euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
euskara etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/07/20

Haurrentzako euskarazko 50 aplikazio baino gehiagoko bilduma: jolastuz ikasiz!

Haurrak gero eta goizago hasten dira gailu teknologikoak erabiltzen. Gaur egun ohikoa da oraindik hitz egiten ez dakien haurra telefono mugikorra eskutan dabilela ikustea eta trebetasunez aritzea, gainera. Euskaraz badaude haurrentzako bereziki garatutako hamaika aplikazio eta mota askotarikoak, zorionez: ipuinak; zenbakiak, koloreak, hiztegia eta abar ikasteko jokoak; memoria lantzeko… Zerrenda honetan 50 baino gehiago bildu ditugu, baina badaude askoz gehiago. Beraz, badago nondik hasi. Haurrari telefonoa edo tableta erabiltzeko aukera ematen badiozu, eskaini iezazkiozu euskaraz dauden aplikazioak!

Iturria: Azkue fundazioa

2016/12/22

Olentzeroren oparia

Ikastolaren elkartearen eskutik, Elhuyar eta Euskararen etxerik hainbat joko eta aplikazioen berri jaso da.

ARGITXO

Ordenagailurako sorturiko ARGITXO iratxoari ANDROIDpean darabilen berria batu zaio. 
Beraz, android darabilen mugikorra ala tableta bazenu Google Playen doan eskura daitekeen aplikazioa instala dezakezu.
Joko honetan Argitxo zaindu behar da. Jaten eman, arropa egokia jantzi, gaixo badago botika eman, lagunekin jolastu...
Etxeko gaztetxoenentzat zuzendua dago, Haur Hezkuntzan diharduten ikasleentzat.

TXIRRITX

​Ttanttoren android aplikazioa izan zen lehena, oraingoan Txirritx.
Txirritxen CD-Roma web formatuan berregin da. Txirritxeko 11 gaietan oinarrituta, gai bakoitzari loturiko ipuin, abesti eta jolas ezberdinak bildu dira webgunean: www.txirritx.eus

Ipuin pertsonalizatuak sortzeko webgunea da. Ikastolen elkarteak sorturiko zenbait ipuin txantiloi modura erabil daitezke eta pertsonaien izenak aldatu. Gainera, norberak bere argazkia igo dezake pertsonaia batzuen aurpegiak aldatzeko.
Orriz orri, (argazki album digital baten modura), fondoko irudiak, objektuak, pertsonaiak eta testuak gehitu edo editatzeko aukera ematen du.
Kontalari webgunean edonor erregistra daiteke. Horretarako Sartu dioen atalera joan eta Izena eman dioen botoia klikatu. Galdetegi bat aterako da erabiltzailearen datuak eskatuz. Aplikazioa ikastolan erabil daitekeen arren, familietara zuzendua dago. Gurasoek haien seme alabekin batera edo haientzako oparia sortzeko erabil dezakete.
Ipuina osatzean, inprentara bidali eta etxean jasotzeko aukera ere ematen du.
Nahi den testua sar daitekenez, ez da adin tarte zehatzera mugatzen.
Kontalariren webgunea: www.kontalari.eus

ZIENTZIAPP

Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP
Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskainiko ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran.
Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira. Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira.
Horrez  gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, Agendaren bitartez.
Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Play Storen zein App Storen.
Deskargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasunak, esku-eskura!

MINTZATU

Eta bukatzeko, guztioi ERRONKA proposatu digu Euskararen Etxeak. Horrela dio jasotako mezuak:
"Aurten, zorion mezu arrunt bat baino, proposamen bat egin nahi dizugu 2017ra begira.
Zer deritzozu erronka batean elkarrekin parte hartzeari ?

Mintzatu, euskaraz  hitz egiten dugun tokiak identifikatu, eta horien berri emateko sarea da, eta guztio​k elikatu ahal dugu: euskaraz egiten dugun toki horiek zein diren adierazi, horien berri eman, sustatu...
Une honetan, ia 1​.300 leku daude etiketatuta ​"Mintzatu​"n​,​ mundu osoan zehar.
2017r​ako, berriz, erronka bat proposatu nahi dizuegu:
Guztion ekarpene​i esker, baietz datorren urte bukaerarako 5.000 leku etiketatuta egon!
Lagunduko gaituzu ? Guztion artean lortuko dugu !"
Bada aukera guztiontzat! Urte berri on!