2015/10/31

Chromebookaz inprimatzea


Chromebookak, kasurik gehienetan, ez du inpresora bat kablez lotzeko aukera ematen.

Inpresora hauek konektatzeko CD batean datorren programa instalatu behar baita eta Chomebookean programak ez, smarphonen gisa, apliakzioak instalatzen dira.

Programa, aplikazioa zein da aldea? Oinarri-oinarrian programa aplikazio mordoen multzoa da. Programa beraz askoz konplexuagoa da. Programak instrukzio mordo bat eman ohi dizkio ordenagailuari eta zer egin behar duen agintzen dio. Aplikazioa berriz, xumeagoa, ekintza konkretu bat, funtzio bat, egiteko erreminta da.

Programarik ez baina, aplikazioak bai, instala daitezke Chromebookean. Eta dagoeneko inprimagailu etxeak hasi dira mugitzen. Lehenengoa, guk dakigula, HP izan da. HPk bere aplikazioa jarri du Crome Web Storean HP Print para Chrome (Aplikazioak dionaren arabera, sare berean dauden inprimagailuak konektatzen ditu, nik HPrik ez dut eta ezin frogatu)

Marka honetako inprimagailua duen ikasle batek zuzenean kable bidez lotzea eta inprimatzea lortu duela dio (nik ez dut ikusi, baina sinesgarritasunik kentzeko arrazoirik ez dut)

Google Cloud Print

Cloud Print (hodeietik inprimatu) izenez ezagutzen da munduko edozein tokitatik eta ia edozein gailutik nahi dugun inprimagailura (etxekora ala lanekora) inprimatzeko teknologia.


Aplikazio hau instalatu eta beharrezko ezarpenak egin eta gero, tablet, mugikor, ordenagailu, chromebook… -etik etxeko sarera, etxeko ordenagailu batera edo zerbitzari batera loturik dagoen inprimagailuan inprima genezake, munduko edozein tokian gaudela ere. Prozesuan parte hartu behar duten gailuak piztuta egon behar dute eta Internetera konektatuta; inprimatzeko aginduak gailutik gailura bidaiatzeko moduan.

Google Cloud Print teknologiaren funtzionamendua hobeto ulertzeko Googleren azalpena irakurtzea komeni da: http://www.google.es/cloudprint/learn/howitworks.html

Artikuluak, nire ustez, ez du garbi uzten Google Cloud Print erabiltzeko Chrome nabigatzailea instalatu behar dugula eta bi motako inprimagailuekin aritu daitekeela: klasikoekin eta hodeian aritzeko prestatutakoekin.

Hodeietan aritzeko prestatutako inprimagailuak, oinarrian, wifi konexioaz lotzen dira sarera, kablerik gabe alegia. Eta, irakurri dudanez, chromebooka eta inprimagailua wifi sare berean daudenean, erraz konektatzen dira. Bi lotura hauetan topa zenitzakete honetarako baliagarriak diren ordenagailuak:
Inprimagailu klasiko gisa, ordenagailu bati kablez loturiko inprimagailua izendatzen da. Inprimagailu hauetara Chromebooketik inprimatzea bada, baina inprimagailua, honi loturiko windows edo mac duen ordenagailua eta chromebooka piztuta eduki behar ditugu. Hau da nire kasua eta chromebooketik inprimatzen dut, beti ere PC-a eta honi loturiko inpresora piztuta ditudanean eta sarera lotuak ditudanean. Sarean arazorik izan dudanean, PCan hodeietik (Drive, Gmail, Ikasgune…) artxiboa zuzenean ireki eta kitto. 

Zalantzarik gabe wifidun inpresoraz aritzea erosoagoa da, baina, bestelakoak badirenez, hona sarean bi kasu hauetarako topatu dudan gidatxo erraza:

Eta sakondu nahi duenak hemen du Googleren azalpen osoa: klik egin hemen 

Zenbait etxeetan gerta daiteke Chromebook bat baino gehiago izatea hala google ala gmail kontu bat baina gehiagotik (mugikor batzuetatik) inprimatu nahi izatea. Kasu horretan kontu batetik (ikastolako ala gmail arrunta izan daiteke) etxeko inpresora kapturatu ondoren (aurreko pausoa egin ondoren) Cloud Print barruan, “impresoras” atalean “compartur” aukeraz senidearen / lagunaren posta idatziko dugu. Hark inprimagailura gonbidatzen duen mezua jasoko du eta onartu ondoren inprimatzeko aukera izango du.


Beraz, google Cloud Print kontu bakarretik kudea daiteke (kopia kopurua mugatu ere) nork inprimatuko duen gure etxeko inprimagailuan.

PDF-n inprimatzea

Gaur egun etxean ditugun multifuntzio inprimagailuak (inprimagailu, eskaner eta fotokopiagailua) USB memorian eta SD txartelak sartzeko aukera dute. Eta memoria hauetatik zuzenean PDF formatuko eta hainbat irudi formatu inprimatzen ditu zuzenean, inongo ordenagailuetara konektatu gabe alegia.


Chromebookak ere, USB ete SD txartelak baditu. Beraz, chromebooketik PDF-n edo irudi gisa (JPG eta PNG normalean) ditugunak zuzenean inprimatzeko aukera dugu.

Horretarako, interesatzen zaigun artikuluan fitxategia inprimatu ( Ctrl+P agindua) eman eta “destino” aukeran “cambiar” botoiarein “Guardar como PDF” aukeraz Chromebookeko “Descargas” karpetan gordeko da.

Hemendik USB edo SD txartelera eta inprimagailura.

Aukera hau oso interesgarria da konektibitaterik ez duen tokira joan eta ikasteko zerbait dugunean.
Interneta dugun tokiren batean pantaila kapturak egin edo PDF-n inprimatu, behar dugun guztia. Guztiak “descargas” karpetan gordeko dira. Hauek guztiak “Archivos” aplikazioaz arazorik gabe irekiko ditugu konexiorik ez dugunean ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.