Amaiera aldera, ikasturtean erabili dudanaren kopia egiteko ohitura dut. Kopia egin eta USB-az lotzen dudan disko gogorrean gordetzeko joera izaten dut.
Driven lan egiten dugunetik prozesua zertxobait zaildu zitzaidan, gehienez ere 2GB deskargatzen dizkidalako une berean. Beraz, hainbat zatitan deskargatu izan dut eta deskarga hauetan filma, bideo eta pelikulak deskargatzea ez zait erraza gertatu.
Horrexegatik, agian, iaz interneten hainbat buelta eman nizkion bide berriak topatu nahian, baita topatu ere!.
Google berak du irtenbidea eta GOOGLE TAKE OUT izena du.Googleren zerbitzu honek google kontuan duzunaren segurtasun kopia egiteko aukera ematen du, ikus ezazu bideoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.