen Jaume Feliu irakasleak, behar berdinetatik abiatuta, gehigarri berriaz poztu gaitu: kalifikazioak classrometik kalkulu-orrira edo kalkulu-orritik classroomera automatikoki eramango dituen gehigarria ImExClass

Kalifikazioak exportatzea

Gehigarri honek Classroomen zeregin bat sortu eta kalkulu-orrian dauden kalifikazioak exportatzen uzten ditu.
Kalkulu-orriko zutabe batean ikasleen posta eta expota nahi ditugun kalifikazioak eduki behar ditugu lehenik.


ImExClass ireki eta bertako ezarpenak adierazi

Bukatzeko zereginaren izena, deskribapena eta gehienezko puntuazioa adierazi beharko dituzu.


Kalifikazioak inportatzea


Kalkulu-orrian posta eta ikasleen kalifikaziorako eremua behar dira:
ImExClass ireki eta parametroak definitu

Inportatu nahi diren zereginara adierazi eta inportatu aginduari eman. Gehigarriak ekarriko ditu datuak.


Iturria: Jaume Feliu

2017/10/08

Googleko aurkezpenetako gehigarriak

CoRubrics kalkulu-orrietarako gehigarri bihurtu da

CoRubrics y CoRubrics G Suite txantilloiak kalkulu-orrien gehigarri bihurtu dira. Aldaketa honek ez du ebaluazioa rubrikaren bidez egiteko prozesua aldatu. Pozesua hastea erraztu besterik ez du egin.
Orain arte txantilloien gordailura joan eta Nire unitatera kopia sortu eta nahi genuen larpetara mugitu behar genuen.
Hmendik aurrera, gehigarria instalatuz gero, Driven komeni zaigun karpetan kalkulu-orri hutsa sortu eta Gehigarrien menutik Activar el complemento CoRubrics hautatu ondoren lanean jarri eta Gehigarrien menura itzuliz, Crear la plantilla CoRubrics egitea nahikoa izango da.
Drive euskaraz bagenu CoRubrics euskaraz abiaraziko zaigu. Ingelesa, CatalĂ , Gaztelania eta Euskaraz sortu daiteke txantilloia.



Gehigarria instalatzeko beste edozein gehiagarri moduan egin behar da; hurrengo bideoan ikus daitekeen modura.


G suiteko domeinuko administrariek gehigarri hau domeinuko irakasle guztiei instala dakieke, horretarako Administrazio paneletik Aplikazioen atalean Apliacaciones Marketplace erabili.









Gurean bi domeinutan instalatua dugu jada.


2017/09/17

Kalkulu-orritik Calendarrera

Calendar egutegia datu askoz elikatzea neketsua gerta daiteke. 
Gertaera asko sortu behar direnerako oso baliagarria gerta dakiguke gehigarri hau From Sheets to Calendar
Dohaneko bertsioa eta ordaindua ditu 0,87 € lehen sei hilabeteak.
Dohanekoak igoera berean gehienez 100 gertaera igotzen utziko dizkigu, baina egutegi bakarrera igo genitzake (propiora) gero Calendar bertan aldatu edo egutegiz aldatu beahrko dira. Gainera gertaerak gehitu bakarrik egin daitezke.
Ordaindutako aukeran egutegi desberdienara igo, eguneratu ala ezaba daitezke.
Ordaintzea merezi duela uste dut. Erabiltzaile bat ordaindu (ikt dinamizatzailearen edo) eta hark partekaturiko kalkulu-orria elikatu ondoren, hari calendarra elikatzea eskatzea litzateke dirua aurrezteko modua. Baina, kasu horretan erabiltzaile horrek beharrezko eguteko guztietan administratzaile izan behar luke.
Hasiera data eta amaiera data ezartzerakoan kontuz ibili behar da, ikusi bideoa:



From Sheets to Calendar

Docs-en ezkutuko karaktereak ikusteko gehigarria

Tabuatzailea, paragrafoen amaiera... eta antzeko ezkutuko karaktereak azaleraztea ikasi genuen word-en.

Docs-en ikusteko aukera dugu gehigarri honekin: Show


2017/05/25

Hypothesis, online dokumentuen azpimarratze eta ohartarazteak egiteko tresna

Hypothesis,gehigarriaren bidez web orrialde zein online dauden PDFetan azpimarratu eta oharrak ezarri daitezke. Ohar hauek Hypothesis web orrian jaso eta bertan altan emana dauden erabiltzaileekin parteka daitezke. Ikus bideoa:
Iturri: Pincippia

2017/05/10

Ekuazio matematikoak eta fisikoak idazteko gehigarria

EquatIO ekuazio matematikoak, adierazpen fisiko zein kimikoak idazteko google docs-erako gehigarria da.
Bideoan ikus daiteke nola instalatu eta zer egiteko gai den gehigarri hau.


2016/10/27

Matematika, fisika eta kimikarakorako pare bat aplikazio: g(Math), Photomath eta matematikarako 20 aplikazio gehiaigo

Ohiko egitoreaz, zientzia alorrean ekuazioak edo formulak idaztea ez da erraz gertatzen, traketsak direla esango nuke nik. Alor honetan etorkizunean pantaila taktilek arintasuna emango diotela dirudi... baina bitartean gehigarri eta aplikazio parea...

g(Math)

Google docs, kalkulu-orrietan eta inprimakietan instala daiteke (bakoitzean gehigarria instalatu behar da edo paneletik hirurak nahi dugun azpitaldera instalatu
Google docs dokumentuetako gehigarria https://goo.gl/KJ07R7
Kalkulu-orrietarako gehigarria https://goo.gl/hZLxIr
Inprimakietarako gehiagarria https://goo.gl/9PqpWA


Photomath 


Mugikorrerako aplikazio honekin paperean idatziriko ekuazioak kapturatu eta ebatsi egiten ditu.

2016/02/25

Boomerang: Gmail posta programatzeko gehigarria

Boomerang gehigarriaren bidez, nahi dugun data eta ordurako programa genezake posta bidalketa.
Bideoan ikus zenezake bere erabilera eta instazioa.
ERNE: doako bertsioak hilean hamar posta programatzeko muga du.

2016/01/19

DocSecrets; ikasleei jardueren erantzunak behar dituzten momentuan erakusteko gehigarria

Ikasgelan dugun aniztasunak laguntza ezberdinak behar dituzten ikasleak edukitzera garamatza hainbatetan. Hala, ikasle ezberdinek behar dituzten laguntza ezberdinak modu eroso batean antolatu behar izatea gerta daiteke. 
DocSecrets izeneko gehigarri honen bidez eskatutako ariketaren hainbat hitz ala erantzunen estali egngo ditugu eta nahi dugunean erakutsi egingo ditugu.
Estalita dugun erantzuna hitz edo zenbaki zehatza, paragrafoa, esaldi osoa... edo bideo batera, irudi batera, web helbide batera... eramango gaituen URL helbidea izan daiteke eta komeni zaigunean ireki.
Adibide moduan... bertso ezagunen bat idatzi eta errimak ezkutatu eta ikasleei asmatzea eska daiteke.
Gamifikazioaren inguruan, erronka planteatu eta jolas moduan egunero aurrez ezkutatuak ditugun pistak ireki daitezke... aukerak mila. Agian bideoa ikusteak garbiago erakutsiko dizu gehiagarriaren baliagarritasuna:


DocSecrets https://goo.gl/4aib16

Iturria: Princippia

2016/01/16

Ekuazio matematikoak Google Docs-en

Wizkids CAS google docs-erako gehiagarriaren bidez ekuazio matematikoak modu aprtekatuan lan daitezke gela osoan. Ikus bideoa:



Iturria: princippia

2015/10/19

Group Marker: Ikasleak modu aleatorioan, zoriz, taldekatzeko gehigarria

Ikasleen taldekatzea zoriz egin nahi duzula? Nola ez dakizula?
Bideoan ageri diren azalpenak jarraituz, Driveko txantiloietan topatuko duzun artxiboaren kopia egin eta hark egingo dizkizu!


Bideoak aipatzen duen txantiloia Haurtzaro ikastolako Google Templates barruan da. Baina nahi izanez gero hemen klik eginez deskarga eta kopia zenezake.
Iturria: Teacher Tech

2015/07/29

Azterketa digitalerako proposamena aztertzen

Bukatu berri den ikasturte honetan hastapenak egin bagenituen ere, udako ikerketa, erronka gisa, hartu dut gai hau. Eta proposamen ezberdinak, behar ezberdinetarako jorratu; uda honetan berritu eta deskubritu ditudan gehigarri ezberdinez baliatuz. Oinarrian, beste sarrera batzuetan aipatu ditudan Flubaroo (aukera gehiagoz berritua), Yet Another Mail Merge, CoRubrics eta ClassRoom dira proposamenerako erabili ditudan tresnak.
Tresna jauek guztiak ikaslearen posta erabiltzen dute komunikaziorako, beraz, proposamenak LH5etik gora, Bigarren Hezkuntzara begira eginak dira. Baina komunikazioa ahoz egingo balitz LHrako ere balio lezake ClassRoom aukera salbu.
Hona hemen lau bideoetan azaltzeko erraza ez den zeraiten azalpena:

SARRERA: Azterketa mota ezberdinak

GALDETEGI MODUKO AZTERKETA: Google Forms galdetegia + Flubaroo

ERRUBRIKA BIDEZKO EBALUAZIOA: CoRubrics

KONPETENTZIEN AZTERKETA: Google Docs + ClassRoom
OHARRA: Baimen kontuak ondo kudeatu baditut bideoak hartzaro ikastolako irakasleek eta IKTdin taldekoek ikus ditzakete soilik. Azterketaren datuak direla eta sarrea murriztu beharrean aurkitu naiz.

Era guztietara proposamena besterik ez dira, proposamen sendoak baina proposmenak. 15-16 ikasturtean frogan jarri eta aztertzekoak.

2015/05/13

Ikasleei posta pertsonalizatua klik bakarrean!

Inoiz gertatuko zitzaizun ikasleei kalifikazioren bat, pashitzaren bat, edota aipamen bereziren bat postaz bidali behar izana. Ikasle bakoitzari posta pertsonala. 
Ederki dakizu orduan zenbat lan suposatzen duen horrek.

Lan hori automatizatzeko kalkulu-orriaren gehigarri bat bada Yet Another Mail Merge izena du. Jarraian ageri den bideoa ikus zenezake edo eta bukaeran ageri den testua irakurri:


2015/04/22

Frogak automatikoki zuzentzen dituen gehigarria




Gero eta ezagunagoak gertatuko zaizkizue Google Driveko Inprimakiez, Google Forms edo Formularios de Google sorturiko galdetegiak; asebetetze galdetegiak adibidez.
Inrpimaki hauek erabilgarriak dira hasierako ezagutzen inguruko, errepasorako edo eta azterketetarako frogak sortzeko.
flubaroo bilaketarekin bat datozen irudiak
Inprimakien bidez froga eraiki, ikasleei URL helbidea pasa eta hauek erantzuna ematen duten neurrian, kalkulu orri batean jasotzen dira erantzunak. 
Honaino ezaguna. Kalkulu orri honetan jasotzen diren erantzunak modu atomatizatuan zuzentzeko aukera dago Flubaroo izeneko gehigarri bat erabiliz.
Gehigarri honek, irakasleak emaniko erantzun zuzenak ikasleen erantzunekin konparatzen ditu, eta emaitzak kalkulatzen ditu.
Grafikak sortzen ditu eta norbanakoen emaitzak zein emaitza zuzenak klik batean ikasleen postara bidaltzeko aukera ematen du. 
Hori guztia bideo batean biltzen saiatu gara:



Hemen duzue idatzizko tutoriala (gaztelaniaz)

2015/03/08

Posta kontuaren kontaktuak PDF edo DOC-era inprimatzeko modu ezberdinak

Baliteke noizbait google kontuko posta zerrenda modu editagarrian edukitzeko beharra izatea. Hona hemen hori lortzeko bi bide:


Bideoan aipatzen den Chrome gehigarria lotura honetan aurkituko duzu:
https://chrome.google.com/webstore/detail/print-gmail-contacts-phon/bfeiodmeofpfffdjiniiodhgkkfdofkl

2015/03/01

Screenshot ala Nimbus, web orria osotasunean ala zatika kapturatzeko chromerako hedapenak

Chromerako bi gehigarri hauek pantailako irudia kapturatzeko gehigarri ezinbestekoak bihurtu dira.

Screenshot gehigarria instalatzeko: https://goo.gl/EWqPsp

  
Nimbus gehigarria instalatzeko: https://goo.gl/ifOnhj