2016/12/20

ZientziApp


ZientziApp Elhuyarrek garatutako doako aplikazio bat da.
Zientziarekin lotutako albisteak, audioak, bideoak eta agenda topatuko dituzu bertan.





Albisteak eta agendako ekitaldiak zientzia.eus webgunetik hartzen ditu. 
Zientzia.eus webgunea 2001an jarri zuen sarean Elhuyarrek, eta 19.000 zientzia-eduki baino gehiago ditu kontsultatzeko.

Cover artBideoak, aldiz, Teknopolis telebista-saiokoak dira. EiTBk eta Elhuyarrek ekoizten duten saio horrek 19 urte daramatza ETB1 eta ETB2 kateetan zientzia-gaiak modu entretenigarrian zabaltzen.

Azkenik, audioak Norteko Ferrokarrilla irratsaiokoak dira. Norteko Ferrokarrila ere Elhuyarrek sortutako zientzia-dibulgazioko programa bat da, eta duela 20 urtetik ematen du Euskadi Irratiak.

ZientziApp-ek, astero, bost albiste, lau bideo eta lau audio eskaintzen ditu. Horrez gain, hurrengo egunetan izango diren zientziaren inguruko ekitaldiak erakusten ditu agendan.

Edukiak motaren arabera sailkatzeko aukera ematen du aplikazioak; hala, adibidez, albisteak soilik bistaratzeko eska diezaioke erabiltzaileak.

Edukiak 10naka erakusten ditu pantailan, baina, “Gehiago kargatu” aukeran sakatuz, gehienez 30 eduki ere ikus daitezke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.