DRIVE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
DRIVE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/12/10

Driveko jaberik gabeko artxibo zurtzak aurkitzea


Erakunde batean Drive erabiltzen denean eta karpetak partekatzen ditugunean, zenbait artxibo, itxuraz, desager daitezke beste norrbait ezabatzen saiatu delako. Baina egiazki kasu askotan ez dira galdu, zurtz geratu dira baina hor daude.

Karpetak editatzeko baimenekin partekatzeak duen arriskurik handiena norbaitek artxibo bat ezabatzea da: Jabeak ezabatu badu erraza da, zaborrontzian topa daiteke eta berrezarri.
Jabea ez den besteren batek ezabtzen badu, desagertu egiten da. Baina errekupera daitezke, nola?

Kasu hi¡onetan konpontzeko bi modu daude. Biak desagerturiko artxiboaren jabeak egin behar ditu.

Artxiboaren izena dakigula bilatzailea erabili.

Inongo karpetan ageri ez bada ere, bilatzaileak aurkituko du eta nahi dugun karpetara mugi genezake,

Artxiboaren izena jakin gabe, bilatzaileak parametroak erabiliz

Zerbait ezabatu dela konturatu ez bazara edo izena ahaztu bazaizu, parametro berezi hau erabili zenezake Driveko bilatzailean: is: unorganized owner: me



Parametro berezi hauek erabiliz inongo karpetan ez dauden artxiboak ageriko dira.
Tarteka beraz, parametro hauek aplikatzea komeni da.
Artxiborik ageri ez bada, guztia bere tokian dago.

Ituria: tecnocentres

2017/06/16

Google Drive ikastaroa

Princippiak orestaturiko bideo hauetan Driveko ezagutzak sakontzeko aukera duzu:


2017/02/09

Drive dokumentuetarako Txantiloiak

Gero eta prozesu gehiagotan (Kalitate egitaasmoak, IKT heldutasun maila, AG 21 aintzatespena, memoriak, programazioak, aktak...) egitura bereko dokumentuak erabiltzea eskatzen zaigu, dokumetuen egitura eta itxura homogeneizatzea.
Horretarako, aspalditik ezagutu dugu googe templates aukera, baina oso gutxi erabili dugu.
Txantolien aukera honi buelta bat eman dio googlelek eta hona hemen zertan geratu den.

OHARRA: Aukera hau poliki-poliki inplantatzen ari dira, beraz baliteke, zure erabiltzailean ez agertzea oraindik. 3-4 astetan zabaltzen joango dela adierazi du googlek

Aurkezpenetan Driven ditugun BIDEOAK txertatzeko aukera gehitu da

Orain arteko google aurkezpenetan, gaizki deituriko PPTetan, bideoak txertatzeko,nahita ez Youtubera igo eta bertatik txertatu beahr genituen. 
Horrek irudien publikotasuna areagotu izan du. Bideoa nahikoa eskuragarri jarri ala pribatua jarriz gero aurkezpena partekatzerakoan ezin ikusia gertatzen da.
Orain, googel Driven gordeta dugun bideoa txertatzen utziko gaitu, bideo horretako nahi den tartea erakutsi (erakutsiko denaren hasiera eta amaiera denbora finkatuz) eta audioa desaktiba genezake.
Aurkezpena partekatzeko garaian, bideoa partekatu nahi ote dugun galdetuko digu, aurreko ezin ikusiak konpontzeko.


2016/09/21

Google Driveko bi berrikuntza gehiago: formatu igoerak eta zutabeak Docs-en

Beste bi berrikuntzen berri jaso da Google Driven.
Batetik Google dokumentuetan zutebeetan idazteko aukera ageri zaigu txertatu zutabeak aukeratik bertsoak, poemak.. idazteko aproposak.
Google formatuko dokumentuak ez direnak Drivera igotzeko garaian lehendik zeuden bihurtu ala ez bihutu aukerak hobetu dira. Gauzak dauden bezala, defektuz BIHURTZE aukera aktibatzea proposatuko nizueke editagarriak izan nahi duten dokumentuetan eta PDFak erabiltzeko editagarri izango ez diren dokumentu konplexuetan. Ikus bideoa:




2016/09/06

DropItToMe, ikasle eta kideen artxiboak Drivera biltzeko aplikazioa (google konturik gabe ere)






DropItToMe Dropbox, Google Drive edo OneNote kontuan integra daitekeen erreminta da. 

DropItToMe bidez edozein pertsonaren artxiboak bil daitezke eta artxibo horiek, zuzenean, Dropbox, OneNote edo Google Drive karpeta batean jasota geratuko dira. Erreminta honen bidez ikasleek ala gure kideek, artxibo bidaltzaileak, ez du biltegia den karpetaren edukia ikusten. 

Hala, eduki guztia erakusten duen karpeta partekatua sortu beharrean, pasahitza jakin bat duen edozeinek artxiboak txertatu ditzakeen karpeta sortzen da, baian haren eduki osoa erakutsi gabe.

Aukera hau baliagarria da ikasleen argazkiak biltzeko. Ikasle bakoitzak bere argazkia guztientzako komuna den karpetan biltegiratzen du, baina ez du karpetaren edukia (gainontzeko ikasleen argazkia) eskuratzeko aukerarik.

Google konturik ez dutenentzat fitxategi digitalak, IKT jarduerak, entregatzeko bikaina. Driveko karpeta batean beren lanak gorde daitezke inongo goole konturik gabe; irakasleak emandako URL eta pasahitza jakina edukitzea nahikoa.
Ikus bideoa.

OHARRA: Artxiboak biltegiratzeko banakako identifikaziorik ematen ez denez artxiboaren izena ezartzerakoan identifikatze sistema aurrez adostea komeni da.


2016/07/19

Driven fitxategien kopiak egiterakoan... pausu batean bi!

EKI edo beste arloren batean, txantiloien kopiak egiterakoan, pausu hauek jarraitu ditugu orain arte:
  • Txantiloia ireki
  • Txantiloiaren kopia egin
  • Irakaslearekin partekaturiko karpetara mugitu
  • URL-a ikasgunen itsatsi
  • Sortu dugun kopia editatu
DRIVEko dokumentu, kalkulu-orri eta aurkezpenetan kopia egitea sinplifikatu egin da. Txantiloiaren kopia egitea eta dagokion karpetan kokatzea, biak pauso berean, egiterik dugulako. Gainera kopiaren izena ukitzerik badugu pausu honetan bertan.
Ikus jarraian duzuen azalpena.

2016/06/16

Google kontuaren segurtasun kopia (backup) egiteko modua

Amaiera aldera, ikasturtean erabili dudanaren kopia egiteko ohitura dut. Kopia egin eta USB-az lotzen dudan disko gogorrean gordetzeko joera izaten dut.
Driven lan egiten dugunetik prozesua zertxobait zaildu zitzaidan, gehienez ere 2GB deskargatzen dizkidalako une berean. Beraz, hainbat zatitan deskargatu izan dut eta deskarga hauetan filma, bideo eta pelikulak deskargatzea ez zait erraza gertatu.
Horrexegatik, agian, iaz interneten hainbat buelta eman nizkion bide berriak topatu nahian, baita topatu ere!.
Google berak du irtenbidea eta GOOGLE TAKE OUT izena du.
Googleren zerbitzu honek google kontuan duzunaren segurtasun kopia egiteko aukera ematen du, ikus ezazu bideoa.

2016/05/07

Drive, Gmail eta Calendar barruko BILAKETAK

Google hezkuntze bertsioa dugunok, Drive, Gmail eta Calendar edukien bilaketarako bilatzaile bikaina dugu bertan. Bilatzaile honek, modu errazean, fitxategiak, postak eta gertaerak aurkitzen lagunduko digu.
Bideoan ageri diren pausuak aztertu eta praktikatzea komeni da.

2015/12/08

The Work Collector: Ikasleek irakasle Drivera artxiboak igoitzeko scripta

Google konturik ez duten ikastolako partaideek (LHko gazteenek eta gurasoek agian) arazoak izan ditzakete iarakaslearekin fitxategiak partekatzeko garaian.
Beheko bideoan egiten den azalpena ikusi eta google konturik gabe, postarik gabe, irakaslearen drive biltegira artxiboak igotzeko aukera badageola ikusiko duzue.
Aukera horrek scriptetan oinarritzen den makro batean du oinarri:
Ikaslea blog batean duen loturatik ala qr kode baten bidez jasotzen duen helbidean sartu eta fitxategi bidalketarako inprimaki sinplea ikusi eta exekutatzen du. Makroa prestatu duen irakasleak, bere drive biltegian jasotzen du. (makroaren lotura bukaeran duzue)

2015/09/05

10 minutu lapurtu nahi dizkizut...

Ikasturte berria hasi da. Neurona arteko lotura hainbat erdoilduta eta hau nola egiten zen? ta beste hau? 
5 minutu sarrera hau irakurtzeko lapurtuko dizkizut eta beste 5 bukaeran jarri dudan EZINBESTEKO artikulurako...

Baliabideen erreserba

Bideo-kamerak, laborategia... eta "salas" atalean ezarri nahi dituzuen baliabide hainbat Calendarren jarri eta bertatik erreserba daitezke.
ERNE! DBHkoek prozedura honen bidez ezarri behar dituzue azterketak eta epe luzeko lanen egunak. Besteek utzi pakean dbh-1, dbh-2, dbh-3 eta dbh-4 baliabideak (hauek aukeratuz gero ikasleen egutegian ageri dira eta)


Etapa, klaustro, bazkidetza lan-talde... bilerak

Calendarren egin berri dugun ikastaroaz baliatu. Batetik ikasketaburuek bete eta kudeatuko duten etapako egutegiak izango dituzue.
Zuzendariak klaustroetarako, kontseilu erretoreko ordezkariek eta langile ordezkariek ere gonbidapenak egingo dizkizuete bilera desberdientara deituz.
Mailaren koordinaziorako, lan taldeetarako oso aproposa duzue Calendar egutegia. Zertarako erabil dezakezue?
Bilera deiak egin, eguna, tokia eta ordua jarriz; gai zerrenda ezarriz (deskripzioan) eta bilerarako aurreko akta (drivera aurrez igota) edota bilera ondoren ere, bertako akta lotu daiteke. Era horretara lan-taldearen eguneroko bat edukiko duzue.
Hau egiteko bi aukera; gertaera asko jarri behar badira, lan-taldearen egutegi propioa sortu... ala, gertaera asko ez badira, gertaera batek sortu eta editatuz pertsonak ala taldeak gonbidatu.
Ahaztuta bazenute hemen duzue Calendar ikastaroa (aurrez prestatzeko tutoriala) eta jarraian iraileko prestakuntzarako sorturiko aurkezpena (diapositiba bakoitzean bideo motz bat dago.



DRIVE karpetak egokitu, txukundu, antolatu...

Aurreko sarrera batean Driveko karpeten antolamendu beharrez aritu ginan, gogra ekarri nahi bazenu irakurri hemen.
Zure DRIVEko Nire unitatea karpetaren barruan ikastolako egiturako bi karpeta eduki behar dituzu nahita ez: HH, LH ala DBHko biltegi digitala (talde ala mailako material curricularra jasotzen duena) eta zure etapako ebaluazio karpeta.
Biltegi digitala maila eta unitateka antolatua dago HH eta LHn. DBHn berriz arloka. DBHkoak konplexuagoa da eta hura azaltzeko ikasmaterialgintza biltegia izeneko dokumentua eta bideoturiala ikus itzazue.

Hauez gain, norberak izango ditu karpeta eta artxibo ugari... eta bada, lankide batek gogorarazi nauen, Tecnocentres blogean Jaume Feliuk eginiko artikulua.

Mila esker zure denbora, interes eta ilusioagatik!

2015/08/24

Driven partekatutakoari IRAUNGITZE data jartzeko aukera


Gertatu izan al zaizu Driven partekaturiko karpeta ala artxiboren bati partekatze eguna mugatu nahi izatea?
Artxibo ala karpetari partekatze-iraungitze data jarri nahi?
Jarraian duzun bideoan, Driveko karpeta ala artxiboren bat epe konkretu baterako nola partekatu daitekeen azaltzen zaigu.
Horretarako SCRIPT bat erabiltzen du. Script hori kopiatu eta parametro pare bat ukituz, partekatzea modu automatikoan iraungituko da.
Egokia izan daiteke, azterketa batean beharrezkoa zaigun materiala epe konkretu baterako partekatzeko adibidez. Edo datu ala argazkiren bat epe jakin batean partekatua edukitzeko.



Iturria: Princippia