Aurkezpen digitalak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Aurkezpen digitalak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/08/14

Driveko aurkezpenetan audioa gehitzeko aukera

AudioPlayer for Slides baliabidearen bidez Googleko aurkezpenetan zure ahotsa edo eta Driven duzun audio pista gehitzeko aukera duzu. Gehigarria bere orritik edo eta hemendik lor zenezake.
Erabilerari buruz bu erreferentzia, bideotutoriala eta idatizko azalpena.

2017/10/21

Photo slideshow, zure ekimeneko argazkiekin aurkezpena minutu batean

Irteera izan duzula, gelan ogia egin duzula, marrazten aritu zaretela, ipuin kontaketan, jolasean, ikasten?... atera dituzun argazki horiek driveko argazki albunera igo eta gehiagarri honen bidez aurkezpen batean bihurtu automatikoki. Photo slideshow


Eta aurkezpena blogean jartzeko irake driveko aurkezpena Fitxategia -> Argitaratu webean
Kapsulatu aukera hautatu, irudiko txekak aktibatu, argitaratu eta sortzen den kodea bidali zure etapa edo zikloko blogariari.


2017/02/09

Aurkezpenetan Driven ditugun BIDEOAK txertatzeko aukera gehitu da

Orain arteko google aurkezpenetan, gaizki deituriko PPTetan, bideoak txertatzeko,nahita ez Youtubera igo eta bertatik txertatu beahr genituen. 
Horrek irudien publikotasuna areagotu izan du. Bideoa nahikoa eskuragarri jarri ala pribatua jarriz gero aurkezpena partekatzerakoan ezin ikusia gertatzen da.
Orain, googel Driven gordeta dugun bideoa txertatzen utziko gaitu, bideo horretako nahi den tartea erakutsi (erakutsiko denaren hasiera eta amaiera denbora finkatuz) eta audioa desaktiba genezake.
Aurkezpena partekatzeko garaian, bideoa partekatu nahi ote dugun galdetuko digu, aurreko ezin ikusiak konpontzeko.


2016/05/24

Google aurkezpen interaktiboa

Hiruhilabete honetan google aurkezpenik erabili baduzu, hainbat berrikuntza ezarri direla ikusterik izan duzu.
Batetik aurkeznten ari garen bitartean laser ttiki bat martxan jartzeko aukera ageri da kontroletan.
Baina berrikuntzarik nagusiena hizlariaren oharrak pantaila batean irakurriz, proiektorean aurkezpena ikusteko aukera edo entzuleek modu interaktiboan galderak egiteko aukerak dira.
Horretarako proiektoreetan ordenagailua klonatu beharrean, pantaila ampliatua (pantalla extendida) auekraz baliatu behar genuke.
Gainontzekoa bideoan ikus dezakezue.

2014/12/02

Driveko berrikuntzak. Gelaxkak batu, irudi edizioa eta diapositibak zenbakitzea


Etengabeko berritzea dakar Google Drivek. Azken artikuluan aipatu nizuen moduan gero eta hurbilago dago instalagarriak diren programetatik. gaur aipatzen ditudanak dira horien hurbiltze horien adibide dira:

1.-Docs-eko tauletako gelaxkak batu eta zatitu

Word programan hain "oinarrizko" bihurtu izan den gelaxkak batu eta zatitu aukera ageri da orain.
Horretarako Taulak aukeratik -> Batu gelaxkak edo bereizi gelaxkak erabiliko da. Testua erdian justifikatzeko leku bereko Taularen propietateak erabili.






2.-Drive-n Irudia editatzeko aukera

Driven (aurkezpenean, docs-en...) txertautako irudia zerbait editatu liteke orain. Irudia hautatu eta goiko menuan Irudien aukerak botoiari klik eginez, irudiaren kolorea, gardentasuna, distira... aldatzeko aukera dugu orain

 

 

 

3.-Aurkezpenen diapositibei zenbakia jartzeko aukera

Testu dokumentuetan orrialde zenbakia jartzen den moduan, aurkezpenetako diapositibak zenbakitu daitezke: Txertatu aukeratik -> Diapositiben zenbakiak.. ezarrita. Guztiei, batzuei aplikatzeko aukera dugu eta tituludun diapositibak saltatzeko aukera ematen du,

 

Bukatzeko aipatu gabe ezin utzi irudiekin lan egiterakoan Marrazkiak aukera 

Ikusi bideoa eta aplikatzeko aukerak aztertu.

2013/02/02

Aurkezpen digitalak ekoizteko aholkuak


1.- Sinplea
Aurkezpen batean dena ez da sartu behar. Garrantzitsuena bakarrik jarri. “Gutxiago gehiago da”
2.- Puntuen (bulletak) eta testuaren erabilera mugatu.
Diapositiba bat horrelakoekin beteta ez da oso praktikoa eta entzuleen arreta mantentzeko ez dute askorik laguntzen.
3.- Efektuak eta animazioak mugatu
Badakigu efektu eta animazio horiek gustuko dituzuela, baina aurkezpen baten helburua ez da marrazki bizidunetako saio bat eskaintzea. Beraz, horrelakoak beste baterako uztea aholkatzen dizuegu.
4.- Kalitatezko irudiak erabili
Goiko aurkezpenean agertzen den bezala, kalitatezko irudiak erabiltzeak egundoko garrantzia du. Horretarako, irudi gardenak edo orrialde osoa hartzen dutenak erabiltzea aholkatzen dizuegu. Irudi libreak eta kalitatezkoak bilatzeko jarraian doazen helbideak erabil ditzakezue:
5.- Diseinu erakargarri bat hautatu
Zalantzarik gabe, gure azalpenak testuinguru atsegin batean kokatzen baditugu, emaitza eraaginkorragoa izango da. Horregatik, diseinatu aurkezpen arakargarri bat sortze oso garrantzitsua izango da. Askok, programak berak dituen diseinuak hautatzen ditu. Hori EZ EGIN INOIZ! Hobe da zure diseinu propioa sortzea, zure kolore konbinazioa erabiliz, elementuen kokapena zuk erabakitako tokian jarriz…
6.- Grafiko argiak erabili
Hainbat lanetan, grafiko batzuk erakustea derrigorrezkoa izaten da. Hori bai, kontuz ibili hautatzen duzun grafikoarekin. Izan ere, grafikoan agertzen diren datuak modu argian ikusten ez badira, grafikoaren eraginkortasuna galdu egiten da eta nahasmenerako besterik ez luke balioko. Horregatik, diapositiba bakoitzean grafiko bat baino gehiago jartzea, kasu askotan, oso arrikustsua izan daiteke. zalantza izanez gero, hobe grafiko bat baino gehiago ez jartzea diapositiba bakoitzean.
7.- Koloreak ongi erabili
Goialdean jarri dizuegun aurkezpenean, kontrastearen inguruan mintzatzen gara, baina hori ez ezik, kolore konbinazio erakargarriak erabiltzea garrantzitsua izango da. Interneten tresna ezberdinak daude kolore sortak aukeratzeko eta horietako batzuk jartzen dizkizuegu:
8.- Letra erakargarriak hautatu
Programa gehienetan, “Times New Roman” bezalako iturriak datoz defektuz. Bada, guk horrelakoak ez erabiltzea aholkatzen dizuegu. Milaka letra mota ezberdinak daude eta estilo guztietakoak. Bilatu ondoen egokitzen dena zure diapositiben diseinuari, zure mezuari… eta hori erabili. Ez erabili letra mota asko aurkezpen batean. Bestalde, goiko aurkezpenean ikus dezakezuen bezala, letraren neurria HANDIA EDO OSO HANDIA erabili. Horrela, inor ez da ikusi gabe geldituko eta zuen mezua modu argi batean iritsiko da. Kolore eta irudiekin gertatzen den bezala, letra libreak eta dohain deskargatzeko (gero instalatu egin behar da) toki asko dago Interneten. Horra hor horietako batzuk:
9.- Denbora eskaini
Aurkezpen on batek, gauza gehienekin gertatzen den bezala, bere denbora behar dute. Prestakuntzarekin hasten zarenean, gidoi edo eskema labur bat egiteak asko lagunduko dizu. Erabaki diapositiba bakoitzean zer jarriko duzun eta, horren arabera, bakoitzean jarriko duzun mezua eta irudia. Gero, poliki-poliki egiten hasi eta letrak, koloreak… fintzen joango zara. Bukatzeko, ez ahaztu gero jendaurrean aurkeztu beharko duzula. Beraz, entseguak egin eta praktikatu, praktikatu, praktikatu…
Bueno, honekin, gure ustez, nahikoa izango duzue eta aurkezpen bikain bat egiteko gai izango zarete. Ondorengo mezuetan, txostena idazteko aholkuak eta jendaurreko aurkezpena egiteko aholkuekin segituko dugu. Ondo ibili eta kontuz eguzkiarekin!!!
Bonus track: bideo honetan, aurkezpen on bat egiteko aholkuak eta adibideak ikusi ahal izango dituzue. Gazteleraz dago, baina irudiekin ez dut uste inongo arazorik izango duzuenik ondo ulertzeko.