Google Driven gordeta ditugun bideoei azpitituluak oso modu errazean ezartzeko bideotutorial bat jarri dugu oraingoan.
Nola egiten den adierazteaz gain, gelan aplikatzeko hainbat ideia dituzue jarraian:
0-. Aurretik egin beharreko lanak:
Lanean hasteko bideoa behar genuke, ikasleek sortu eta drivera igotakoa ala gurea- Editatzeko moduan partekatua ala ikusteko moduan partekatu eta beraiei kopia egitea eskatuko diena.
Kasu guztietan, azpitituluak gehitzeko sortu behar duten testu formatua erakutsi behar diegu. (Erraza da oso, bideoan ageri da jarraitu beharreko prozedura)
Atzerriko hizkuntzak ikasteko
Gai konkretu bat lantzeko aukera
Ingurune arloko bideoa eskura jarriko diegu lehenik, azpitituluen bidez, garrantzitsuenak iruditzen zaizkien hitz ala esaldiak azpimarratzea eskatuko diegu.
Lan hau besteen aurrean aurkez daiteke. (Laburpen idatziaren ordezko laburpen "audiobisula" genuke).
Hizkuntza arloan trebatzeko
4. Laborategiko esperientzia dokumentatzeko
Laborategian eginiko esperientzia grabatu eta eskura ematen zaie.
Ikasleak ikerketa dokumentatzen du: ikerketa-galdera, hipotesia, materiala, prozedura, datuak edo eta ondorioak azpitituluen bidez adieraztea eskatu.
5. Bertsolaritza - poesia - errima
Abestia, bertsoa, poema grabatu eta errima ez ahoskatu.
Buruari eragin aukera makina ditu…
Zerbait bururatzen bazaizue hemen iruzkinetan idatzi.