etorkizuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
etorkizuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/11/10

Gela irauliaren pedagogiaren aplikazioa 10 pausutan


Aula Planetak gai honekiko artikulu interesgarria argitaratu du, artikulu osoa irakurtzeko klik egin hemen eta sarrera gisa jarraian laburpen-infografia.



Iturria: aulaPlaneta


2016/03/04

XXI mendeko eskolara...

Etorkizuneko hezkuntza nolakoa izango den asmatzea ez da erraza. Gai hau aztertzen duten artikulu  asko iritsi zaizkit. 
Pare bat, hiru, aukeratu ditut, ulertzeko erraztasunagatik eta bertako ideiekin bat egiten dudalako:

INTRODUCIR LAS ESCUELAS EN EL SIGLO XXI

2015/11/26

Eta gainontzekoak zertan ari dira?

Joan den hilean EKI digitalaren aurkezpena eginez ikastoletan bideratzen ari garen proiektuaz arituak gara. Hona hemen aurkezpena:

Baina zertan ari dira gainontzeko ikastetxeak edo sareak? Hona hemen arrasto ttikia... 7 antzekotasunak topatzeko modukoa.




2015/02/27

Microsoften etorkizuneko gailuak

Microsoften etorkizunean taktil gailuak eta errealitate areagotua magusi izango dira.


2015/02/17

Gela iraulia eta etorkizuneko hezkuntzarako hainbat proposamen

Hamaika aldiz eztabaida egin dut, talde txikiko lanak gure ikasleen prestakuntzan zein garrantzia duen azpimarratzeko, hamaika aldiz IKTen garrantzia azpimarratzeko... Hamaika aldaketa egin ditugu bidean...
Tarteka bada ere, hezkuntza mundua zertan ari den jakiteak kalterik ez; bidean ondo egin ditugunak balioetsi eta zuzentzeko ditugunak kontuan hartzeko.
Gaur, etorkizunean zer topatuko dugun azaltzen duen BBC-ko artikulua irakurri dut eta zuekin partekatzea bururatu zait. Bertan GELA IRAULIAz eta IKTek gelan duten funtzioez hitz egiten du, ulertzeko oso modu errazean.

Irakur ezazu eta begira ea zertan ari garen eta egiteko zer geratzen zaigun!
(Klik egin azpiko URLetako batean)

http://goo.gl/xI34WQ

Eta  artikulua zabaldu eta minutu gutxitara proposamen hau jaso dut. Montserrat del Pozok eskainitako konferentzia baten bideoa: "cambio y la innovación en las aulas del siglo XXI"  hezkuntzan berrikuntzak duen garrantziaz hausnartzeko. Hona hemn bideoa.
Luzea da: baina lehen 10 minutuek engantxatzen dute jada, beraz puskaka ikusteko edo...

Jornada de Innovación Sostenible. M. Montserrat Del Pozo from tekman Books on Vimeo.

2015/01/11

ETORRI NIRE BILA

Gidaririk gabeko autoak, edo sareaz konektatuta egongo diren etxetresnen hedatzea ekarriko du gauzen Internet gero eta gehiago zabaltzeak. Edozein gailu konektatu ahalko baita sarera. Hori izan da ostiralean amaitu den Las Vegasko CES azoka teknologikoak ekarri duen berritasunik aipagarriena.

2014/10/26

2030.ko eskola nolakoa izango ote da?


  • Irakaslearen izaera magistrala desagertu eta ikasleen gidaria izango da.
  • Norbanakoa, etengabekoa eta garestiagoa izango da heziketa,
  • Ezagutza akademikoen aurretik, lehentasuna gaitasunek izango dute.
  • Informazio iturri garrantzitsuena internet izango da eta hizkuntza nagusia ingelesa. 

Artikuluaren hasierak interesa piztu badizu bere osotasunean irakurtzea aholkatzen dizut hurrengo loturan: http://www.elmundo.es/espana/2014/10/21/54455b9f22601d22738b458e.html



2014/03/31

Hezkuntza-teknologiaren etorkizunaz jakitun ez ganeraz dakigun guztia

Titulu hau duen artikulu interesgarria argitaratu du Xatakak bere blogean. 
Hezkuntza eta teknologia landu dituen foroan izan dira pare bat egunez eta bertako hainbat ideia esanguratsu jaso ditu artikuluan.
Artikulu osoa irakurtzea aholkatzen dizuet eta horretarako gurearen bukaeran ageri den iturria klikatuz irekitzea aholkatu.
 Baina leiho berria ireki bitartean entretenigarri bertako hainbat esaldi jaso ditugu:

  • Gailua gutxienekoa da. “Gailuak hezkuntzaren esku jartze hutsak ez du magikoki hezkuntza hobetuko"

  • Hezkuntzaren protagonista garrantzitsuenak, irakaslea eta ikaslea dira.

  • XXI. mendeko eskolan zein da irakasleak bete behar duen rola?

  • Historia hau irakasle berritzaile gutxi batzuen kontua da, guztientzat  nola egokitu?

  • Testu-liburua erretiratu ala bertsio digitalean mantenduko dugu?

  • Gelaren egitura eralda daiteke? Hezkuntza pertsonaliza daiteke?

  • Datuak eta pribatutasuna. Zein dira sortutako datuetan ikasle zein gurasoek dituzten eskubideak?

  • Gailuez hitz egin behar da; guraso eta irakasleez ere.

  • Hezkuntzan izango dugun teknologia eredua zein izango den inork ez daki.


Iturria: Xataka

 


 

 


 

 

 


2013/12/17

Etorkizuneko lanbideak

Bideoak ematen dituen ideia zenbait eztabaidagarriak badira ere, Dbh 4ko ikasleek beren etorkizunaz hausnartzeko baliagarria izan daitekeela uste dut.

2013/12/02

Banaketarako DRONak

Banaketa enpresa ezagun hau hasi da Dron bitartez, tripulatu gabeko aire ibilgailuz, banaketak egiteko probak egiten.
Tablet edo PC batetik eskaera egin eta zerbitzua dagoen eremuan minutu gutxitan izango dugu 2,3 Kg baino arinago eta kaxa hori horretan sartzen den eskaera etxeko atarian.
Ikusi bideoa.