android etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
android etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/07/20

Haurrentzako euskarazko 50 aplikazio baino gehiagoko bilduma: jolastuz ikasiz!

Haurrak gero eta goizago hasten dira gailu teknologikoak erabiltzen. Gaur egun ohikoa da oraindik hitz egiten ez dakien haurra telefono mugikorra eskutan dabilela ikustea eta trebetasunez aritzea, gainera. Euskaraz badaude haurrentzako bereziki garatutako hamaika aplikazio eta mota askotarikoak, zorionez: ipuinak; zenbakiak, koloreak, hiztegia eta abar ikasteko jokoak; memoria lantzeko… Zerrenda honetan 50 baino gehiago bildu ditugu, baina badaude askoz gehiago. Beraz, badago nondik hasi. Haurrari telefonoa edo tableta erabiltzeko aukera ematen badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak!

Iturria: Azkue fundazioa

2016/11/09

Max eta biderketak

Pedagogia ikuspuntutik kririka badaiteke ere, biderketen mekanizaziorako erabilgarria izan daitekeenez partekatzea erabaki dut.
Mugikorrean erabiltzeko aplikazioa da, Androiderako google play barruan topa daiteke https://play.google.com/store/apps/details?id=com.mmicoe.elementaryschoolmultiply.android

"La multiplicación es una materia importante para el éxito en la escuela primaria.
“Multiplicar con Max” ayuda a los niños a practicar la multiplicación de una manera divertida y gratificante.
Juega con la perrito Max de una forma divertida y aprende matemáticas.
Arrastra los números hasta completar la multiplicación. El perrito te indicará si está bien calculada.
Este juego ha sido creado para que los niños practiquen los conceptos de la multiplicación.
►Practica con el examen: configura tu examen según tus preferencias.
►Puedes consultar las tablas de multiplicar del 1 al 9 si no las recuerdas bien. Este es un excelente recurso para mejorar las habilidades en el aprendizaje de la tabla de multiplicar.
►Perfecto para la escuela primaria (primero de primaria, segundo de primaria, tercero de primaria y cuarto de primaria).
►Recomendado para tablet.
¡ Diviértete aprendiendo !"


2016/06/15

Pl@ntNet landareak identifikatzeko aplikazioa

Mugikorraz baliatuz, landarearen argazkia atera eta aplikazioak zein landare ote den proposatuko dizu. Pla@ntNet


Iturria: Pl@antNet

2015/12/22

Non nago? Live Tracking, kokalekua erregistratzeko aplikazioa

Ander Orbegozo Igartuak, Bilboko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako informatikako ikasleak kokalekua erregistratzeko eta denbora errealean partekatzeko sakelako aplikazio bat sortu du, Live Tracking. Aplikazioa gradu amaierako lana izan da eta puntuazio gorena lortu du: 10.
Ander Orbegozo ingeniari informatiko bergararrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdean garatzen diren gailu mugikorretarako aplikazio onenak saritzen dituen, GipuzkoAPPs 2015 lehiaketara aurkeztu izan du haren lana.
non nago orain?
Irudia: Live Tracking aplikazioak, besteak beste, egindako ibilbideak, altuera eta abiadura datuekin gorde egiten ditu gerora kontsultatzeko.


Kokalekua gorde eta partekatzeko Live Tracking aplikazioak hainbat erabilera ditu, pertsonalak zein profesionalak. Norberaren ibilbideen kokalekuak lagunekin partekatzen ditu edozein momentutan non gauden jakinarazteko; perretxikoak biltzen baditugu, esaterako, hauek non aurkitu ditugun markatzeko eta gordetzeko erabili ahal izango dugu; kirol jarduerak antolatu edota jarraipena egiteko baliagarria da edota aberia bat konpontzen datorren teknikaria noiz etorriko den jakiteko erabil daiteke.

Egun, aplikazioa hobetzen eta Donostiako Informatika Fakultateko Informatika Ingeniaritzako Masterra ikasten diharduen Anderrek azaltzen digu nola sortu zen haren egitasmoa: “Nire proiektuaren zuzendariak, Oscar Casquero irakasleak, bazekien mapekin lan egindakoa nintzela eta gogoko nituela; beraz, kokalekua erregistratzeko gaur egun dauden aplikazioak hobetzea proposatu zidan. Ideia horretatik sortu zen Live Tracking”.

“Live Tracking –azaldu du Ander Orbegozok– aire zabaleko jarduerak (adibidez, mendian paseatzea eta bizikletan ibiltzea) atsegin dituzten pertsonentzat dago pentsatua. Aplikazio honen bidez, zure kokalekua denbora errealean erregistratzen duzu mapa batean, zure sakelakoan, eta, Whatsappen, sare sozialen edo mezu elektronikoen bidez,lagunekin eta senideekin parteka dezakezu kokaleku hori. Hartara, arazoren bat baduzu ere, zu non aurkitu jakingo dute beti. Bestalde, egiten ari zaren ibilbidea ikusi ez ezik, altitudea eta abiadura kontsulta ditzakezu grafiko batean, egindako ibilbidea gorde dezakezu aurrerago kontsultatzeko, eta GPX formatuan esporta dezakezu”. Aplikazioa hiru hizkuntzatan erabil daiteke: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Live Tracking bakarra da halako aplikazioen artean. “Badaude antzeko aplikazioak, baina ez dira doakoak. Live Tracking da ezertxo ere ordaindu gabe deskarga dezakezun eta informazioa denbora errealean ematen dizun aplikazio bakarra“. Aplikazioa eskuragarri dago Play Store gunean Android sistementzat; 2.500 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute jada (% 78k Espainian, % 4k Alemanian, % 3k Indian, % 3k AEBetan eta % 1ek Italian, besteak beste), eta 5etik 4,7 puntu eman dizkiote iritzia eman duten erabiltzaileek.

Live Tracking aplikazioaren funtzionamendua erakusten duen bideoa.

ITURRIA: Zientzia Kaiera

2015/07/01

LiveBoard Android artean partekatzeko arbela


Google Play-en aurkitu daitekeen LiveBoard aplikazio honen bidez gailu batean idazten ari garena besteetan agertarazten du. Gure irudi bat hartu eta gainean idatzi... 
Haratago, modu konkerrentean, erabiltzaile askok batera lan egin genezake irudi beraren gainean...
Hona hemen bideo erakuslea.


Informazio zehatzago... Iturria: elandroidlibre