programazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
programazioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/02/19

DRIVEn eduki behar dituzuen karpetak

Haurtzaro ikastolako DRIVEn, etapa bakoitzeko irakasleek gutxienez bi karpeta partekatu eduki behar dituzue "Nire unitatea" atalean:  

Ikasmaterialen  BILTEGIA. eta EBALUAZIO jarraipenerako karpeta.

Karpeta hauek behin bakarrik kokatzen dira "Nire unitatean" eta ikasurtez-ikasurte barruan dagoen fitxategi zaharkituak erretiratu eta berriak jartzen dira.
Horrexegatik oso garrantzitsua da hauek ondo ditugula egiaztatzea. Horretarako bi gauza jarri dira hemen; bideotutoriala eta karpeta horietara loturak ondo dituzula egiaztatzeko, Hasi ba bideoa ikusiz!


Bideoa ikus ondoren ondo dituzula egiazta itzazu jarraian dauden loturak erabiliz, lotura irekitzerakoan goi eskuinean IREKI-DRIVEn badio ondo duzu; GEHITU-DRIVEn badio gehitu ezazu.


OHARRA: Etapa batean baino gehiagotan aritzen denak GUZTIETAN egiaztatu behar du. Eta LH 3. zikloko eta DBHko irakasle guztiek BILTEGIAREN atala bi domeinutan egin behar dute, ikasle zein irakasle domeinuan (punturik gabe eta puntodunean). EBALUAZIO atala irakaslerenean soilik.

2014/12/23

Scratch Jr, haurrek programatzen ikasteko aplikazioa


Haurrek, zapatak lotzen duten bitartean, programatzen ere ikas al dezakete?
Hau da Scratch Jr-en apostua. Hau iPad-en doako aplikazioa da, MIT Media Lab-eko ikertzaileek diseinatu dutena.
Scratch Jr erabiliz, bost eta zazpi urte bitarteko umeek haien jokuak programa ditzakete. Prozesuan zehar, ordenagailuaren bidez sortzen eta programatzen ikasten dute eta ez bakarrik harekin intereragiten.


Iturria: Zientziategia