LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2016/06/03
2016/04/06
KAHOOT (jokoan oinarrituriko aprendizaia)
Zuen eskutik proposamen hau iritsi zait. Zer egin daiteke KAHOOT erabiliz? Ikus bideoa
Bideoan ikus daitekeenez jolasten ikasteko EZ DA Google konturik (postarik) behar, aproposa beraz LH-ko lehen eta bigarren ziklorako. LH 3 zikloan eta DBHn ere erabilgarria izan daiteke Googleko inprimakiez gain.
Irakasleak galdetegia sortu eta pantailan erakusten du, jolasa nahi duenean hasi eta bukatzen du; eta ikasleak, kolore eta formetanoinarrituriko botoiak sakatuz erantzuten du (ordenagailuan, tabletean ala mugikorrean)
Baina irakasleak nola sortzen du galdetegia? Ikus hurrengo bideoa.
getkahoot.com irakaslearentzako eta
kahoot.it ikasleentzako
Hemen idatzizko azalpenak eta hemen berriz Euskaraz eginiko KAHOOT zenbaitzuen mostra (erregistratu egin behar da ikusteko)
Kahoot eta aurreko artikulu batean azalduriko EdPUZLE aurrezagutzak eta amaierako ezagutzak jolastuz lantzeko aproposak dira.
Neronek sortutako adibidea ikusi nahi bazenu... sartu
Neronek sortutako adibidea ikusi nahi bazenu... sartu
2016/03/05
2013/02/02
Aurkezpen digitalak ekoizteko aholkuak
1.- Sinplea
Aurkezpen batean dena ez da sartu behar. Garrantzitsuena bakarrik jarri. “Gutxiago gehiago da”
2.- Puntuen (bulletak) eta testuaren erabilera mugatu.
Diapositiba bat horrelakoekin beteta ez da oso praktikoa eta entzuleen arreta mantentzeko ez dute askorik laguntzen.
3.- Efektuak eta animazioak mugatu
Badakigu efektu eta animazio horiek gustuko dituzuela, baina
aurkezpen baten helburua ez da marrazki bizidunetako saio bat
eskaintzea. Beraz, horrelakoak beste baterako uztea aholkatzen dizuegu.
4.- Kalitatezko irudiak erabili
Goiko aurkezpenean agertzen den bezala, kalitatezko irudiak
erabiltzeak egundoko garrantzia du. Horretarako, irudi gardenak edo
orrialde osoa hartzen dutenak erabiltzea aholkatzen dizuegu. Irudi
libreak eta kalitatezkoak bilatzeko jarraian doazen helbideak erabil
ditzakezue:
- Photo Pin
- MorgueFile
- stock.xchng
- openphoto
- Photo Rack
- unprofound.com
- Freerange Stock
- FreeDigitalPhotos.net
- FreeFoto.com
- FreePixels
- Public Domain Photos
- DesignPacks
- Everystockphoto.com
5.- Diseinu erakargarri bat hautatu
Zalantzarik gabe, gure azalpenak testuinguru atsegin batean kokatzen
baditugu, emaitza eraaginkorragoa izango da. Horregatik, diseinatu
aurkezpen arakargarri bat sortze oso garrantzitsua izango da. Askok,
programak berak dituen diseinuak hautatzen ditu. Hori EZ EGIN INOIZ!
Hobe da zure diseinu propioa sortzea, zure kolore konbinazioa erabiliz,
elementuen kokapena zuk erabakitako tokian jarriz…
6.- Grafiko argiak erabili
Hainbat lanetan, grafiko batzuk erakustea derrigorrezkoa izaten da.
Hori bai, kontuz ibili hautatzen duzun grafikoarekin. Izan ere,
grafikoan agertzen diren datuak modu argian ikusten ez badira,
grafikoaren eraginkortasuna galdu egiten da eta nahasmenerako besterik
ez luke balioko. Horregatik, diapositiba bakoitzean grafiko bat baino
gehiago jartzea, kasu askotan, oso arrikustsua izan daiteke. zalantza
izanez gero, hobe grafiko bat baino gehiago ez jartzea diapositiba
bakoitzean.
7.- Koloreak ongi erabili
Goialdean jarri dizuegun aurkezpenean, kontrastearen inguruan
mintzatzen gara, baina hori ez ezik, kolore konbinazio erakargarriak
erabiltzea garrantzitsua izango da. Interneten tresna ezberdinak daude
kolore sortak aukeratzeko eta horietako batzuk jartzen dizkizuegu:
8.- Letra erakargarriak hautatu
Programa gehienetan, “Times New Roman” bezalako iturriak datoz
defektuz. Bada, guk horrelakoak ez erabiltzea aholkatzen dizuegu. Milaka
letra mota ezberdinak daude eta estilo guztietakoak. Bilatu ondoen
egokitzen dena zure diapositiben diseinuari, zure mezuari… eta hori
erabili. Ez erabili letra mota asko aurkezpen batean. Bestalde, goiko
aurkezpenean ikus dezakezuen bezala, letraren neurria HANDIA EDO OSO
HANDIA erabili. Horrela, inor ez da ikusi gabe geldituko eta zuen mezua
modu argi batean iritsiko da. Kolore eta irudiekin gertatzen den bezala,
letra libreak eta dohain deskargatzeko (gero instalatu egin behar da)
toki asko dago Interneten. Horra hor horietako batzuk:
9.- Denbora eskaini
Aurkezpen on batek, gauza gehienekin gertatzen den bezala, bere
denbora behar dute. Prestakuntzarekin hasten zarenean, gidoi edo eskema
labur bat egiteak asko lagunduko dizu. Erabaki diapositiba bakoitzean
zer jarriko duzun eta, horren arabera, bakoitzean jarriko duzun mezua
eta irudia. Gero, poliki-poliki egiten hasi eta letrak, koloreak…
fintzen joango zara. Bukatzeko, ez ahaztu gero jendaurrean aurkeztu
beharko duzula. Beraz, entseguak egin eta praktikatu, praktikatu,
praktikatu…
Bueno, honekin, gure ustez, nahikoa izango duzue eta aurkezpen bikain
bat egiteko gai izango zarete. Ondorengo mezuetan, txostena idazteko
aholkuak eta jendaurreko aurkezpena egiteko aholkuekin segituko dugu.
Ondo ibili eta kontuz eguzkiarekin!!!
Bonus track: bideo honetan,
aurkezpen on bat egiteko aholkuak eta adibideak ikusi ahal izango
dituzue. Gazteleraz dago, baina irudiekin ez dut uste inongo arazorik
izango duzuenik ondo ulertzeko.
Iturria: jakintza ikastola
Mapa mentalak
Mapa mentalak
Aurki horrelakoekin hasiko gara, mapa mentalen inguruko oinarrizko
informazioa eta eredu batzuk jarri nahi dizkizuegu. Irudiak handiago ikusteko bertan klikatu.
Zer dira mapa mentalak?
- Ideiak egituratzeko euskarriak dira.
- Ideien adierazpen grafikoak dira.
- Irudi grafikoa, gogoratzeko, errazagoa da testu hutsa baino.
- Ideien arteko loturak ikusteko aukera ematen dute eta ideia berriak sortzeko balio dute.
Zertarako erabiltzen dira?
1.- Ideiak finkatzeko- Ideia bat identifikatu eta gero, idazten dugu ez ahazteko.
- Beste ideiekin edo gure esperientziekin lotu egiten dugu.
- Gai edo arazoaren zati bat bere osotasunarekin lotzen dugu.
- Mapa osatzen dugun heinean, ideia batek beste batzuk eskatzen dituela ikusten dugu.
- Ideia berriak aurrezagutzekin lotzen ditugu.
- Hizkuntza erraza eta grafikoa erabiltzen dutenez, ideiak antolatzeko eta partekatzeko aukera erraza ematen dute.
Nola erabiltzen dira?
- Garuna bere osotasunean erabiltzea dute helburu, hori dela eta, hitzak, ikurrak, grafikoak, marrazkiak, koloreak… erabiliko ditugu.
- Prozedura
- Gai nagusia edo zentrala idatzi eta marrazki edo irudi batekin adierazi.
- Inguruko marrak (konektoreak) marraztu non gai nagusiarekin zerikusia duten hitzak (hitz gakoak) idatziko ditugun.
- Konektoreek ideiak lotzen dituztenez, hoberena, konektore bakoitzak bere kolore propioa, irudia… izatea.
- Sortu diren ideia berrietatik beste konektoreak eta, jakina, beste ideia berriak sortuko dira.
- Sormena erabili eta, batez ere, gozatu egiterakoan.
- Mapa aztertu eta errepikatzen diren ideiak kendu, sinplifikatu, zuzendu…
- Funtzionamendua
- Mapa mental guztiek ideia nagusi bat dute erdian eta bertatik, konektoreen bidez, beste ideiak ateratzen dira.
- Ahal dela, ideia guztiak zuek marraztutako irudi batekin adierazi.
- Mapa mentala hasteko, ideia jasa bat egin dezakezu. Ideia batek beste ideia bat dakar.
- Ideiak antolatzeko kooreek laguntzen dute. Adibidez, lehen mailako ideiak kolore batez, bigarren mailakoak beste batez…, edo, ideia bakoitzaren inguruan lotutako gainontzeko ideia guztiak kolore batez.
- Abantailak
- Erabilerrazak dira.
- Ikaskuntza hobetzen dute.
- Memorizazioan laguntzen dute.
- Problemen ebazpenean laguntzen dute.
- Gure garapenean laguntzen digute.
- …
Mapa mentalak ekoizteko aholkuak
- Egin beharrekoa
- Irudi nagusi bat erabili erdian.
- Mapa osoan zehr irudiak erabili.
- Kolore ezberdinak erabili.
- Erlojuaren norabidea jarraitu lerroak antolatzeko.
- Espazioak ongi antolatu eta espazio egokia erabili.
- Geziak eta lerroak konektore gisa erabili ideiak lotzeko.
- Hitz gako bakarra erabili lerro bakoitzeko.
- Lerro eta hitzen luzera antzekoa izan behar da.
- Maiuskulaz idatzi.
- Lerroen arteko loturak egin behar dira eta lerro nagusiak erdiko ideia nagusiarekin.
- Erdiko lerroak zabalagoak izan behar dira.
- Ahalik eta marrazki garbienak egin.
- Ikurrak sartzeak ere asko laguntzen du.
- Formatu horizontala erabili beti.
- Egin behar ez duguna
- Letra txikiz idatzi.
- Kolore bakarra erabili.
- Formatu bertikala erabili.
- Lerroak ez lotu.
- Ordularien norabidea aintzat ez hartu.
- Esaldiak idatzi.
Iturria: Jakintza ikastola
Jatorrizko mezu honetatik hartuta eta itzulita.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



