2016/06/28

Kontrolen zuzenketa automatikoa googleko inprimakiekin

irudia ez dago ikusgaiHainbat kontrol, aurre edo tarteko ebaluazio egin daitezke googleko inprimakiak erabiliz. Askotan ordea kontrola (inprimakia) sortzea eta pasatzea baino luzeagoa gertatzen da zuzenketa egitea.
Teknologiak, zuzenketa lan horretan laguntzen du, aurreko hainbat artikuluetan Flubaroo gehigarriaz hainbat sarrera idatzi izan ditut.
Gaurkoan berriz google inprimakiek galdetegia azterketa edo kontrola bihurtzeko jarri berri duen aukeraren berri eman nahi dizuet jarraian duzuen bideoaren bidez.
Flubarro baino aukera askoz errazagoa, baina mugatuagoa: Bi galdera motetan eragiten du "Aukera anitzak" eta "Kontrol-laukiak" aukeretan.


Aurre ebaluazio eta unitatean zehar, ikaslea bere ezagutzaz konsziente egiteko, tarteko ebaluazio gisa erabili dut aukera hau.
Inprimakia sortzen denbora inbertitu behar da, baina inbertsioa behin egin eta urtero erabili daiteke aurreko ikasturteko ikasleen erantzunak ezabatuz,

OHARRA: postarik ez duten ikasleekin, zuzenketa eta puntuazio jaso dezaten, "Bidali bezain laister" aukera erabili behar da nahita ez.
Posta duten ikasleekin "Bildu helbide elektronikoa" aukera aktibatu ondoren "Geroago, eskuz berrikusi ondoren" aukera egitea gomendatzen dizut.

Iturria: Pincippia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.