audioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
audioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/08/14

Driveko aurkezpenetan audioa gehitzeko aukera

AudioPlayer for Slides baliabidearen bidez Googleko aurkezpenetan zure ahotsa edo eta Driven duzun audio pista gehitzeko aukera duzu. Gehigarria bere orritik edo eta hemendik lor zenezake.
Erabilerari buruz bu erreferentzia, bideotutoriala eta idatizko azalpena.

2016/10/31

Hizkuntzetarako “listening tests”ak, aho adierazpen ulermen ariketak prestatzeko



Google baliabideez ahozko testuen ulermena lantzeko aukera esplikatzen dute Flipped Classroomeko artikulu honetan.

1.- Grabazioa Spreaker Studio bidez egin (PCan ala mugikorrean)
2.- Youtubera bertatik igo
3.- Inprimakiez zuzenketa automatikoa duen galdetegia sortu.
4.- Guztia Classroomen argitaratu.

2015/02/20

Hitzez diozuna Docs-ek idazten du zure ordez. Ahots soinuen idazketa...


Ahots errekonozimendu tresnak ez dira berriak. Baina orain arte erabili ditudanak nahikoa akats burutu izan dituzte; euskaraz aritzean batipak

Beren eboluzioan gero eta eraginkorragoak dira eta azkenean bada Google Apps-en erabil daitekenik ere.
Google Docserako gehigarri batez ari naiz, Speech Recognition du izena eta euskaraz hitz egiten duguna mikrofonoaren bidez jaso eta docs-en idazteko gai da. 
Mekanografiatu gabe, testua pantailan izango dugu idatzita, esandakoa jasotzen baitu.
Emaitza hobea lortzen dira kanpo mikrofono on bat konektatuz.
Gehigarria jartzeko eta erabiltzeko instrukzioak bideo honetan jaso ditzakezue.
Eta Euskal hizkuntza hauta daiteke gainera!
OHARRA: Bideoak esaten ez badu ere, gehigarria instalatu eta lehen erabileran saiatzen zarenean gehigarriari mikroaren erabilera egiten baimentzea eskatzen du, nabigazio barraren azpian agertzen den mezua onartuz.

2015/02/17

PDF-ak, BIDEOAK eta AUDIOAK kapsulatzeko modu erraza

Orain hilabete DRIVEn genituen PDFak blog batean modu errazean kapsulatzeko bidea aipatu nizuen (urdindutako eremuan klik egin artikulua eta bertako bideoa ikusteko.
Baina oraingo honetan beste brrikuntza batekin natorkizue DRIVEn gorde ditugun BIDEOen txertatzea, kapsulatzea eta oraingo honetan artikulu hau dugu horren adibide. Ikustazu jarraian ageri den bideoa, DRIVEn dagoena eta blog honen sarrera honetan kapsulatua.



BAIMENEKIN ERNE! Beti bezala kapsulatu dugun PDF edo Bideo horren partekatze baimenekin erne, baimen pribatuak baditu zuk bakarrik ikusiko baituzu eta publikoak baditu gainontzeko guztiek, tartean tarteko baimen guztiak...

AZKEN MOMENTUKO OHARRA: Driven dagoen audioa ere kapsulatzen du!