IKT etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IKT etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/10/12

IKTak eta IRAKURTZEKO ZAILTASUNAK: Irakurle digitala

 Orain gutxi jaso dugun prestakuntzan aipaturiko moduan, hurbilago ditugu irakurketa zailtasun, dislexia... hala ikasketa letratuan aritzeko mugak diagnostikatu zaizkien ikasleak.


Ikasle hauek iturri letratuetatik edateko "laguntzailea" behar lukete ondoan, testua irakurri eta ulertzen lagunduko dioen norbait. Etxean baliteke laguntza hori jasotzea, gelan ordea, ikasketetan aurrea gero eta zailagoa gertatu ohi da.

Hala, zenbaitetan testuak dakarkin irudietan, animazioetan... erreparatuta, irakasleak irakurriko den testuaren ideiak irudiaren bidez azpimarratuta, ikasle hauen eta gainontzekoen ulermena erraz lezake.

Testu horiek, kasu askotan, bideo laburrez lagun daitezke. EKI proiektuko testu askok bideoa dute lagungarri.

Gainera, hainbat irakasle hasiak gara IDU (ikaskuntzarako diseinu unibertsala) inklusio ikuspuntutik:

-Ikasketarako oinarrizko testuen bertsio laburtuagoak eskaintzen.
-Irakaslearen azalpenen audio eta bideo euskarrian grabaturikoak eskaintzen.
-Fitxak izaniko hainabt jarduera, galdetegi bihurtzen.
...

 Irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleen mesedetarako.


 IKTek badute zailtasun hainbat dituzten ikasleen laguntzarako. Batetik, normalean, askoz ere bisualagoak izaten dira eta bestetik zailtasun espezifikoetarako tresna desberdinak eskaini ditzakete:

 -Hizkuntza menderatzen ez duen ikaslearentzat itzultzaileak badira. (itzuli, read&write,translator...)
 -Disgrafia eta disortografia dutenentzat, zuzentzaileak eta ahotsa testu bihurtzen dutenak (docs grabagailua, red&write...)

 -Testua irakurtzen zituztenak ere entzun izan ditut baina euskarazko irakurketaren kalitatea eskasa ordea.

Azken egunotan aplikazio bat frogatzeko aukera izan dut: IRAKURLE DIGITALA, sei hizkuntzatan eskainia, artean EUSKARA. Eta irakauketa maila nikaina ez badu ere, zer esango dizuet, onartzeko modukoa duela iruditzen zait. Chrome nabigatzailean instala daiteke eta Elhuyarrek garatu du, Berritzeguneetako webgunearen bidez deskarga daiteke:

Chrome nabigatzailerako deskarga eta azalpenak


Iturria: Elhuyar

2016/11/11

educaPlay, IKT jarduera ludikoak sortzeko plataforma

IKT jarduerak sortzeko plataforma erraza da educaPlay. Plataforma honen bidez multimedia ariketa errazak sortuko dituzu eta zure saioa ludikoagoa egiten lagundujo dizu.
Hona hemen bertara sartzeko argibideak:


Gogoratu, educaplay plataforman sorturikoa modu errazean jar daitekeela maila, ziklo edo etapako blogean.
Eta eskerrak eman Madaleni, errekurtso hau, beste askoren artean, ezagutzera emateagatik.

2015/11/26

Eta gainontzekoak zertan ari dira?

Joan den hilean EKI digitalaren aurkezpena eginez ikastoletan bideratzen ari garen proiektuaz arituak gara. Hona hemen aurkezpena:

Baina zertan ari dira gainontzeko ikastetxeak edo sareak? Hona hemen arrasto ttikia... 7 antzekotasunak topatzeko modukoa.




2015/10/02

LH eta DBH 3ko IKT mapa laburtuen ZIRRIBORROA

Zirriborroa besterik ez da. Baina nondik norako erakusten duenez eskura duzue hemen...

LH-ko IKT maparen ZIRRIBORROA


DBH 3-ko IKT maparen ZIRRIBORROA


2015-16 EKI digitalaren planifikazioa

2015/06/13

Teknologiak pedagogiarik gabe ez du deus balio

Benetako iraultza gelan gertatzen ari den rol aldaketan dago. Ikasleak, eginez ikasten duenak, hartzen du protagonismoa, zentralitatea. Irakasleak protagonismoa galdu eta gidari, motibatzaile, zirikatzaile... papera hartzen du.
Teknologia rol aldaketa hori ahalbideratzen laguntzen duen tresna garrantzitsua da eta EKI digitala egun dugun oinarrizko euskarri.
Teknologiak pedagogiarik gabe ezer gutxi balio du.


OHARRA: Bideoaren itzulpeneko azpitituluetan akats ortografiko nabariak ikusiko dituzue. Pena da, sinesgarritasuna, fidagarritasuna, gal dezake eta. Hala ere, edukiaren baliogarritasunean oinarrituz zabaltzea erabaki dut, ea hurrengorako itzultzailearen fidagarritasun maila igotzerik ba ote dugun!

2014/10/29

IKT mintegiak

Tarteka,  IKT mintegietan landu diren gaiak azaltzen saiatuko gara gure blogean.
Aurtengoan, momentuz bi mintegi egin ditugu, bata irailean eta bestea urrian. Irailekoari dagokionez deialdia, akta eta bertan banaturiko bi dokumentu eskuragarri daude. Urrikoan deialdia, akta etea hiru dokumentu.
OHARRA: gogoan izan dokumentu hauetara sarbidea izateko ikastolako kontua irekia behar duzuela.

2014-09-24 IKT mintegia

2014-10-22 IKT mintegia

2014/10/26

2030.ko eskola nolakoa izango ote da?


  • Irakaslearen izaera magistrala desagertu eta ikasleen gidaria izango da.
  • Norbanakoa, etengabekoa eta garestiagoa izango da heziketa,
  • Ezagutza akademikoen aurretik, lehentasuna gaitasunek izango dute.
  • Informazio iturri garrantzitsuena internet izango da eta hizkuntza nagusia ingelesa. 

Artikuluaren hasierak interesa piztu badizu bere osotasunean irakurtzea aholkatzen dizut hurrengo loturan: http://www.elmundo.es/espana/2014/10/21/54455b9f22601d22738b458e.html