Flubaroo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Flubaroo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/05/25

Flubaroo galdetegiak zuzentzeko aplikazioa


Googleko inprimakiak eta kalkulu-orriko Flubaroo gehigarria ezinbestekoak bihurtu dira galdetegiak egin eta zuzentzeko garaian.

Lehenago ere aurkeztu dudan gehigarria da, begira Flubaroo etiketa edo sartu hemen:  http://ikt.haurtzaroikastola.eus/search/label/Flubaroo eta ikus eta irakur daitezke bertako pare bat artikulu.

Orango honetan berriz, ikasle domeinuan paneletik instalatu dugu jada eta irudian ikusten den modura bertan topatuko duzue.
Irakasle domeinuan instalatzeko goialdean aipaturiko artikuluetan topatuko duzue instalazio prozedura.

Hauez gain, hasi berrientzat,  bideo eta idatzizko azalpen zenbait topatu ditut eta hementxe dituzue.


Eta idatzizko azalpenak web honetan http://www.flubaroo.com/blog/introducingflubaroo30/introducir-flubaroo-3-0
Oharra: http://www.flubaroo.com/hc ingelesez idatziriko sitea da, Ingelesa menderatzen ez baduzu translator!

2015/07/29

Azterketa digitalerako proposamena aztertzen

Bukatu berri den ikasturte honetan hastapenak egin bagenituen ere, udako ikerketa, erronka gisa, hartu dut gai hau. Eta proposamen ezberdinak, behar ezberdinetarako jorratu; uda honetan berritu eta deskubritu ditudan gehigarri ezberdinez baliatuz. Oinarrian, beste sarrera batzuetan aipatu ditudan Flubaroo (aukera gehiagoz berritua), Yet Another Mail Merge, CoRubrics eta ClassRoom dira proposamenerako erabili ditudan tresnak.
Tresna jauek guztiak ikaslearen posta erabiltzen dute komunikaziorako, beraz, proposamenak LH5etik gora, Bigarren Hezkuntzara begira eginak dira. Baina komunikazioa ahoz egingo balitz LHrako ere balio lezake ClassRoom aukera salbu.
Hona hemen lau bideoetan azaltzeko erraza ez den zeraiten azalpena:

SARRERA: Azterketa mota ezberdinak

GALDETEGI MODUKO AZTERKETA: Google Forms galdetegia + Flubaroo

ERRUBRIKA BIDEZKO EBALUAZIOA: CoRubrics

KONPETENTZIEN AZTERKETA: Google Docs + ClassRoom
OHARRA: Baimen kontuak ondo kudeatu baditut bideoak hartzaro ikastolako irakasleek eta IKTdin taldekoek ikus ditzakete soilik. Azterketaren datuak direla eta sarrea murriztu beharrean aurkitu naiz.

Era guztietara proposamena besterik ez dira, proposamen sendoak baina proposmenak. 15-16 ikasturtean frogan jarri eta aztertzekoak.

2015/04/22

Frogak automatikoki zuzentzen dituen gehigarria




Gero eta ezagunagoak gertatuko zaizkizue Google Driveko Inprimakiez, Google Forms edo Formularios de Google sorturiko galdetegiak; asebetetze galdetegiak adibidez.
Inrpimaki hauek erabilgarriak dira hasierako ezagutzen inguruko, errepasorako edo eta azterketetarako frogak sortzeko.
flubaroo bilaketarekin bat datozen irudiak
Inprimakien bidez froga eraiki, ikasleei URL helbidea pasa eta hauek erantzuna ematen duten neurrian, kalkulu orri batean jasotzen dira erantzunak. 
Honaino ezaguna. Kalkulu orri honetan jasotzen diren erantzunak modu atomatizatuan zuzentzeko aukera dago Flubaroo izeneko gehigarri bat erabiliz.
Gehigarri honek, irakasleak emaniko erantzun zuzenak ikasleen erantzunekin konparatzen ditu, eta emaitzak kalkulatzen ditu.
Grafikak sortzen ditu eta norbanakoen emaitzak zein emaitza zuzenak klik batean ikasleen postara bidaltzeko aukera ematen du. 
Hori guztia bideo batean biltzen saiatu gara:



Hemen duzue idatzizko tutoriala (gaztelaniaz)