Alexia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Alexia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/01/10

Ikasleen hutsegiteen justifikazioa Alexian (tutoreentzat)

Ikasleen hutsegiteak kudeatzea tutoreari tokatzen zaio. Alexiak eskaintzen dituen aukerak azaltzen zaizkizue ondorengo bideotutorialean.


2017/01/09

Ikasleen asistentzia jarraipena Alexian

Dagoeneko martxan dugu Alexiaren bidez ikasleen asistentziaren jarraipena egiteko aukera. Ondorengo bideotutorial honetan, pausuz-pausu adierazten da irakasle batek Alexian egin beharrekoa ikasle bat ez dela etorri adierazteko.



2016/10/14

Gelako noten panoramika

Behin notak sartu ondoren, ebaluazio saiorako tutoreei oso ondo datorkie gelako noten egoera erakusten duen panoramika bat dokumentu bakarrean eskura edukitzea. Panoramika honetan ikasleka eta arloka azter dezakegu zein den egoera eta gelako datu-estatistikoak ere ikus ditzakegu bertan. Jarraian duzuen bideotutorialean azaltzen zaizue nola.



2016/09/15

Guraso bileren aktak jaso

Guraso bileren aktak jasotzeko aukera eskaintzen digu Alexiak eta ondorengo bideotutorialean zehazten dira jarraitu beharreko pausuak.


2016/09/14

Arlo jakin batetako gelako noten panoramika

Zenbaitetan, arlo jakin batetako gelako noten panoramika bat beharrezkoa izaten da eta ondorengo bideotutorialean azaltzen da Alexiaren bidez nola lortu.


Gelako ikasleen zerrenda

Zenbaitetan, irakasleek gela edo arlo jakin bateko ikasle zerrendaren beharra izaten dute eta bereziki  ikasleak gela naturalean ez daudenean (hautazko arloak kasu). Hurrengo bideotutorialean, Alexiaren bidez, gelako ikasleen zerrenda nola lortu azaltzen da.


Tutoretzapeko ikasleen zerrendak, 2 eredu

Tutoreek beraien ikasleen zerrendak behar izaten diztuzte eta jarraian duzuen bideotutorialean, Alexian eskura ditugun bi eredu nola inprimatu azaltzen da.  


2015/06/02

Alexia aiurkezpena

Martxoak 25-ean Donostiako Amara Plaza hotelean Alexia aplikazioaren aurkezpen bat egin zen. Ikastola batzuk eskatua, saioa bideoz grabatu zen eta hemen duzue emaitza: