aplikazioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aplikazioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/11/01

Elikaduraz jabetzeko aplikazioa

Elikaduraren kontrola eta ebaluazioa egiteko lehen aplikazio elebiduna garatu dute: Elika. Norberaren elikaduraren kontrola egitea, elikadura osasungarria den konprobatzea eta jaten denaz jabetzea dira aplikazioaren helburuak.

Norberak kontsumitzen dituen elikagaiak aplikazioan erregistratzen dira eta, honela bi gauza lortzen dira:

  1. Jabekuntza. Dietaren erregistroa egitearekin batera, erabiltzaileak kontsumitzen dituen elikagaien kontzientzia hartzen du. Bittor Rodriguezek esaten duen moduan: “Askotan esaten da ‘denetarik jaten dut nik’, baina erregistroa egiterakoan horrela ez dela ikusten da”.
  2. Alderaketa. Bakoitzaren dieta eta dieta osasuntsua zuzenean alderatzeko aukera eskaintzen du aplikazioak, hutsuneak topatu eta zuzendu ahal izateko.

Dieta osasuntsua bultzatzeko helburua ere badu aplikazioak. Hartara, janari prozesatuak ezin dira erregistratu aplikazioan, nahita ez dira jasotzen. Janari prozesatu gabeen kontsumoa bultzatu nahi da honela: kontsumitutako elikagaiak aplikazioan erregistratzerik ez badago, prozesatu gabeko elikagaiak kontsumitzea sustatuko duelakoan.


Iturria: Ziortza Guezuraga Zientzia Kaiera

2017/09/17

Ezagutu behar zenituzkeen 5 aukera

Arte hezkuntzarako, musikarako, hizkuntzak irakasteko, heziketa berezirako, gizarte, ingurumena edo geologiarako baliagarria irudi zait nabigatzen topatu dudan hau:

http://el-proyector-de-clase.blogspot.com.es/2017/09/5-google-experiments-educativos.html?m=1


2017/07/20

Haurrentzako euskarazko 50 aplikazio baino gehiagoko bilduma: jolastuz ikasiz!

Haurrak gero eta goizago hasten dira gailu teknologikoak erabiltzen. Gaur egun ohikoa da oraindik hitz egiten ez dakien haurra telefono mugikorra eskutan dabilela ikustea eta trebetasunez aritzea, gainera. Euskaraz badaude haurrentzako bereziki garatutako hamaika aplikazio eta mota askotarikoak, zorionez: ipuinak; zenbakiak, koloreak, hiztegia eta abar ikasteko jokoak; memoria lantzeko… Zerrenda honetan 50 baino gehiago bildu ditugu, baina badaude askoz gehiago. Beraz, badago nondik hasi. Haurrari telefonoa edo tableta erabiltzeko aukera ematen badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak!

Iturria: Azkue fundazioa

2016/12/22

Olentzeroren oparia

Ikastolaren elkartearen eskutik, Elhuyar eta Euskararen etxerik hainbat joko eta aplikazioen berri jaso da.

ARGITXO

Ordenagailurako sorturiko ARGITXO iratxoari ANDROIDpean darabilen berria batu zaio. 
Beraz, android darabilen mugikorra ala tableta bazenu Google Playen doan eskura daitekeen aplikazioa instala dezakezu.
Joko honetan Argitxo zaindu behar da. Jaten eman, arropa egokia jantzi, gaixo badago botika eman, lagunekin jolastu...
Etxeko gaztetxoenentzat zuzendua dago, Haur Hezkuntzan diharduten ikasleentzat.

TXIRRITX

​Ttanttoren android aplikazioa izan zen lehena, oraingoan Txirritx.
Txirritxen CD-Roma web formatuan berregin da. Txirritxeko 11 gaietan oinarrituta, gai bakoitzari loturiko ipuin, abesti eta jolas ezberdinak bildu dira webgunean: www.txirritx.eus

Ipuin pertsonalizatuak sortzeko webgunea da. Ikastolen elkarteak sorturiko zenbait ipuin txantiloi modura erabil daitezke eta pertsonaien izenak aldatu. Gainera, norberak bere argazkia igo dezake pertsonaia batzuen aurpegiak aldatzeko.
Orriz orri, (argazki album digital baten modura), fondoko irudiak, objektuak, pertsonaiak eta testuak gehitu edo editatzeko aukera ematen du.
Kontalari webgunean edonor erregistra daiteke. Horretarako Sartu dioen atalera joan eta Izena eman dioen botoia klikatu. Galdetegi bat aterako da erabiltzailearen datuak eskatuz. Aplikazioa ikastolan erabil daitekeen arren, familietara zuzendua dago. Gurasoek haien seme alabekin batera edo haientzako oparia sortzeko erabil dezakete.
Ipuina osatzean, inprentara bidali eta etxean jasotzeko aukera ere ematen du.
Nahi den testua sar daitekenez, ez da adin tarte zehatzera mugatzen.
Kontalariren webgunea: www.kontalari.eus

ZIENTZIAPP

Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP
Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskainiko ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran.
Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira. Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira.
Horrez  gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, Agendaren bitartez.
Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Play Storen zein App Storen.
Deskargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasunak, esku-eskura!

MINTZATU

Eta bukatzeko, guztioi ERRONKA proposatu digu Euskararen Etxeak. Horrela dio jasotako mezuak:
"Aurten, zorion mezu arrunt bat baino, proposamen bat egin nahi dizugu 2017ra begira.
Zer deritzozu erronka batean elkarrekin parte hartzeari ?

Mintzatu, euskaraz  hitz egiten dugun tokiak identifikatu, eta horien berri emateko sarea da, eta guztio​k elikatu ahal dugu: euskaraz egiten dugun toki horiek zein diren adierazi, horien berri eman, sustatu...
Une honetan, ia 1​.300 leku daude etiketatuta ​"Mintzatu​"n​,​ mundu osoan zehar.
2017r​ako, berriz, erronka bat proposatu nahi dizuegu:
Guztion ekarpene​i esker, baietz datorren urte bukaerarako 5.000 leku etiketatuta egon!
Lagunduko gaituzu ? Guztion artean lortuko dugu !"
Bada aukera guztiontzat! Urte berri on!

2016/12/21

2016/12/20

ZientziApp


ZientziApp Elhuyarrek garatutako doako aplikazio bat da.
Zientziarekin lotutako albisteak, audioak, bideoak eta agenda topatuko dituzu bertan.





Albisteak eta agendako ekitaldiak zientzia.eus webgunetik hartzen ditu. 
Zientzia.eus webgunea 2001an jarri zuen sarean Elhuyarrek, eta 19.000 zientzia-eduki baino gehiago ditu kontsultatzeko.

Cover artBideoak, aldiz, Teknopolis telebista-saiokoak dira. EiTBk eta Elhuyarrek ekoizten duten saio horrek 19 urte daramatza ETB1 eta ETB2 kateetan zientzia-gaiak modu entretenigarrian zabaltzen.

Azkenik, audioak Norteko Ferrokarrilla irratsaiokoak dira. Norteko Ferrokarrila ere Elhuyarrek sortutako zientzia-dibulgazioko programa bat da, eta duela 20 urtetik ematen du Euskadi Irratiak.

ZientziApp-ek, astero, bost albiste, lau bideo eta lau audio eskaintzen ditu. Horrez gain, hurrengo egunetan izango diren zientziaren inguruko ekitaldiak erakusten ditu agendan.

Edukiak motaren arabera sailkatzeko aukera ematen du aplikazioak; hala, adibidez, albisteak soilik bistaratzeko eska diezaioke erabiltzaileak.

Edukiak 10naka erakusten ditu pantailan, baina, “Gehiago kargatu” aukeran sakatuz, gehienez 30 eduki ere ikus daitezke.

2016/10/27

Matematika, fisika eta kimikarakorako pare bat aplikazio: g(Math), Photomath eta matematikarako 20 aplikazio gehiaigo

Ohiko egitoreaz, zientzia alorrean ekuazioak edo formulak idaztea ez da erraz gertatzen, traketsak direla esango nuke nik. Alor honetan etorkizunean pantaila taktilek arintasuna emango diotela dirudi... baina bitartean gehigarri eta aplikazio parea...

g(Math)

Google docs, kalkulu-orrietan eta inprimakietan instala daiteke (bakoitzean gehigarria instalatu behar da edo paneletik hirurak nahi dugun azpitaldera instalatu
Google docs dokumentuetako gehigarria https://goo.gl/KJ07R7
Kalkulu-orrietarako gehigarria https://goo.gl/hZLxIr
Inprimakietarako gehiagarria https://goo.gl/9PqpWA


Photomath 


Mugikorrerako aplikazio honekin paperean idatziriko ekuazioak kapturatu eta ebatsi egiten ditu.

2016/08/25

SOKA, euskal dantza aplikazioa


SOKA aplikazioa euskal dantzak hedatu eta sustatzeko sortu da eta, beraz, aplikazioak euskal dantzei buruz gehiago ezagutzea ekarriko du, aukera berri bat zabalduko duelako smartphonen eta tableten bidez dantza ezberdinak non dantzatzen diren eta noiz, deskubrituz eta ezagutzeko ahalmena erraztuz.

Aplikazioa:

2016/06/15

Pl@ntNet landareak identifikatzeko aplikazioa

Mugikorraz baliatuz, landarearen argazkia atera eta aplikazioak zein landare ote den proposatuko dizu. Pla@ntNet


Iturria: Pl@antNet

2016/05/24

Sciencie journal



 Mugikorrak ikasteko eta esperimentatzeko balio dutela aldarrikatu nahi nuke oraingoan.
 Aplikazio honen bidez mugikorrak dituen argi, soinu eta azelerometroen sentsoreak erabiliz hainbat datu bilketa egin daiteke.  Kanpoko beste sentsoreak konektatze aukeraz hitz egiten du ere (azken hau egiaztatu gabe dut).
  Datuez gain, grafikak sortu eta oharrak apuntatzeko gai omen da.
  Eskura eraman genezakeen laborategiko kuaderno gisa ageri da Google Play-en

Instalatzeko:
https://goo.gl/G5KUTF

2016/04/30

DRIVE-CHROME- aplikazio bilduma eta instalazioa

Hemen duzue Koldo Alijostes-ek Euskadiko Hezkuntza Googel Apps-en aurkezturiko lana:



eta aplikazio hauek instalatzeko gida

2016/04/09

Musika aplikazioak

Azken urte hauetan, banakako instalazioa behar zuten programetatik aldenduz birtualizazioetara ala online aplikazioetara jo dugu; mantenu aldetik lana erraztuz, edoein gailuetatik erabiltzeko moduan izanez eta, batez ere, modu partekatuan, ikasketa kolaboratiboan, oinarritu daitekeen aukerak bultzatuz.
Horrek, arlo batzuetan, espezializatuetan, musika eta teknologian adibidez, mugak ezarri ditu. Muga horiek gainditu nahian lehen ere aplikazioren bat jarri dugu blog honetan eta besteren bat EKIn proposatu da. 

TwistedWave audioak grabatzeko aplikazioa.

Chrome Music Lab musikaz esperimentatzeko aukera

FLAT partitura musikalen editorea

eta gaurko egunez dokumentu artiukulu batean ikusi ditudan beste lau aplikazioek (Beatlab, Soundtrap, Audiotool eta AudioSauna) borobiltzen dute oraingoz zerrenda.

Azken lau hauen artikulu originala hemen ingelesez eta hemen traductor itzulpena gaztelaniaz.

Aurrerako lanak zureak dira irakasle, begiratu, aztertu eta egokitasuna balioetsi, beti ere programa oso batekin (aplikazio hainbatez osatua dagoenaren batekin) parekatu gabe.

Beste aplikazio zerrenda hemen 

2016/02/03

Blendspace 5 minututan prestatzen den ikasgaia

Chromebooketan erabili daitekeen aplikazio honen bidez ikasgaia 5 minututan prestatu daiteke eta aukera anitzetan sareratu: classroom, blogean, postaz, qr kodea...


2015/12/22

Non nago? Live Tracking, kokalekua erregistratzeko aplikazioa

Ander Orbegozo Igartuak, Bilboko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako informatikako ikasleak kokalekua erregistratzeko eta denbora errealean partekatzeko sakelako aplikazio bat sortu du, Live Tracking. Aplikazioa gradu amaierako lana izan da eta puntuazio gorena lortu du: 10.
Ander Orbegozo ingeniari informatiko bergararrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdean garatzen diren gailu mugikorretarako aplikazio onenak saritzen dituen, GipuzkoAPPs 2015 lehiaketara aurkeztu izan du haren lana.
non nago orain?
Irudia: Live Tracking aplikazioak, besteak beste, egindako ibilbideak, altuera eta abiadura datuekin gorde egiten ditu gerora kontsultatzeko.


Kokalekua gorde eta partekatzeko Live Tracking aplikazioak hainbat erabilera ditu, pertsonalak zein profesionalak. Norberaren ibilbideen kokalekuak lagunekin partekatzen ditu edozein momentutan non gauden jakinarazteko; perretxikoak biltzen baditugu, esaterako, hauek non aurkitu ditugun markatzeko eta gordetzeko erabili ahal izango dugu; kirol jarduerak antolatu edota jarraipena egiteko baliagarria da edota aberia bat konpontzen datorren teknikaria noiz etorriko den jakiteko erabil daiteke.

Egun, aplikazioa hobetzen eta Donostiako Informatika Fakultateko Informatika Ingeniaritzako Masterra ikasten diharduen Anderrek azaltzen digu nola sortu zen haren egitasmoa: “Nire proiektuaren zuzendariak, Oscar Casquero irakasleak, bazekien mapekin lan egindakoa nintzela eta gogoko nituela; beraz, kokalekua erregistratzeko gaur egun dauden aplikazioak hobetzea proposatu zidan. Ideia horretatik sortu zen Live Tracking”.

“Live Tracking –azaldu du Ander Orbegozok– aire zabaleko jarduerak (adibidez, mendian paseatzea eta bizikletan ibiltzea) atsegin dituzten pertsonentzat dago pentsatua. Aplikazio honen bidez, zure kokalekua denbora errealean erregistratzen duzu mapa batean, zure sakelakoan, eta, Whatsappen, sare sozialen edo mezu elektronikoen bidez,lagunekin eta senideekin parteka dezakezu kokaleku hori. Hartara, arazoren bat baduzu ere, zu non aurkitu jakingo dute beti. Bestalde, egiten ari zaren ibilbidea ikusi ez ezik, altitudea eta abiadura kontsulta ditzakezu grafiko batean, egindako ibilbidea gorde dezakezu aurrerago kontsultatzeko, eta GPX formatuan esporta dezakezu”. Aplikazioa hiru hizkuntzatan erabil daiteke: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Live Tracking bakarra da halako aplikazioen artean. “Badaude antzeko aplikazioak, baina ez dira doakoak. Live Tracking da ezertxo ere ordaindu gabe deskarga dezakezun eta informazioa denbora errealean ematen dizun aplikazio bakarra“. Aplikazioa eskuragarri dago Play Store gunean Android sistementzat; 2.500 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute jada (% 78k Espainian, % 4k Alemanian, % 3k Indian, % 3k AEBetan eta % 1ek Italian, besteak beste), eta 5etik 4,7 puntu eman dizkiote iritzia eman duten erabiltzaileek.

Live Tracking aplikazioaren funtzionamendua erakusten duen bideoa.

ITURRIA: Zientzia Kaiera

2015/09/25

Aplikazioak EUSKARAZ!


Inguratzen gaituen teknologietan, EUSKARAk, gero eta indar handiagoz, tokia hartu du.

Ohikoak ditugun mugikor adimenduetan instala daitezkeen aplikazioen berri emeten saiatu izan gara.
Horietako bat IPUINTXO dugu, http://www.ipuintxo.com/ webgunean argi azaltzen dena eta ikasturte hasiera honetan mugikor zein tabletetan erabiltzeko modukoa. Instalazioa egiteko...

Interesgarriago gertatu zait ordea aplikazio hauek guztiak biltzen dituen webgunea aurkitzea http://euskalapps.net/
Txukuna, ondo kategorizatua eta makina aplikazio interesgarri biltzen dituena. Guztientzako gomendagarria!

2015/03/29

Gantter for drive


gantter bilaketarekin bat datozen irudiakGantter driven konekta daitekeen aplikazioa da. Aplikazio honen bidez proiektu baten denboralizazioa modu erosoan burutzen da. Beharrekoan diren baliabideak lotu, driveko fitxategiak eta kanpoko URL-ak lotu... eta Driven erabiltzen ditugun gehiengoaren moduan modu partekatuan egin daiteke.

Unitate bakoitzeko denboralizazioa, irakasle hainbatek partekaturiko plangintzak, teknologiako proiekturako... erabila asko bururatzen zaizkit. Eta zuri?
Ezagut ezazu eta baliagarritasunik badu erabili!



2015/01/27

WhatsApp ordenagailuan erabiltzeko egin behar dena

Telegramek webean erabiltzeko aukera eskaintzen du. Nabigatzailea duen edozein ordenagailutan erabili daiteke Telegram aplikazioa.
Telegramek bezala, Whatsappek ere web bertsioa plazaratu du.

Aplikazioa ordenagailuan erabilgarri izateko beharrezkoa da kamera eta WhatsApp aplikazioa duen mugikor bat izatea.
Aplikazioak telefonoan instalatuta eta eguneratuta egon behar du. Gero, aplikazioaren webgunera joan eta bertan azaltzen den QR kodea eskaneatu behar da bi gailuak lotzeko.

Ordenagailuan Google Chrome nabigatzailea baino ezin da erabili.
Beraz, batenbat mugikorrak ordenagailuko QR kodea eskaneatzen ari bada, gerta daiteke ordenagailuko  WhatsApp aplikazioa martxan jarri nahi izatea.



2015/01/21

GUREAZ BLAI, KANTU LIBURUXKA ETA KANTARI LIBURUXKA


2


HIZPRO arduradunak jakinarazi digunez... “Gureaz Blai” (http://www.gureazblai.com/?tag=aplikazio) euskaldunak aktibatzeko atarian, Maite Goñik  mugikorrerako bi aplikazio interesgarrien berri eman du:
1-    Euskal kanten letrak kontsultatzeko aukera ematen duen Kantu Liburuxka
2-    Kantari liburuxka digitala
IKT taldean kantari aplikazioa instalatu eta begiratu dugu, instalatzeko erraza, sinplea... eta hurrengo bazkarirako erabilgarria. Abestien kopiak ez ditugu eraman beharko, nahikoa mugikorra nahikoa bateriaz eskuan edukitzea.

Iturria: HIZPRO taldea

2015/01/15

Mugikorrentzako ClassRoom aplikazioa

ClassRoom-ekin esperimentatzen ari garenontzat berri pozgarria. Jada, mugikorreko app bat badago iOs eta Android 4.0 (edo goragokoentzat). Hala, ikastaroaren kudeaketa mugikorretik egin daiteke.
Nire inguruko gehienek androida duzuela suposatuz hona hemen Google Play-tik deskargatzeko lotura.