flipped classroom etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
flipped classroom etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/02/04

Feedback automatikoak inprimaki eta clasroom konbinatuz

Aurreko sarrera batean aipatuta geratu zen autozuzentzen diren galdetegi edo inprimakiak nola sortu daitezkeen Googlen, gogoan ez baduzu ikus sarrera http://ikt.haurtzaroikastola.eus/2016/06/kontrolak-googleko-inprimakiekin.html
Oraingo honetan pausotxo bat haratago joanez autozuzentzen den galdetegi horren emaitza clasroomen jasoa geratzeko aukera azalduko digu Pincippiak




Classroom bertatik kalkulu orrira kalifikazioak inportatu eta modu arin batean kalifikazioak jasotzen dituzun kalkulu-orrian izango dituzu.
Helburuak, prozedurak, edukiak... barneratzeko bide interesgarria da, nire ustez, autozuzentzen diren inprimakien bidea (Googlen, Moodlen, Xtend... bidez eginak)
Gelan ariketak egin ondoren benetako etxerako lana (autoerregulazioa).

2016/11/19

Ikasleen ekoizpenerako metodo pedagogiko eta ebaluaziorako errubrika hainbat eredu

Bi artikuluetan aurkitutakoa bilduz...

Ikaslearengan zuzentzen diren metodologia didaktikoek estrategia eta metodo egokiak erabiltzea eskatzen du. Ikasketa, dimetsio afektibo eta motibazional, ezagutza eta komunikazio eta giza-elkarrekintza arteko emaitza gisa bideratzen duen metodologia didaktikoa. Horietako hainbat infografian ageri dira.


Eta hauek ebaluatzeko hainbat errubrika eredu aurkituko dituzu ondorengo artikukuan:

Lehen eta bigarren hezkuntzarako 75 errubrika

Bukatzeko errubrika hauek ikasleengana helarazteko kalkulu-orrian oinarri duen Corubrics erabiltzea gomendatzen dut. Hona hini buruz idatziriko hainbat sarrera:

http://ikt.haurtzaroikastola.eus/search/label/Corubrics


2016/11/10

Gela irauliaren pedagogiaren aplikazioa 10 pausutan


Aula Planetak gai honekiko artikulu interesgarria argitaratu du, artikulu osoa irakurtzeko klik egin hemen eta sarrera gisa jarraian laburpen-infografia.



Iturria: aulaPlaneta


2016/10/31

Hizkuntzetarako “listening tests”ak, aho adierazpen ulermen ariketak prestatzeko



Google baliabideez ahozko testuen ulermena lantzeko aukera esplikatzen dute Flipped Classroomeko artikulu honetan.

1.- Grabazioa Spreaker Studio bidez egin (PCan ala mugikorrean)
2.- Youtubera bertatik igo
3.- Inprimakiez zuzenketa automatikoa duen galdetegia sortu.
4.- Guztia Classroomen argitaratu.

2016/03/04

XXI mendeko eskolara...

Etorkizuneko hezkuntza nolakoa izango den asmatzea ez da erraza. Gai hau aztertzen duten artikulu  asko iritsi zaizkit. 
Pare bat, hiru, aukeratu ditut, ulertzeko erraztasunagatik eta bertako ideiekin bat egiten dudalako:

INTRODUCIR LAS ESCUELAS EN EL SIGLO XXI