EKI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EKI etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/05/04

EKI DBH: Konpetentzia digitalen mapa orokorra

EHIko arduradunek DBHko EKI proiektuko konpetentzia digitalen marko orokorra eta arloz-arlokakoa osatu eta argitara eman dutela ikt.ekigunea.eus atarian.
Horretarako ezker menuan Konpetentzia digitalak menuaren barruan marko orokorra ala arlo bakoitzeko aukera ezazu. (ikus irudia)


Tresna hauek denon artean egiten ari garen lana ulertarazten lagunduko gaitu.
Marko orokorrean mailaka lantzen ari garen konpetentzia digitalak ikusiko ditugu.
Arloetakoan, etapa osoan arlo bakoitzak lantzen dituenak.
Bertan ikus daiteke arloen arteko lotura eta menpekotasuna ere.

2016/07/04

Kalkulu-orriaz Driveko karpetak sortzea

Ikasleak karpetak sortzen ikastearen aldekoa naiz, beraz, orain aurkezten dizuedan aukera hau, ikasle konkretu batzuei begira gerta daiteke baliagarri. Ikasle batzuei begira edo zeinek daki, gutako batzuei begira izan daitekeen ere.
Karpeten sortze kontua korapilatu samarra gerta ohi da zenbaitetan, hala lagungarria gerta badaiteke tira.
Kalkulu-orri honenbidez ikasleei karpetak eta azpikarpetak sortu eta guk ezarritako postei ikusteko ala editatzeko baimena ezarriz.
Kalkulu-orria ez da nirea, Jaume Felliu katalandarrarena da eta bere lanak Tecnocentres.org barruan ikus daitezke.


2015/10/02

LH eta DBH 3ko IKT mapa laburtuen ZIRRIBORROA

Zirriborroa besterik ez da. Baina nondik norako erakusten duenez eskura duzue hemen...

LH-ko IKT maparen ZIRRIBORROA


DBH 3-ko IKT maparen ZIRRIBORROA


2015-16 EKI digitalaren planifikazioa

2015/06/18

EKI DBH-3ko irakasleen prestakuntza


EKI digitalaren prestakuntza, ekainaren 29koa  https://goo.gl/SjzmaS

Hemen duzue joan den maiatzaren 20ean egin genuen prestakuntzaren materiala. Beste guztiontzat baliagarria izan daitekeelakoan...


2015/06/15

EKI digtalen aurkezpena IKASELKAR

Hemen duzue perntsaurrean erabilitako materiala idatzia eta Elgoibarko ikastolako bideoa, bai eta berria egunkarian ateratako artikulua.



BERRIA egunkariko artikulua http://goo.gl/o1Ve7v
ARGIA aldizkariko artikulua http://goo.gl/79BVvY 
Noticias de Gipuzkoakoa http://goo.gl/22HtaO

2015/06/13

Teknologiak pedagogiarik gabe ez du deus balio

Benetako iraultza gelan gertatzen ari den rol aldaketan dago. Ikasleak, eginez ikasten duenak, hartzen du protagonismoa, zentralitatea. Irakasleak protagonismoa galdu eta gidari, motibatzaile, zirikatzaile... papera hartzen du.
Teknologia rol aldaketa hori ahalbideratzen laguntzen duen tresna garrantzitsua da eta EKI digitala egun dugun oinarrizko euskarri.
Teknologiak pedagogiarik gabe ezer gutxi balio du.


OHARRA: Bideoaren itzulpeneko azpitituluetan akats ortografiko nabariak ikusiko dituzue. Pena da, sinesgarritasuna, fidagarritasuna, gal dezake eta. Hala ere, edukiaren baliogarritasunean oinarrituz zabaltzea erabaki dut, ea hurrengorako itzultzailearen fidagarritasun maila igotzerik ba ote dugun!

2015/05/15

EKI konpetentzien azterketa digitalki

EKI proiektuan beste urratsa eman dugu. DBH 2. mailako ikasleek Euskara arloko konpetentzien azterketa digitalki egin dute ClassRoom aplikazioa erabiliz.


Bertan izan gara IKTeroak. Ederki moldatu dira gure ikasle eta irakasleak. Zorionak denoi!

2015/03/13

EKI: konpetentzia digitala DBHn

Azken IKT mintegian EKI proiektuaren garapenean DBH 3rako izango diren konpetentzia digitalen zirriborroa aurkeztu zitzaigun. Zirriborroa bada ere interesekoa izangpo delakoan hemen duzue aztertzeko aukera:

Dokumentu honekin batera DBH 1, 2 eta 3. maila eman eta emango den prestakuntza-plana arukeztu zen. Bertan, ikasgai bakoitzak DBHko hiru maila hauetan erabiliko dituen tresnak ageri dira.
balñiagarria gerta daiteke aplikazio bakoitza zein arlotan eta zein mailetan aurkeztu den jakiteko.

2013/05/21

EKI - IKT formakuntza orokorra

EKI proiekturako  IKT-etan aritzeko formazio orokorra jaso dugu jada.
Bertan banatu diren apunteak txoko honetako bilgunean jaso dira:
Driveko karpeten arkitektura - ikusi
-Blogger, gela/mailako bloga - ikusi -
Artxibo hauek laguntza atalean bildu dira. Laguntza atalera goialdean duzun sarreratik sartuko zara.