2016/09/06

DropItToMe, ikasle eta kideen artxiboak Drivera biltzeko aplikazioa (google konturik gabe ere)






DropItToMe Dropbox, Google Drive edo OneNote kontuan integra daitekeen erreminta da. 

DropItToMe bidez edozein pertsonaren artxiboak bil daitezke eta artxibo horiek, zuzenean, Dropbox, OneNote edo Google Drive karpeta batean jasota geratuko dira. Erreminta honen bidez ikasleek ala gure kideek, artxibo bidaltzaileak, ez du biltegia den karpetaren edukia ikusten. 

Hala, eduki guztia erakusten duen karpeta partekatua sortu beharrean, pasahitza jakin bat duen edozeinek artxiboak txertatu ditzakeen karpeta sortzen da, baian haren eduki osoa erakutsi gabe.

Aukera hau baliagarria da ikasleen argazkiak biltzeko. Ikasle bakoitzak bere argazkia guztientzako komuna den karpetan biltegiratzen du, baina ez du karpetaren edukia (gainontzeko ikasleen argazkia) eskuratzeko aukerarik.

Google konturik ez dutenentzat fitxategi digitalak, IKT jarduerak, entregatzeko bikaina. Driveko karpeta batean beren lanak gorde daitezke inongo goole konturik gabe; irakasleak emandako URL eta pasahitza jakina edukitzea nahikoa.
Ikus bideoa.

OHARRA: Artxiboak biltegiratzeko banakako identifikaziorik ematen ez denez artxiboaren izena ezartzerakoan identifikatze sistema aurrez adostea komeni da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.