CLASSROOM etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
CLASSROOM etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023/08/29

Classroom

 Berrikuntza parea dugu uda honetako berri:


Lanaren entregarako epemuga jarri eta epemugaren ondoren lanak bidaltzeko aukera kentzea. Lana sortzerakoan epemuga ezarri eta eta entregatzeko baimena kentzeko txeka klikatzea besterik ez. Lana edo entrega sortzerakoan definitzen da.

Gaur egun, irakasleek Google Classroom-en kalifikatzeko sistemak konfigura ditzakete puntuak, kalifikazio-kategoriak edo kalifikazio-tarteak erabiliz. Aukera hauek zenbakizkoak dira, hots, puntu edo ehunekoekin erlazionatzen dira. 

Beste kalifikazio-modu batzuk onartzeko, hala nola, letra-kalifikazioak edo gaitasun-kalifikazioak (adibidez, desegokitik bikainetik), kalifikazio-eskala pertsonalizagarriak sortzen ari gara, ikastetxe baten edo irakaslearen kalifikazio-hobespenak Google Classroom-en hobeto islatu daitezen. Eguneratze honekin, irakasleek aukera izango dute zenbakizko, letrako kalifikazioa, gaitasuna, lau puntuko kalifikazio eskaletatik hautatzeko edo beren eskala ezartzeko. 

Kalifikazio-eskala hautatu eta pertsonalizatu ondoren (irakasleak hala erabakitzen badu), irakasleek lanak berehala sor ditzakete eta lehendik dauden lanak automatikoki hautatutako kalifikazio-eskala izango dute. Lanak kalifikatzerakoan, irakasleek kalifikazioa puntuen balioarekin edo kalifikazio-eskalaren mailarekin sar dezakete eta Classroom-ek automatikoki erakutsiko die bai irakasleei bai ikasleei kalifikazioa itzultzen denean.





2018/09/09

ClassRoom beste bi berrikuntza

ClassRoom zaharrak berri bihurtzeko aukera eta errepositorio materiala jartzeko aukerak martxan jarri dira:


2018/07/15

ClassRoom 2018 udako berrikuntzak

Ikasturte hasieran egiteko asmoa nuen berria edo sarrera da hau. Baina ClassRoomen berrikuntzak aurreratu direnez, eta zenbait irakaslek udan hurrengo ikasturtea prestatzen duzuenez hona hemen , 3 ataletan, berri eta aholku zerrenda hori

Iazko ClassRoom ikasgelen eta hauen Drive karpeten txukunketa (oso garrantzitsua)




Irakasle ikuspegiko berrikuntzak

Ikasgelaren egitura berritu egin dute. Orri, zutabe gehiago erantsi dira goian: KORRONTEA, IKASGELAKO LANA eta JENDEA.
Jendea iazkoren antzera Irakasleak edo Ikasleak postaz, banan-bana matrikulatzeko. Matrikulatze masiborako kodea erabiliko nuke (bideoan ageri da nola erakutsi kode hori)
Korrontea atalean, blogaren antzera, orden kronologikoan jakinarazpenak, iragarkiak, sortzeko  erabiliko da, bigarren atalean (ikasgelako lana) argitaratzen dugun lan bakoitzak korrontean bere jakinarazpena izango du. Beraz, atal hau, lanak jarri ditugula abisatzeko, laguntza tutorialak, artikulu gehigarriak, azterketarako prestatu beharrak... abisuak emateko erabil genezake.
Ikasgelako lana atalean, zereginak ageriko zaizkigu, baina, orden kronologikoa eduki beharrean, GAIKA SAILKATU genitzake, hau da berrikuntza. Galderak eta entregatzeko lanak ikasturte hasieran gaika antolatuta eduki genitzatze eta interesa dugunean argitaratu.
(Ikusi tutoriala)



IKASLE ikuspegiko berrikuntzak

Ikasleei aurreko atalez gain laugarrena ageri zaie ZURE LANAK (ikusi tutoriala)



Ea laguntza hau baliagarria zaizuen!

OHARRA: Aldaketa hauek ez dira kontu guztietan momentu berean emango. Beti bezala modu gradualean ezarri ditu googlelek. Bada ordea aldaketa hauetara aldaketa azkarra eskatzerik. Jarraian duzuen loturan aldaketen azalpen zehatza eta, bukaeran, aldaketa horien aplikazioa eskatzeko lotura ageri da.
https://support.google.com/edu/classroom/answer/9048510

Itxuraz, Googlek adierazten duenaren arabera, hemendik aurrera sortzen dituzun ikasgela guztietan, dagoeneko, aldaketak aplikatu zaizkigu. Aldaketenberri zehatzago:

2018/02/04

Feedback automatikoak inprimaki eta clasroom konbinatuz

Aurreko sarrera batean aipatuta geratu zen autozuzentzen diren galdetegi edo inprimakiak nola sortu daitezkeen Googlen, gogoan ez baduzu ikus sarrera http://ikt.haurtzaroikastola.eus/2016/06/kontrolak-googleko-inprimakiekin.html
Oraingo honetan pausotxo bat haratago joanez autozuzentzen den galdetegi horren emaitza clasroomen jasoa geratzeko aukera azalduko digu Pincippiak




Classroom bertatik kalkulu orrira kalifikazioak inportatu eta modu arin batean kalifikazioak jasotzen dituzun kalkulu-orrian izango dituzu.
Helburuak, prozedurak, edukiak... barneratzeko bide interesgarria da, nire ustez, autozuzentzen diren inprimakien bidea (Googlen, Moodlen, Xtend... bidez eginak)
Gelan ariketak egin ondoren benetako etxerako lana (autoerregulazioa).

2017/11/17

ImExClass kalkulu-orritik classrooma kalifikazioak inportatu eta exportatzeko gehigarria


 

Saioetako ariketa eta zereginen datuak biltzeko kalkulu-orria erabili ohi dut.
Ariketa eta zereginen osagarri Classroom erabiltzen dut.
Horrexegatik kalifikazioak batetik bestera kopiatu behar izan ditut, eskuz, banan-bana.
Baina, CoRubrics gehigarria landu duen Jaume Feliu irakasleak, behar berdinetatik abiatuta, gehigarri berriaz poztu gaitu: kalifikazioak classrometik kalkulu-orrira edo kalkulu-orritik classroomera automatikoki eramango dituen gehigarria ImExClass

Kalifikazioak exportatzea

Gehigarri honek Classroomen zeregin bat sortu eta kalkulu-orrian dauden kalifikazioak exportatzen uzten ditu.
Kalkulu-orriko zutabe batean ikasleen posta eta expota nahi ditugun kalifikazioak eduki behar ditugu lehenik.


ImExClass ireki eta bertako ezarpenak adierazi

Bukatzeko zereginaren izena, deskribapena eta gehienezko puntuazioa adierazi beharko dituzu.


Kalifikazioak inportatzea


Kalkulu-orrian posta eta ikasleen kalifikaziorako eremua behar dira:
ImExClass ireki eta parametroak definitu

Inportatu nahi diren zereginara adierazi eta inportatu aginduari eman. Gehigarriak ekarriko ditu datuak.


Iturria: Jaume Feliu

2017/04/07

ClassRoom, ikasle taldeak sortzea

ClassRoom ikastaroan ikasleak matrikulatzeko bide ezberdinak erabili izan ditut; ikastaroaren kodea zabaltzea, ikasleak banan bana matrikulatzea hala, administratzaile naizenez, ikasle talde horren -ni barne- taldea paneleko direktorioan sortzea. Azken hau dut erosoena, baina, ez da irakasle guztien eskura izaten.
Azken honen alternatiba gisa, googleko kontaktuen bilakaeraz baliatuz proposamen berria plazaratu du princippian hurrengo bideoan:



Behin ikasleak matrikulatuta, ikastaro berean eta gela berean taldeak egin eta talde bakoitzari zeregin pertsonalizatua edo taldekatua sortzeko aukera dugula gogoratu. Horretarako zeregin bera edo zeregin beraren barianteak talde kopuru adina argitaratu eta zeregin bakoitza dagokion ikasleei argitaratzea besterik ez da egin behar... argibide gehiago aurreko sarrera honetan:

http://ikt.haurtzaroikastola.eus/2017/01/classroom-zereginak-indibidualizatzeko.html

Iturria: Princippia

2017/01/12

ClassRoom zereginak indibidualizatzeko edo taldekatzeko aukera

Gaurtik aurrera zereginak gelako ikasle konkretuei edo talde konkretuei esleitzeko aukera ematen du.

Zertarako?
  • Azterketa baten zati digitala etorri direnei partekatzeko (ez etorrie ez bidaltzeko)
  • Indartze edo errekuperazio lanak ikasle konkretuei bidaltzeko.
  • Gela taldekatu bagenu, talde bakoitzari euskarri ezberdinak bidaltzeko...
Bideo-tutorialak argibide gehiago:


Informazio gehiago:



2016/11/24

Bloga, Webgunea, Moodle, Classroom, Google Drive, Oficce 365, Inprimakiak, Kalkulu-orriak, Gehigarriak, Scriptak... zer? zertarako?


Aplikazioak eta biltegia online


Ez naiz bat ala bestearen alde egiteko gai ikusten. Ez dut Office 365 ezagutzen. Bere momentuan, beharra izan genuenean, Google Drive ezagutu genuen, besterik ez zen orduan. Ezagutu eta gure egunerokoaren parte bihurtu da. Baina bat ala bestean zer da ezinbestekoa niretzat?


  • Biltegia eta aplikazioak online. Edozein momentuan, edozein tokian, edozein dispositiboan... fitxategia eskuratzeko, ikusteko, editatzeko aukera izatea. Inongo euskarri fisikorik gabe, fitxategietara internetaz dudan irismena nahikoa dut. Nahiz ete horretarako ezinbestekoa dudan internet konexio egokia. Internetaren menpekotasuna dut, alderdi negatibo gisa zerbait aipatzearren.
  • Fitxategiak modu erraz eta kontrolatuan partekatzeko aukera. Zerbitzarian jartzen nituenean, hura administratzen zuenak baimentzen zuen karpeta batean ala besten nork zuen sarrera eta editatzeko aukera. Orain, nire fitxategietara nork, nola eta noiz duen aukera nik erabaki eta alda dezaket.
  • Baina, aspekturik garrantzitsuena konkurrentzia dela iruditzen zait. Fitxategi berean hainbat erabiltzaile, dispositibo ezberdinetatik, artxibo berean momentu berean elkarrekin aritzeko aukerari esaten diot konkurrentzia. Alde batera utzi dugu zerbitzarian zegoen artxibo hura irekitzen hasi eta beste norbaitek irekia zuela eta editatzeko baimenik ez genuela adierazten zigun abisu hura.
Hauez gain,  artxiboak offline kudeatzeko, deskargak eta igotzeak erraz egitea, segurtasun kopiak egiteko aukera eta biltegiak nahikoa tamaina izatea balioesten ditut, baina hauek guztiak bigarren mailako ezaugarritzat ditut.

Bloga ala webgunea edo Sites

"Zuk zer sortuko zenuke bloga ala web orria?" galderaz zenbat inguratu zaizkidan ez dakit. "Zer egiteko?" izan ohi da nire erantzuna.
Bloga, oinarrian, egunerokoaren itxurako komunikazio plataforma da. Argitaratzen dudan azken berria ala mezua, goialdean, lehena izango da eta zaharrena azkena (paperean egin dugun eguneroko baten alderantzizko eran). Talde baten bizitza kontatzeko, gai baten inguruan azken berria emateko aproposa iruditzen zait. Hainbat web orritan jarri ohi den sare-sozialen berri-zerrendaz ordezka daiteke.  Facebook edo Twitterren argitara emaniko berri-zerrendaz adibidez. Baina blogak badu etiketen abantaila. Berri bakoitzak jorratzen dituen gaien etiketaz argitaratzen bada, etiketa bera denbora-lerroan argitaraturiko berrien iragazki bezala erabil dezaket. Era honetara mezu zaharra berri bihurtzen da, memoria egunera ekarriz. Ez dut halakorik ikusi ez facebooken, ez twitterren zerrendetan; atzoko berria zahar bihurtzen den plataformetan. Aukera biak kontaketa fresko eta dinamikoetarako aproposak. Sare-sozialak dinamikoagoak, azkarragoak,... dira, ingurune eta tematika zabaleko komunikazio tresna. Bloga dinamikoa bada ere, espezializatuago dela iruditzen zait; talde bati lotutakoa, arlo bati edo diziplina bati lotutakoa...
Blogean gadgetak edo orriak erabiliz, web orri baten antzeko itxuraz, informazio bilduma ala katalogoa osa daiteke, repositorio gisa izendatzen den bilduma. Beste web orrietara eramango gaituzten lasterbideak jarri eta online biltegietan dugun informazioetara loturak ala kabiatzeak osa daitezke gadget eta orrietan. "IKT txokoa" hau dut hauek guztien adibide bizia. Baina bertan bildu nahi den informazio bolumena handiagoa denean edo informazioa sailkatu eta batetik bestera estekatu, erlazionatu, lotu nahi denean webgunea izan dut plataformarik erosoena.
Hik hasi aldizkariak antolaturiko web orrien ikastaro batean izena eman eta ordu gutxitan Dreamweaver programaz web orria egiten hasi nintzen. Baina web orria egiten ikastea blogean ikastea baina konplexuagoa da, HTML hizkuntza, CSS estiloak... orain bada erabat menperatzen ez dudanik. Blogean argitaratzen ikastea askoz errazagoa da, Haurtzarokoek IKT ikastaroetarako classroomen blogaren ikastaroa topa dezakezue.
Webgunea sortzeak, web mapa pentsatzea, egituratzea, eskatu izan dit. Zein informazio bilduma jarri nahi dudan erabakitzea, orrietan nola egituratu nahi dudan, orri batetik bestera, baliabide batetik bestera nola bidaiatu nahi dudan. Zer lotu, zer kabiatu, zer idatzi, zein irudi nahi ditudan aurrez erabaki eta egituratu ditut, Eta, bidean, hainbat aldaketaz berritzen joan. Menu berriak, orri berriak.. sortuz osatzen joan. Oiartzun ibaia web orria ala ikastolako webgunea dira aukera honen adibide.
Beraz, informazio bilduma egituratua, sailkatua, argitaratu behar izan dudan bakoitzean webgunea sortu dut eta zerbait informalagoa, ordena kronologikoan oinarritua, zein eboluzio izango duen, non bukatuko duen jakin ez dudanean blogera jo izan dut.
Zorionez web orriak sortzeko konplexutasuna sinpletu egin da online topa daitezkeen plataforma ezberdinetan. Googlek ere saiakera horretan web orriak egiteko Site berria jarri du gure eskuetan, driven ditugun baliabide ezberdinak (dokumentuak, kalkulu, orriak, aurkezpenak, karpetak...), youtuben, argazkietan, ordenagailutik igotako fitxategiak, egutegiak, edo bestelako url ala baliabideak modu intuikorrean ordenatu, sailkatu eta argitaratzeko moduan jarri ditu. Blog honetan sites etiketa pean mezu parea argitara eman dut, web orri sinplea sortzeko laguntza gisa.
Nahiz sites berriak ez dituen zaharrak zituen aukera guztiak, inoiz baino errazagoa da webgunea sortzea sites berriarekin. Nik hala uste dut behintzat.
Informazioa egituratzeko beste aukera Moodle plataforma erabiltzea litzateke. Informazio guztia aurkibide moduan egituratu daiteke bertan.
Bloga, web orria, sites ala moodle repositorio gisa erabili nire artxiboen biltegi nagusia drive da, interneten erabilgarriak gertatu zaizkidan zenbait aplikazioz lagundua.

IIBak, Moodle ala Classrooma

Bi aukerak esperimentatu ondoren, Jaume Feliu irakasle  eta informatikari katalanarrak idatziriko artikuluarekin bat egiten dut. Baina iritzitan sartu aurretik argi dezadan,  zer da IBBa?
IBBa Ikaskuntzarako Ingurune Birtuala hitzen laburpena da. IIBa liburu digitala, unitate digitala. Euskarri digitalean ariketan sortu, aurkeztu eta lanerako aukera ematen duen plataforma da. 
Moodle dugu ezagutzen dudan plataformarik zabalduena eta osatuena. Egun EKI-Ikasgunen erabiltzen ditugun unitate digitalak Moodle plataforma tuneatua besterrik ez da; etorkizuneko Xtend plataforma bezalatsu.
Ikastaroa gaika antolatzen da eta gaien barruan zeregin ezberdinak ezarri daitezke. Zeregin hauetan euskarri ala txantilloiak eskeini eta zerbait ekoitzi eta bidalketa egitea eskatzen zaie ikasleei.
Liburu ala unitate digitalaren bizkar hezurra aurkibide txukunean erraz antola genezake, irakasleak aurrez prestaturiko zereginak erakus ala ezkuta ditzake eta ikasleak, aurkibide bertan, klik eginaz jarduera batetik bestera nabigatzeko aukera izango du.
Honaino Moodle, sites, web orri ala blog bateko repositorio hutsa besterik ez litzateke.
Moodle zereginen repositorio izatetik haratago ikasleek eginiko zeregin eta bidalketak kudeatzeko funtzioa edo aukera du. EKI-ikasgunen ikasleen bidalketak gainbegiratu, zuzendu, kalifikatu eta iruzkindu izan ditut. Testu kutxetan erantzuniko zereginetan talde batetik, gela batetik bestera aldatzen joatea ez zait erraza gertatu. Galdetegietan erantzuneko zein falta zaidan jakitea kosta eta kalifikazioetatik datu esanguratsurik ateratzea zaila. Eta driveko fitxategietan oinarrituriko txantilloietan eginiko zerginetan fitxategiak banan-bana ireki eta irakurtzea motela. Zeregin hauen bidalketa jasotzen duen taula hain da handia sctrollaz ezker-eskubi, gora eta behera ibiltzeak denbora inbertsio handia eskatu izan didala.
Classroom askoz erosoagoa gertatu zait kudeaketa lan honetarako. Hasieran, ikasgunen berritu ezin nitzakeen zereginak eraldatu ala osatzeko erabili nuen. Baina gaur egun kalifikatu ala zuzendu nahi dudan guztia classromen bidez burutzen dut, oraingoz.

Classroomen zeregina nork entregatu duen eta nork ez duen ikustea askoz ere errazago ikustea gertatu zait. Ikasleen lanetara sarrera azkarrago egin dut, denbora aurreztu dut, Euskarriak eta beste gehigarriak di-da batean jarri ditut. Iruzkin orokorrak zein pribatuak egiteko aukera izan dut (moodlen pribatuak egitea lortu dut soilik). Momentuko unitatearen ikasleen karpetetara sartzeko ere, zeregin propioa sortu eta karpetaren url-a txertatu dute ikasleek. Nik klik bakarrean karpetara sartzeko aukera izan dut, driven batetik bestera nabigatzen aritu gabe. Erosoago gertatu zait begiratu, zuzendu ala kalifikatzea erabaki nuen hura classroomen egitea. Horretarako gela bakoitzeko classroom ikastaroa sortu, ikasleak kode batez matrikulatu eta hainbat zeregin sortu behar izan ditut. Erraza eta arina gertatu zait ordea. Ikasleak berriz, bi palataformetan dantzan izan ditut.
Etorkizunean ere, classroom zeregin bakoitzak enlaze jakina daukanez, Xtend barruan liburua eraldatu eta aberastu dezakedanez, classroom zeregina lotu dezaket eta plataforma bakarrean dabiltzala irudituko zaie ikasleei. Urte hasieran behin egin beharreko matrikulatzea eta driveko karpeta egituraren partekatzea nahikoa izango da.
Baina ezer ez da perfektua. In-ek erakutsitako moodleko kalifikazio sistemak ez ditu classroomek. Moodlen kalifikatzeko erabili daitekeen errubrika sistema eta erabili ez dudan tailerra zeregina (ikasle batek beste ikasle baten lana indikatzaile batzuen bidez kalifikatzen duen zeregina) ez ditu classroomek, ez eta EKI-ikasgunek edo ez zaizkigu eskuragarri jarri.
Errubrika bidezko kalifikaziorako ordezkoa topatu dut, corubrics gehigarria. Kalkulu-orri eta inprimakiekin jolastuz sortzen den errubrika-sistema. Blog honetan azaldua eta esplikatua.
Tailerraren beharrik ez dut izan, agian eskuragarri izan ez dudalako, Xtend inplantatzerakoan errubrika eta tailerraren aukerak nola bideratu aztergaien artean ditut.

Inprimakiak eta kalkulu-orriak, scriptak eta gehigarriak

Ezin imajinatu orain urte batzuk kalkulu-orriek noraino lagun zezakeen nire irakasle lana. Datuak jaso eta formulen bidez prozesatu, loturen bidez ftxategiak ireki, kontatu, eremu ezberinen arbera ordenatu.. zenbat gauza egiten ditudan. Edozein plataformak bere datuak kalkulu-orrian deskargatzeko aukera izatea ez dut uste kasualitate hutsa denik.
Google kalkulu-orriak scriptak onartzen ditu. Scriptak hainbat exekuzio burutzeko agindu multzoak dira. Adibide moduan: zutabe batean dauden postetara beste zutabe bateko datua (kalifikazioa adibidez) bidaltzeko azpiprograma egin daiteke edo gelaxka jakin batean blio jakina duen ikaslearen gurasoei abisua bidali (asistentzia). Ordu jakin batzuetan, hainbat datu biltzea, asistentzia adibdiez, ezar daiteke scripta deituriko azpiprograma sinpleen bidez.
Formulak eta gelaxkaen balidazioak asko erabili izan ditut, kalkuloak egin eta hainbat datu nabarmentzeko.
Interneten gehiagarri askoren informazioa topa daiteke eta horietako batzuk blog honetan jaso izan ditut.
Baina, ezinbestekoak direnak aukeratzeko eskatuko baninduzu hiru hauek hautatuko nituzke.

  • Yet Another Mail Merge: Klik bakarrean ikasleei kalifikazio bat edo ebaluazioko kalifikazio guztiak bidaltzeko erabiltzen dut. Agenda 21ko pasahitza bidaltzeko aproposa da edo eta bakoitzari url-a indibidualizatu bat, banakako dokumentua, bidaltzeko. Horretarako kalkulu orriak postak biltzen dituen zutabea behar du eta gmailean sortzen dugun zirriborro batean ezarri diren eremuekin konbinatzen du kalkulu-orrian ditugun datuekin, ikasle bakoitzari posta pertsonalizatua bidaliz.
  • Flubaroo: Galdetegietan egin ditugun galdera itziak automatikoki zuzentzeko balio duen gehiagarria da. Ikasleek emandako erantzunak irakasleak aurrez emanikoekin konparatzen du. Kalifikazioa eta erantzun egokiak postaz bidaltzeko aukera du. Galdera irekiak, eskuz, baino modu nahiko erosoan zuzentzeko aukera ere badu. Aurrebaluazio eta tarteko ebaluazio gisa erabili izan dut.
  • CoRubrics: Bi erabilera ematen dizkiot; aurkezpenak baloratzeko eta hiruhilekoan izaniko jarreraren autoebaluzioarako. Jaume Feliu katalanarrak eginikoa da. Berak saroturiko kalkulu-orriaren kopia egin eta errubrika ezartzen da; ikasleen postak eta irakaslena. Scripta martxan jarri eta google inprimakia sortzen du. Inprimakia ebaluaziorako erabiltzen du eta emaitzak hiru zutabeetan sailkatzen ditu (autoebaluazioa, koebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa). Ikasle baten ala talde batean ebaluazioan norbere psota biltzen duenean autoebalauziora bidaltzen du, gelako beste psotak beterikoa bada koebaluazioara eta irakasle posta bada irakaslearen zutabera. Iruzkinak egitea onartzen du.
Badira gehiago, ikasleen taldekatzea burutzen duena adibidez, baina nire ustetan hori hauek dira oinarrizkoenak.
Honaino nire esperientzia. Baliagarri zaizuna hartu eta ez zaizuna utzi.

2016/10/31

Hizkuntzetarako “listening tests”ak, aho adierazpen ulermen ariketak prestatzeko



Google baliabideez ahozko testuen ulermena lantzeko aukera esplikatzen dute Flipped Classroomeko artikulu honetan.

1.- Grabazioa Spreaker Studio bidez egin (PCan ala mugikorrean)
2.- Youtubera bertatik igo
3.- Inprimakiez zuzenketa automatikoa duen galdetegia sortu.
4.- Guztia Classroomen argitaratu.

2016/08/26

Classroom 2016.ko abuztuko berrikuntzak

Classroomek jarraitzen du berrikuntzak aurkezten, hauek dira abuztu honetan argitara eman dituzten berrikuntza aipagarrienak:

Gela GAIka antolatzeko aukera


Zeregin, galdera edo iragarkiak gaika antola daitezke, erreferentzi hauen bidez ikasleek gai konkretu bakoitzeko jarduerak filtratzeko aukera izango du.
Aukera honek gai berean unitate ezberdinetako jarduerak sailkatzeko balio du. Ikasle txikienen kasuan, lehen hezkuntzan, arloko gela bat sortu beharrean,, gela bakarrean arlo ezberdinetako jarduerak antolatzeko balio dezake.
Taldeko lanean, talde bakoitzari dagokion jarduera ezberdintzeko. Edo, oinarrizkoak eta osagarriak diren jarduerak bereizten ere lagungarri gerta daiteke GAIka sailkatzeko aukerak.



Tutore edo gurasoen jarraipenerako aukera

Rol berria sortu da, tutoreena. Ikasle bakoitzeko tutorea ala tutoreak ezar daitezke. Behin onarpena egin eta tutore hauek egunero (arratsaldez) ala ostiraletan ikaslean egin ez dituen zereginen eta egin diren azken argitapenen zerrenda jasoko du.
Iturria: Ptincippia

2016/05/04

Jarduerak programatzeko aukera ClassRoomen

Garapenean aurrera eginez, zirriborro gisa eratzen eta gordetzen ditugun jarduerak noiz argitaratu programa daitezke orain Classroomen. Irudian ikus dezakezu nola:


2016/04/30

ClassRoom LH-n

Hemen duzue Bihotz Gaztea, Santurtziko ikastolako IKT dinamizatzaileak Hezkuntzako Google Apps-en aurkezturiko esperientzia. Txanelaren alderdi digitala lantzeko poposamena, alegia.

2016/02/03

Blendspace 5 minututan prestatzen den ikasgaia

Chromebooketan erabili daitekeen aplikazio honen bidez ikasgaia 5 minututan prestatu daiteke eta aukera anitzetan sareratu: classroom, blogean, postaz, qr kodea...


2016/01/25

ClassRoom azken berrikuntzak

ClassRoom aplikazioaren inguruan hainbat artikulu argitaratu ditugu. Guztiak lotura honetan ikus daitezke.
Tarteka, ordea, berririk izaten da. Hona hemen azken berrikuntzak biltzen dituen bideoa. Baliagarria izango zaizuelakoan...


Iturria: Princippia

2015/12/16

EDpuzzle bideoen laguntzaz ikasteko modu interesgarria.

DBHrako, bereziki LHrako, curruculum normalizatua jarraitzen dutenentzako ala heziketa bereziko ikasleentzako, bideoaren bitartez jasotzen den informazioa oso esanguratsua izan ohi da. Entzun eta ikus daitekeen informazioa gure artean normalizatua dagoela esan daiteke.
Askotan ordea, bideo osoaren zati txikiren bat interesatzen zaigu soilik, ariketa edo galdera konkretu bat erantzuteko alegia. Beste tresnarik gabe bideo osoa ikustera behartuta gaude ala zein tarte begiratu nahi dugun apuntatu eta adierazi behar izaten dugu. Ba al dago beste biderik?
Soluzioa, EDpuzzle https://edpuzzle.com (google kontuaz logeatu)
EDpuzzle plataforma desberdinetako (youtube, vimeo...) bideoa aukeratuz, nahi dugun zatitxora mugatu, zati horri gure ahotsa, gure audioa, gure azalpena gehitu eta ikusle izango den ikasleareri idatzizko galdera sortzeko aukera ematen digun aplikazioa da.
Hori ez da guztia! Azken bertsioan, gainera, Classroomen sortutako ikastaro batean integratzeko aukera ematen du.
Hona hemen hainbat azalpen eta tutorial: