kopiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kopiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/07/04

Kalkulu-orriaz Driveko karpetak sortzea

Ikasleak karpetak sortzen ikastearen aldekoa naiz, beraz, orain aurkezten dizuedan aukera hau, ikasle konkretu batzuei begira gerta daiteke baliagarri. Ikasle batzuei begira edo zeinek daki, gutako batzuei begira izan daitekeen ere.
Karpeten sortze kontua korapilatu samarra gerta ohi da zenbaitetan, hala lagungarria gerta badaiteke tira.
Kalkulu-orri honenbidez ikasleei karpetak eta azpikarpetak sortu eta guk ezarritako postei ikusteko ala editatzeko baimena ezarriz.
Kalkulu-orria ez da nirea, Jaume Felliu katalandarrarena da eta bere lanak Tecnocentres.org barruan ikus daitezke.


2015/05/29

DRIVEko karpeten kopìak (duplikatuak) egin nahi dituzu?

DRIVE Migrator DRIVEn ditugun karpeten kopiak egiteko gehiagarria.
Ikasurte batetik bestera karpetak duplikatzeko aukera erraza.
Gehigarria instalatzeko: https://goo.gl/U1rf5z

2014/12/20

DRIVEko txantiloien kopiak egiterakoan bidea ERRAZTEKO modua

Ekigunen, ikasgunen, Moodlen... DRIVEko fitxategi eta txantiloiez aritzen garenok barneratuak ditugu ikasleei eman beharreko aginduak: Fitxategia ireki, kopia egin, eraman irakaslearekin partekatua duzun karpetara eta hasi editatzen.
Ez da lan zaila, baina hainbatetan gertatu izan zait kopia eraman beharrean edo kopiaren URL-a moodlen txertatu beharrean txantiloi originalarenarekin egitea.
Arazo hau modu errazean konpon daiteke.

Txantiloia irekitzeko ikasleei eskura (postaz, moodlelen, blogean...) ematen diogun URLan aldaketa txikia bat eginez, hauxe jarriz:

               /copy

Zehatzago esanda URLan /edit edo eta /edit eta honen ondoren dagoen guztia ezabatu eta /copy jarri.

Replace /edit with /copy

Fitxategi mota guztietarako balio du: dokumentu, aurkezpen, kalkulu-orri, marrazki...
URLan aldaketa hau eginez gero, txantiloia irekitzera doanan irudian ageri den mezu hau topatuko du eta botoi urdinean klik egiterakoan bere kopia propioa sortuko du, txantiloi originala ireki gabe.

Adibidez:

https://docs.google.com/drawings/d/1pR1dKjOUXZomftAmdDe383jbDNKTcO9h-dRe7rgE7w0/edit

EZABA ezazu /edit eta ordeztu /copy erabiliz

https://docs.google.com/drawings/d/1pR1dKjOUXZomftAmdDe383jbDNKTcO9h-dRe7rgE7w0/copy

Postaz, Moodlen, Blogean, Ekigunen eta Ikasgunen partekatzen ditugun txantiloi horien kopiak egiteko oso egokia iruditu zait.
Froga egizu!