Iturria: Martin Garcia Valle
Taldekatzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Taldekatzea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2017/04/20
2017/04/07
ClassRoom, ikasle taldeak sortzea
ClassRoom ikastaroan ikasleak matrikulatzeko bide ezberdinak erabili izan ditut; ikastaroaren kodea zabaltzea, ikasleak banan bana matrikulatzea hala, administratzaile naizenez, ikasle talde horren -ni barne- taldea paneleko direktorioan sortzea. Azken hau dut erosoena, baina, ez da irakasle guztien eskura izaten.
Azken honen alternatiba gisa, googleko kontaktuen bilakaeraz baliatuz proposamen berria plazaratu du princippian hurrengo bideoan:
Behin ikasleak matrikulatuta, ikastaro berean eta gela berean taldeak egin eta talde bakoitzari zeregin pertsonalizatua edo taldekatua sortzeko aukera dugula gogoratu. Horretarako zeregin bera edo zeregin beraren barianteak talde kopuru adina argitaratu eta zeregin bakoitza dagokion ikasleei argitaratzea besterik ez da egin behar... argibide gehiago aurreko sarrera honetan:
http://ikt.haurtzaroikastola.eus/2017/01/classroom-zereginak-indibidualizatzeko.html
Iturria: Princippia
2016/07/04
Trello: talde lan kudeaketarako aplikazioa
Oraingo honetan Madalenen proposaturiko aplikazioa batekin natorkizue. Trello aplikazioan, proiektu batzkoitzeko "Tablero" bat sortuko dugu. Tableroaren barruan zereginen egoera deberdina adierzten duen "Lista" eta lista bakoitzean "Tarjetak" postikak bailitzan.
Tarjeta hauek taldean burutu beharreko zereginak markatzen dira (nahi adina detailerekin;kolorezko etiketak, noizko, nork, lanen zerrenda, artxibo edo loturak...) eta aurrera joan ahala lista batetik bestera mugitzen dira.
2015/10/19
Group Marker: Ikasleak modu aleatorioan, zoriz, taldekatzeko gehigarria
Ikasleen taldekatzea zoriz egin nahi duzula? Nola ez dakizula?
Bideoan ageri diren azalpenak jarraituz, Driveko txantiloietan topatuko duzun artxiboaren kopia egin eta hark egingo dizkizu!
Bideoak aipatzen duen txantiloia Haurtzaro ikastolako Google Templates barruan da. Baina nahi izanez gero hemen klik eginez deskarga eta kopia zenezake.
Iturria: Teacher Tech
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)