Corubrics etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Corubrics etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/11/14

CoRubrics-en funtzionalitate berria: erkatze-zerrendak (BETA)

 

Funtzionalitate berri bat argitaratu berri da CoRubricsentzat BETA fasean: erkatze-zerrendak. Errubrikekin ebaluatzea, bereziki koebaluatzea eta autoebaluatzea, interesgarria da. Baina, errubrika ona diseinatzea edo eta ikasleek berea egitea zaila gerta daiteke.
Hemen ikus daiteke porfolioa ebaluatzeko erkatze-zerrenda baten zati baten adibide sinple bat.

Zenbaitetan, errubriken ordez, beste ebaluazio-tresna arinagorik erabil daiteke; erkatze-zerrendak adibidez. Bertan ikasleek zeregin bat egiteko orduan kontuan hartu behar dituzten alderdi edo irizpideen zerrenda ageri da. Zeregina ebaluatzerakoan adierazle bakoitza lortu den ala ez erabaki behar da.


CoRubrics erabiltzerakoan, bertsio berrian, errubrika txantilloia ala erkatze-zerrendaren txantiloia aukerak izango dituzu.


Gainerakoa aurreko prozesuaren oso antzekoa izango da. Bete beharreko txantiloia sortuko da, ikasleak eta irakasleak adieraziko dira, ikasleei bidali ahal izango zaien inprimakia sortuko da, etab.

Emaitzen orria desberdina izango da. Alderdi bakoitzeko batez besteko emaitza ikusi ahal izango da, 0 eta 1 artekoa. 0 adierazlea lortu ez bada eta 1 lortu bada. Koebaluazioa egiten bada, erantzun guztien batez bestekoa egiten da eta, beraz, hamartarrak atera daitezke. 0,5era iristen ez bada, ez dela lortu ulertuko da. 0,5 edo 0,5etik gora lortutzak emango da.


Emaitzak bidaltzean, ikasleek ez dute zenbakirik jasoko. Ikasleek irizpideak lortu dituzten ala ez baino ez dute ikusten. Hauez gain kideek (koebaluazioan), norberak (autoebaluazioan) ala irakasleak idatziriko iruzkinak jaso ditzateke.


Aurrez CoRubrics-en erabiltzaile izan bazara, berehala ulertuko duzu erkatze-zerrenda txantiloi berri hori nola erabili.

Funtzionalitate berri hau ikasgeletako ebaluazio hezigarrirako baliogarria izatea espero dugu.

Hona hemen egilearen bideotutorial laburra:



2017/10/08

CoRubrics kalkulu-orrietarako gehigarri bihurtu da

CoRubrics y CoRubrics G Suite txantilloiak kalkulu-orrien gehigarri bihurtu dira. Aldaketa honek ez du ebaluazioa rubrikaren bidez egiteko prozesua aldatu. Pozesua hastea erraztu besterik ez du egin.
Orain arte txantilloien gordailura joan eta Nire unitatera kopia sortu eta nahi genuen larpetara mugitu behar genuen.
Hmendik aurrera, gehigarria instalatuz gero, Driven komeni zaigun karpetan kalkulu-orri hutsa sortu eta Gehigarrien menutik Activar el complemento CoRubrics hautatu ondoren lanean jarri eta Gehigarrien menura itzuliz, Crear la plantilla CoRubrics egitea nahikoa izango da.
Drive euskaraz bagenu CoRubrics euskaraz abiaraziko zaigu. Ingelesa, CatalĂ , Gaztelania eta Euskaraz sortu daiteke txantilloia.



Gehigarria instalatzeko beste edozein gehiagarri moduan egin behar da; hurrengo bideoan ikus daitekeen modura.


G suiteko domeinuko administrariek gehigarri hau domeinuko irakasle guztiei instala dakieke, horretarako Administrazio paneletik Aplikazioen atalean Apliacaciones Marketplace erabili.









Gurean bi domeinutan instalatua dugu jada.


2016/12/16

Corubrics 2.6, bertsio berria

Oraingo honetan kalifikazioak bidaltzerakoan talde guztiari ala ikasle edo talde bakar bati bidaltzeko aukera gehitu zaio.
Txantilloia Hemen: https://goo.gl/XoIRU6

2016/12/04

CoRubrics 2.5, errubrika bidez ebaluatzeko bertsio berria

Jaume Feliu katalandarrak garatutako kalkulu-orrian errubrika nola sortu, ikasleen ebaluaziorako inprimakia nola sortu eta erantzunak nola prozesatu aspaldi argitaratu nuen blog honetan http://ikt.haurtzaroikastola.eus/search/label/Corubrics eta zehaztasun guztiz ageri dira Jaumeren webean https://sites.google.com/site/corubricseus/

Hori ez da notizia. Berria, bertsio berria garatu duela da. Hemen duzu bertsio berriaren TXANTILLOIA. (Erabili txantolioi hau botoiaz kopia egizu)

Bertsio berriak izena aldatzen du: CoRubrics GAFE beharrean CoRubrics G. Suite izena hartzen du (googlek eginiko aldaketari jarraituta). 
2.5 bertsioaren berrikuntza nabarmenenak hauek dira:
  • Inprimakia CoRubrics kalkulu-orria dagoen karpeta berean sortuko da (lehen Nire unitatean sortzen zuen)
  • CoRubrics-en datu iturria den inprimakia aldatzen uzten du. Hala prozesua berriro hasi eta damutuko bagina, aurreko inprimakiarekin lotu daiteke berriz ere.
  • Ikasle zerren hutsik bada errorea adierazten duen mezua emango digu. 
  • Errubrikan lerro jauziak ezartzearen arazoak ezabatzen ditu.
  • Bidalketa bakarrean koebaluazioa, autoebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa bidal daiteke.
  • Irakasleak, gelakideak eta norberaren iruzkina (guztiak ala nahi dena) bidaltzea erabaki daiteke.

2015/08/03

CoRubrics GAFE 2.0 bertsio BERRIA



Tecnocentres blogeko Jaume Feliuk CoRubrics 2.0 bertsio berritua argitara eman du, eskatu zaizkion

funtzio pareaz aurrekoa osatuz:
  • Errubrika osatzen duenak iruzkinak egiteko aukera izatea
  • CoRubrics bakar batean, berean, Autoebaluazioa, Koebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa egteko aukera izatea..

Aukera hau CoRubrics GAFE ematen da, hau delako puntuazioa betetzerakoan identitatea jasotzen duen bakarra. Funtzionamendu bera du. Euskarazko bertsioa egiteko zertxobait lagundu diogu.

Azalpenak

Errubrikaren lerro bakoitzaren amaieran iruzkina egiteko aukera ageri da.


Erantzuna prozesatzerakoan egindako iruzkina ikus daitezke.


Koebaluazioa, autoebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa

Errubrika beraren hiru ebaluazioa egin daitezke. Ikasle bakoitzak norberaren autoebaluzioa, ikasle arteko koebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa errubrika beraren gainean egin daiteke bertsio berri honekin.

Erantzunak prozesatzerakoan kalkuluak banatu egiten ditu, ebaluazio bakoitzeko kalkuluak zutabe desberdinean burutuz.


Hiru ebaluazioak egin gabe bi ala bakarra eginez gero arazorik ez ondorego ikurra ageriko da “-“.

Guztia prozesatu ondoren ikasleei zer bidali aukera daiteke.


Azalpen gehiago web honetan: https://sites.google.com/site/corubricses/home

Iturria: Tecnocentres



2015/07/29

Azterketa digitalerako proposamena aztertzen

Bukatu berri den ikasturte honetan hastapenak egin bagenituen ere, udako ikerketa, erronka gisa, hartu dut gai hau. Eta proposamen ezberdinak, behar ezberdinetarako jorratu; uda honetan berritu eta deskubritu ditudan gehigarri ezberdinez baliatuz. Oinarrian, beste sarrera batzuetan aipatu ditudan Flubaroo (aukera gehiagoz berritua), Yet Another Mail Merge, CoRubrics eta ClassRoom dira proposamenerako erabili ditudan tresnak.
Tresna jauek guztiak ikaslearen posta erabiltzen dute komunikaziorako, beraz, proposamenak LH5etik gora, Bigarren Hezkuntzara begira eginak dira. Baina komunikazioa ahoz egingo balitz LHrako ere balio lezake ClassRoom aukera salbu.
Hona hemen lau bideoetan azaltzeko erraza ez den zeraiten azalpena:

SARRERA: Azterketa mota ezberdinak

GALDETEGI MODUKO AZTERKETA: Google Forms galdetegia + Flubaroo

ERRUBRIKA BIDEZKO EBALUAZIOA: CoRubrics

KONPETENTZIEN AZTERKETA: Google Docs + ClassRoom
OHARRA: Baimen kontuak ondo kudeatu baditut bideoak hartzaro ikastolako irakasleek eta IKTdin taldekoek ikus ditzakete soilik. Azterketaren datuak direla eta sarrea murriztu beharrean aurkitu naiz.

Era guztietara proposamena besterik ez dira, proposamen sendoak baina proposmenak. 15-16 ikasturtean frogan jarri eta aztertzekoak.