Chromebooka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Chromebooka etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/01/30

Flat - Partitura musikalen editorea



Poliki bada ere, arlo ezberdinek duten beharretarako eta Chromebooketan instalagarriak diren aplikazioak agertzen ari dira. 
Gehiegi frogatzeko aukerarik izan ez badut ere, itxura ona hartu diot FLAT, partitura musikalak egiteko editoreari.

On-line aplikazioa da, Google Driverekin dabilela diote eta modu kolaboratiboan partiturak egiteko aukera ematen omen du. MusicXML, MIDI, PDF, MP3, WAV formatuetan, mugikor, tableta ala ordenagailuetan konposatzeko moduan.
Ea musika irakasleek zer dioten!





2015/10/31

Chromebookaz inprimatzea


Chromebookak, kasurik gehienetan, ez du inpresora bat kablez lotzeko aukera ematen.

Inpresora hauek konektatzeko CD batean datorren programa instalatu behar baita eta Chomebookean programak ez, smarphonen gisa, apliakzioak instalatzen dira.

Programa, aplikazioa zein da aldea? Oinarri-oinarrian programa aplikazio mordoen multzoa da. Programa beraz askoz konplexuagoa da. Programak instrukzio mordo bat eman ohi dizkio ordenagailuari eta zer egin behar duen agintzen dio. Aplikazioa berriz, xumeagoa, ekintza konkretu bat, funtzio bat, egiteko erreminta da.

Programarik ez baina, aplikazioak bai, instala daitezke Chromebookean. Eta dagoeneko inprimagailu etxeak hasi dira mugitzen. Lehenengoa, guk dakigula, HP izan da. HPk bere aplikazioa jarri du Crome Web Storean HP Print para Chrome (Aplikazioak dionaren arabera, sare berean dauden inprimagailuak konektatzen ditu, nik HPrik ez dut eta ezin frogatu)

Marka honetako inprimagailua duen ikasle batek zuzenean kable bidez lotzea eta inprimatzea lortu duela dio (nik ez dut ikusi, baina sinesgarritasunik kentzeko arrazoirik ez dut)

2015/06/10

Testu ekoizpena, mekanografia eta Chrome

Mugikor, tablet ala ordenagailuen aurrean zenbat ordu pasatzen ditugun neurtuko bagenu gure ohiturak nabarmenki aldatu direla konturatuko ginateke.
Oraindik gustukoa dut eskuz idaztea. Baina askotan modu digitalean idazteak denbora asko aurrezten dit, informazioa gordeta geratzen da eta erraz berrerabili daiteke eta.
Beraz, digitalki idatzi behr dugun honetan itxurosoa dirudi azkar eta arintasunez idaztea komeni dela.
Finlandiako hezkuntza sistema idazkera digitalaren garrantziaz jabetuta; LHen mekanografia indartzeko asmotan dabil.
Idazkera digitalerako mekanografiak duen pisuaz ohartuta Chrome nabigatzailean instala daitezkeen bi aplikazio dituzue hemen:

TYPINGCLUB. Gradualki zailtzen doazen 100 leziotik gora ditu. Baina teklatu ingelesean oinarritzen denez ez da "ñ" tekla eta tildeak praktikatzen. https://goo.gl/JQBJ1S

TUTOR DE TIPEO. Lezio gutxiago baditu ere espaniar teklatua erabiltzen du. https://goo.gl/7jGw3b

Aplikazio hauen funtzionamendua aurkezten duen bideoa jarraian...



Iturria: Princippia

2015/05/03

Chromebookaren bidez PDF dokumentuetan oharrak sortzeko gehigarria

Jakina da Acrobat ez dugu instalatzerik Chromebook eta Tabletetan. Bada ordea PDFetan apunteak, oharrak ezartzeko bidea; IANNOTATE aplikazioa! Chrome web storetik deskarga daitekeena.
Begira bere erabilera jarraian dagoen bideoan:
 

2015/03/10

Chromebook-erako kanpo sarrera

Chrome azken bertsiorako hedapen berri eta interesgarria iritsi da. ESCRITORIO REMOTO DE CHROME.
Hedapen honen bidez Chromebook-a beste batekin edo PC batekin lotu eta azken honetatik kudea daiteke. Zertarako?
Gure kasuan proiektorera lotuta dagoen ekipotik edozein ikasleren ekipora lot gintezke eta ikaslearen Chromebooka maneiatu genezake. Ikasle horri pertsonalki urruneko asistentzia eman edo haren pantaila proiekta genezan.
Baldintzak; ekipoen Chromeko azken bertsioa eduki behar dute, hedapen hau instalatua eduki behar dute ESCRITORIO REMOTO DE CHROME eta sare berean konektatuta izan.
Azalpen guztiak ikusteko ikus ezazue bideoa.

2014/12/23

ChromeBookaren teklatua erabiltzeko gida


Chromebooka eskutan izan dudanean teklatuan erreparatu naiz. Ez ditu ohikoak diren F1, F2, F3... tekla bereziak. Horien ordez beste tekla batzuk ageri dira.
Tekla hauen helburua sarean nabigatzea erraztea omen da.
Beheko irudian duzu tekla bakoitzaren funtzioa. jar ezazu saguaren erakuskea teklaren gainean eta azalpena ageriko zaizu. Kontuan izan Chromebookaren teklatua modeloaren arabera ezberdina gerta daitekeela ere.
 Tekla hauek guztiak badute aukera gehiago ordea, ALT, CRTL, MAYUS teklarekin konbinatuz. Hona laburpen taula:
Teklatuarekin bukatzeko efektu kuriosoa "CTRL" + "ALT" + "MAYUSC"  + "Actualizar" saktzen denean.
Beste hauek berriz saguaren (TouchPad) funtzionamendurako aukerak:

Iturriak: Teklatua -> Princippia
TouchPada -> Google

2014/12/05

Chromebookak zer dira?

Zalantzarik gabe hezkuntzan zer esan ikaragarria izango duten gailuak dira.
Baina, ordenagailu hutsak dira? zein dira bere abantailak? zein bere mugak?

Bideo honek galdera horiek nahikoa ondo argitzen dituela uste dugu:





Iturria: Princippia