Interneteko oinarrizko edozein
erabiltzailek posta elektronikoa erabiltzen du egun. Webguneak
bisitatzen ditu ere eta milaka kilometrora dagoen lagunarekin hitzegiten
du besteak beste. Ohikoa da horrela ibiltzea. Duela urte batzutatik
hona sare sozialak iraultza ekarri dute sarera eta komunikatzeko eta
partekatzeko bide berriak zabaldu dituzte. Bertan darabilgun jokaeraren
arabera gure nortasun digitala baldintzatuko du. Nortasun digitala internetek gutaz esaten duena da. Besteak gutaz zer esaten duten gehi guk egiten duguna bertan.
Jakineko denok nortasun bat dugula.
Eguneroko bizitzan geure izaeraz ezagunak gara eta gehiago edo gutxiagok
inguruan dauzkagun pertsonak ezagutzen gaituzte. Sare erraldoian
honetaz jabetzea oso garrantzitsua da. Geuk esaten eta egiten dugunaren
arabera holako edo halako ospea izango baitugu. Eta baita egiten ez
digutun gauzengatik. Sare sozialekin eta interneteko tresnekin egiten
dugun erabileraren arabera nortasun jakin bat ezagutaraziko dugu.
