PDF etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PDF etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/05/25

Hypothesis, online dokumentuen azpimarratze eta ohartarazteak egiteko tresna

Hypothesis,gehigarriaren bidez web orrialde zein online dauden PDFetan azpimarratu eta oharrak ezarri daitezke. Ohar hauek Hypothesis web orrian jaso eta bertan altan emana dauden erabiltzaileekin parteka daitezke. Ikus bideoa:
Iturri: Pincippia

2016/05/12

PDFen kudeaketarako web aplikazioa; Smallpdf

PDF artxibo hainbat batu, bihurtu, babestu... nahi ditugunean Adobe Acrobat Profesionalera jo izan dut. Baina, programa hau, ordenagailu jakinean instalatua dudanez, hura eskura ez dudanean arazoak izaten ditut. Arazo hauek chromebooka erabiltzen hasi naizenean aregotu egin dira.
Irtenbide bezala (beti ere irtenbide mugatuagoa izanik) aukera hori gainditzen lagunduko lukeen web aplikazio baten berri izan dut: Smallpdf.com

2015/05/03

Chromebookaren bidez PDF dokumentuetan oharrak sortzeko gehigarria

Jakina da Acrobat ez dugu instalatzerik Chromebook eta Tabletetan. Bada ordea PDFetan apunteak, oharrak ezartzeko bidea; IANNOTATE aplikazioa! Chrome web storetik deskarga daitekeena.
Begira bere erabilera jarraian dagoen bideoan:
 

2015/02/17

PDF-ak, BIDEOAK eta AUDIOAK kapsulatzeko modu erraza

Orain hilabete DRIVEn genituen PDFak blog batean modu errazean kapsulatzeko bidea aipatu nizuen (urdindutako eremuan klik egin artikulua eta bertako bideoa ikusteko.
Baina oraingo honetan beste brrikuntza batekin natorkizue DRIVEn gorde ditugun BIDEOen txertatzea, kapsulatzea eta oraingo honetan artikulu hau dugu horren adibide. Ikustazu jarraian ageri den bideoa, DRIVEn dagoena eta blog honen sarrera honetan kapsulatua.



BAIMENEKIN ERNE! Beti bezala kapsulatu dugun PDF edo Bideo horren partekatze baimenekin erne, baimen pribatuak baditu zuk bakarrik ikusiko baituzu eta publikoak baditu gainontzeko guztiek, tartean tarteko baimen guztiak...

AZKEN MOMENTUKO OHARRA: Driven dagoen audioa ere kapsulatzen du!

2015/01/25

PDF-ak kapsulatzeko modu erraza

Harrigarriak dira Google Drivek ematen dituen aukerak. Ia egunero berria den zerbait topatzen dut. Eta horietako mostra txiki bat jartzen dizuet blog honetan.
Oraingoan Driven ditugun PDF dokumentuak modu errazean nola erakutsi, nola bisualiza daitekezkeen adierazi nahi dizuet. Bideoak Siteren aukera aipatzen badu ere, Blogger en egin ditut nire frogak, Komiteko blogean konkretuki. Ikusi bideoa eta ikus emaitza komiteko blogean.