liburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
liburuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/04/16

Liburu elektronikoen deskarga legalak

Aurreko bi sarreretan liburuak modu elektronikoan irakurtzeko aukeraz arituak gara blog honetan:

READIUM chromeko gehigarriak EPUB formatuko liburuak irakurtzea ahalbideratuko du Chromebookean.

Google Docs EPUB formatura eraldatzeko aukeraz aritu gara beste batean.

Oraingo honetan berriz, liburu elektronikoak LEGALKI nondik deskarga daitezkeen aipatuko dugu. Hala adierazten du behintzat artikuluaren egileak -> ARTIKULUA IRAKURRI

OpenLibra   Hundred Zeros   eBiblio   PlanetaLibro  La Publiteca   Lektu   Literanda       Wikilibros   Project Gutenberg   Open library         Feedbooks   Libroteca.net
eta hauek guztiaz gain ez ahaztu liburutegiek sorturiko

2016/02/14

Chromebookean liburuak irakurtzeko aukeraz

Edozein PCan gertatzen den moduan lburuak irakurtzeko aukerarik errazena PDF formatutetan irakurtzea da. 
Liburuak formatu batetik bestera bihurtzeko Calibre programa izango da erabiliena. Chromebooketan instalatzea ez dut lortu ordea.
Beraz, epub formatuan dugun libuura chromebookean irakurtzeko PC batean bihurtu beharrean gertatu naiz orain arte, READIUM gehigarrai topatu arte.
Readiukm gehigarrai chrome storetik deskargatu eta oso modu errazean (+ ikurrean klik eginez) kargatzen dtu EPUB formatuko liburuak, Chromebookean eta Chrome nabigatzailea duen gailuan.

Frogarako hemen duzue PDF eta EPUB formatuko liburu bera:
La escuela del siglo XXI; PDF eta EPUB



2015/11/26

eLiburutegia aurpegi berritua


Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskeintzen duten zerbitzua da. Interneten bidez eduki digitalen irakurketa plataforma da.  Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu daiteke. Zerbitzu horretara sartzeko gogoratu helbide elektroniko hau:www.euskadi.net/eliburutegia.

Zer aurkituko duzu eLiburutegian?
Formatu digitalean irakurtzeko aukera.
Azken nobedadeak, literaturako klasikoak eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiek egindako hautaketa zabal bat eskuratzeko aukera izango duzu.
Baldintzak:
  1. Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Gogoratu, oraindik ere bazkide txartela ez baduzu, eska ezazu hurbilen duzun udal liburutegian.
  2. Internet-konexioa.
  3. Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.
Iturria: eLiburutegia

2015/11/17

Nola hezi haurrak dispertsio digitalaren aroan?


Arantxa Arzamendi

Udazkenean, egunerokotasunean murgiltzen garenean, denbora gehiago izaten dugu etxeko epeletan liburu bat eskuetan hartu eta goxo-goxo irakurtzen egoteko. Oraingo honetan teknologian murgilduta bizi diren haurren gurasoei zuzendutako liburu gomendagarri bat aukeratu dut. Lucy Jo Palladinoren Educar en la era de la dispersión digital.



Lucy Jo Palladino, psikologo klinikoa, ikertzailea eta idazlea da. Arretaren ikerketan aditua, hainbat liburu idatzi ditu gaiaren inguruan ingelesez eta horien artean gaztelaniara itzuli berria da Educar en la era de la dispersión digital: una guía práctica para que los niños hagan un uso equilibrado de la tecnología. Horretaz gain, bi blog ditu: Fearless Focus, arlo digitalean arreta arazoak dituztenei zuzendua eta Parentpal, arretarekin arazoa duten haurren gurasoei zuzenduta. Gaur egun Kalifornian bizi da eta bi seme alaba ditu.

Teknologia azkar sartu da gure etxeetan eta uste baino gehiago aldatu zaizkigu ohiturak. Pantailak asmatu aurretik haurrak kontu-jaten egoten ziren baldin eta gurasoek aldameneko gelara bidaltzen ez bazituzten. Gaur egun, berriz, haurrak etxean daudenean eta etxetik kanpo dabiltzanean ere, egun osoa pantailari begira egoten dira. Liburu honen helburua da haurren teknologiaren erabilpena orekatua izatea. Haurrei ondo erakutsi behar zaizkie gailu teknologikoen alde onak eta arriskuak eta horretarako gurasoei argibideak ematen ahalegintzen da.

Baina pantailak denoi nagusitu zaizkigu, bistan da haur eta helduen arreta harrapatzen dutela. Palladinok arreta aztertu du eta norberak egiten duen ahaleginaren arabera bi mota definitzen ditu. Borondatezko arreta, aktiboa da eta norberaren ahalegin bat eskatzen duena, adibidez eskola lanak egiteko edo irakurtzeko. Oharkabeko arreta, berriz, pasiboa da eta ez du ahaleginik eskatzen, estimulu batek sortzen du eta etengabe egiten dugun arreta da, adibidez telebista ikustean. Horregatik egoten omen dira haurrak patxaran telebista ikusten ari direnean, baina haserretu egiten zaizkigu zerbait egiteko esaten diegunean. Palladinoren iritziz, hor dago gurasoen lana, haurren garuna landu borondatezko arreta garatu dezaten eta arduratsuak izan daitezen.

Liburuak zazpi urrats definitzen ditu haurrek borondatezko arreta garatu dezaten. Horrekin batera autokontrolaren ezagutza azpimarratzen da eta arreta kontrolatzaileen, hots pantailen erabilpena kontrolatzeko, bideak erakusten dira.
Argitalpenaren fitxa:
  • Izenburua: Educar en la era de la dispersión digital: una guía práctica para que los niños hagan un uso equilibrado de la tecnología
  • Egilea: Lucy Jo Palladino
  • Argitaletxea: Alba, 2015
  • Orrialdeak: 262 orrialde
  • Prezioa: 22,50 €
  • ISBNa: 9788490651162
  • Non eskuratu: Educar en la era de la dispersión digital eskuragarri dago liburutegi publikoetan, besteak beste, Donostiako Udal Liburutegien sarean.
Iturria: Zientzia Kaiera