Irudiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Irudiak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/11/10

Ekuazio eta formula kimikoak idatzi eta irudi gisa txertatzeko online editorea

Jakina da idazketa digitalean formula mateamtikoak eta kimikoak idazteko zailtasuna, Foroetako batean hauen idazketa erraztu dezakeen editorea ikusi dut; Online Ekuazio editorea

Editorea online webgunea da.

Ekuazioa idatzi eta gif motako irudi gisa deskarga daiteke, irudia interesatzen zaigun artxiboan txertatuz.


Ekuazio sortzerakoan (ikus azpian) html embed kodea edo URLa sortu dezake.



URL horren bidez galdetegiaren erantzunetan nola txerta daitekeen erakusten du bideoak. Galdetegi edo inprimakiez gain, prozedura bera erabiliz, nahi dugun artxibo-motan (docs, kalkulu-orri, aurkezpen...) txerta genezake.


Itxuraz idazketa matematikoa erraztu dezakeen tresna da.
Ea baliagarria zaizuen!


2015/06/11

Irudien tamaina eta pisua ERRAZ gutxitzeko aplikazioa

Ordenagailuz edukia erraz gorde daiteke eta nahi denean berreskuratu. Ados.
Baina badut, oraindik ere, arbela edota arkatza erabiltzeko joerarik. Arbelean klarionaz eskema egin  eta argazkia atera ondoren partekatu egiten dut.
Laborategian datuak paperan hartu, argazkia atera eta partekatzen dut.

Nire ikasleek horrela jokatzea animatu izan ditut. Argazkia atera eta gero DRIVEko artxiboan txerta dezatele esanez.
Baina, DRIVEra igotzerakoan, tamaina handiegia duelako arazoak izan dituzte. Halakoetan kamerako erresoluzioa aldatu eta beste argazkia atera edo argazkia txikitzea besterik ez dugu. Horretarako makina aukera daude merkatuan.

Chromerako ERRAZA den zerbaiten atzetik ibili naiz ordea... eta aurkitu! SIMPLE IMAGE RESIZER du izena. Bi bertsio ditu gainera:

Web bertsioa (ezer instalatu gabe) http://www.simpleimageresizer.com/

Chromerako gehigarria (Chromebooketan instalatzeko egokia) https://goo.gl/rQEyS4

Erabilera? ERRAZA, artxiboa kargatu, ehunekoaren arabera ala tamainaren arabera txikitze tanaina aukera eta RESIZE




2015/03/01

Screenshot ala Nimbus, web orria osotasunean ala zatika kapturatzeko chromerako hedapenak

Chromerako bi gehigarri hauek pantailako irudia kapturatzeko gehigarri ezinbestekoak bihurtu dira.

Screenshot gehigarria instalatzeko: https://goo.gl/EWqPsp

  
Nimbus gehigarria instalatzeko: https://goo.gl/ifOnhj

 

2015/01/25

Infografiak Google Drive erabiliz, eta modu partekatuan eraikiz

Kalitatezko infografiak egiteko LUCIDCHART, INFOGRAM eta VENNGAGE moduko programak egokiak dira.
Ikasleen irudimena eta taldeko lana bultzatu nahi bada egokiagoa gerta daiteke DRIVEko Google DRAWING (Dibujos de Google) erabiltzea. Infografia bikoteka egitea eskatuko bagenu:
  • Momentu berean editatu eta bikotekideak egiten dituen aldaketak ikus daitezke.
  • Bikotekideak elkar sinkronizatu beharra eskatzen du; erabiliko diren formatuak, koloreak, kokapena, iturri mota, tamainak...
  • Plangintza egitea eskatzen du. Eremu txikian lanean aritzeak elementu bat bestearen gainean jartzea dakar, nahasmena sortu aurretik, edizioaren ordena adostea ondorioztatzen du.
  • Herramienta honek txata du, elkarri komentarioak egiteko, nola egin eztabaidatzeko... etxean egiten jarraituko balute, hala gelan isilik egitea eskatuko bagenieke.
Lan partekatua bultzatzeko aukera ezin hobea beraz. Hona hemen ideia hori azaltzen duen bideotxoa.

2014/12/02

Driveko berrikuntzak. Gelaxkak batu, irudi edizioa eta diapositibak zenbakitzea


Etengabeko berritzea dakar Google Drivek. Azken artikuluan aipatu nizuen moduan gero eta hurbilago dago instalagarriak diren programetatik. gaur aipatzen ditudanak dira horien hurbiltze horien adibide dira:

1.-Docs-eko tauletako gelaxkak batu eta zatitu

Word programan hain "oinarrizko" bihurtu izan den gelaxkak batu eta zatitu aukera ageri da orain.
Horretarako Taulak aukeratik -> Batu gelaxkak edo bereizi gelaxkak erabiliko da. Testua erdian justifikatzeko leku bereko Taularen propietateak erabili.






2.-Drive-n Irudia editatzeko aukera

Driven (aurkezpenean, docs-en...) txertautako irudia zerbait editatu liteke orain. Irudia hautatu eta goiko menuan Irudien aukerak botoiari klik eginez, irudiaren kolorea, gardentasuna, distira... aldatzeko aukera dugu orain

 

 

 

3.-Aurkezpenen diapositibei zenbakia jartzeko aukera

Testu dokumentuetan orrialde zenbakia jartzen den moduan, aurkezpenetako diapositibak zenbakitu daitezke: Txertatu aukeratik -> Diapositiben zenbakiak.. ezarrita. Guztiei, batzuei aplikatzeko aukera dugu eta tituludun diapositibak saltatzeko aukera ematen du,

 

Bukatzeko aipatu gabe ezin utzi irudiekin lan egiterakoan Marrazkiak aukera 

Ikusi bideoa eta aplikatzeko aukerak aztertu.

2014/10/31

DRIVE, google marrazkiak artxiboetarako ideiak

Ikasturte hasieran, DBH eta LH 3. zikloan eginiko prestakuntzan DRIVEko dokumentuetan irudiak txertatzerakoan "marrazkiak" moduan txertatzean zituen abantailaz aritu ginen.
Dokumentuan txertatu ala fitxategi berri bezala eratu hona hemen ideia horretan sakontzen duen bideoa.

2014/03/13

Argazkien ezkutuko informazioa

Argazki ugari partekatzen dira gaur egun sare sozialetan. Baina irudiek aurreneko bistan erakusten duten baino informazio gehiago gordetzen dute. Argazkietako metadatuek argazkiaren testuinguruaren informazio xehetua daramate.

Amarauneko arriskuen jakitun, erabiltzaileak partekatzen duen informazioari begirune handia dio dagoeneko. Ez dago jakiterik sare sozialetan, web orrietan edo posta elektronikoetan partekatzen diren datu pribatuak zeinen eskuetara helduko diren. Kontua da partekatzen dugun informazioa beti ez dagoela bistara. Izan ere, bideo edo argazki batek azalean erakusten duen baino informazio gehiago gordetzen du bere barruan.

Azken belaunaldiko kamerek, ateratzen dituzten irudiekin batera, metadatuak gordetzen dituzte. Testuinguru datuei esaten zaie metadatuak; datuen izaera edo kokapenari buruzko informazioa ematen dute, hain zuzen. Irudietarako, EXIF edo Exchageable Image File Format izena hartzen dute. Argazkia noiz atera den, gailua, objektiboa eta lentearen uneko ezarpenak ageri dira. Baina geokokapenerako gaitasuna edo GPS gaitua duten gailuetan, kokapen zehatza ere gordetzen dute. Garbi dago, beraz, azken belaunaldiko edozein telefono edo tabletarekin egindako argazkiek informazio asko jasotzen dutela barruan. Baita Internet sarbiderik gabe egonda ere.