2015/04/22

Frogak automatikoki zuzentzen dituen gehigarria




Gero eta ezagunagoak gertatuko zaizkizue Google Driveko Inprimakiez, Google Forms edo Formularios de Google sorturiko galdetegiak; asebetetze galdetegiak adibidez.
Inrpimaki hauek erabilgarriak dira hasierako ezagutzen inguruko, errepasorako edo eta azterketetarako frogak sortzeko.
flubaroo bilaketarekin bat datozen irudiak
Inprimakien bidez froga eraiki, ikasleei URL helbidea pasa eta hauek erantzuna ematen duten neurrian, kalkulu orri batean jasotzen dira erantzunak. 
Honaino ezaguna. Kalkulu orri honetan jasotzen diren erantzunak modu atomatizatuan zuzentzeko aukera dago Flubaroo izeneko gehigarri bat erabiliz.
Gehigarri honek, irakasleak emaniko erantzun zuzenak ikasleen erantzunekin konparatzen ditu, eta emaitzak kalkulatzen ditu.
Grafikak sortzen ditu eta norbanakoen emaitzak zein emaitza zuzenak klik batean ikasleen postara bidaltzeko aukera ematen du. 
Hori guztia bideo batean biltzen saiatu gara:



Hemen duzue idatzizko tutoriala (gaztelaniaz)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.