Mugikorra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Mugikorra etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/12/22

Olentzeroren oparia

Ikastolaren elkartearen eskutik, Elhuyar eta Euskararen etxerik hainbat joko eta aplikazioen berri jaso da.

ARGITXO

Ordenagailurako sorturiko ARGITXO iratxoari ANDROIDpean darabilen berria batu zaio. 
Beraz, android darabilen mugikorra ala tableta bazenu Google Playen doan eskura daitekeen aplikazioa instala dezakezu.
Joko honetan Argitxo zaindu behar da. Jaten eman, arropa egokia jantzi, gaixo badago botika eman, lagunekin jolastu...
Etxeko gaztetxoenentzat zuzendua dago, Haur Hezkuntzan diharduten ikasleentzat.

TXIRRITX

​Ttanttoren android aplikazioa izan zen lehena, oraingoan Txirritx.
Txirritxen CD-Roma web formatuan berregin da. Txirritxeko 11 gaietan oinarrituta, gai bakoitzari loturiko ipuin, abesti eta jolas ezberdinak bildu dira webgunean: www.txirritx.eus

Ipuin pertsonalizatuak sortzeko webgunea da. Ikastolen elkarteak sorturiko zenbait ipuin txantiloi modura erabil daitezke eta pertsonaien izenak aldatu. Gainera, norberak bere argazkia igo dezake pertsonaia batzuen aurpegiak aldatzeko.
Orriz orri, (argazki album digital baten modura), fondoko irudiak, objektuak, pertsonaiak eta testuak gehitu edo editatzeko aukera ematen du.
Kontalari webgunean edonor erregistra daiteke. Horretarako Sartu dioen atalera joan eta Izena eman dioen botoia klikatu. Galdetegi bat aterako da erabiltzailearen datuak eskatuz. Aplikazioa ikastolan erabil daitekeen arren, familietara zuzendua dago. Gurasoek haien seme alabekin batera edo haientzako oparia sortzeko erabil dezakete.
Ipuina osatzean, inprentara bidali eta etxean jasotzeko aukera ere ematen du.
Nahi den testua sar daitekenez, ez da adin tarte zehatzera mugatzen.
Kontalariren webgunea: www.kontalari.eus

ZIENTZIAPP

Zientzia-edukiak euskaraz edonon eta edonoiz eskura izateko lehen aplikazioa da ZIENTZIAPP
Aplikazioak zientzia-eduki berriak eskainiko ditu egunero: zientzia eta teknologiari buruzko azken albisteak, bideoak eta audio-artxiboak, informazioa nonahi eta noiznahi jasotzeko, nahieran.
Eduki guztiak Elhuyar Zientzia erredakzioan aukeratu eta landuko dira. Zientzia.eus webgunean ere argitaratuko dira.
Horrez  gain, zientzia eta teknologiaren inguruko ekitaldiaren berri ere emango du, Agendaren bitartez.
Diseinu garbia eta erraza du, eta doan deskarga daiteke Google Play Storen zein App Storen.
Deskargatu aplikazioa eta izan zientzia eta teknologiari buruzko berritasunak, esku-eskura!

MINTZATU

Eta bukatzeko, guztioi ERRONKA proposatu digu Euskararen Etxeak. Horrela dio jasotako mezuak:
"Aurten, zorion mezu arrunt bat baino, proposamen bat egin nahi dizugu 2017ra begira.
Zer deritzozu erronka batean elkarrekin parte hartzeari ?

Mintzatu, euskaraz  hitz egiten dugun tokiak identifikatu, eta horien berri emateko sarea da, eta guztio​k elikatu ahal dugu: euskaraz egiten dugun toki horiek zein diren adierazi, horien berri eman, sustatu...
Une honetan, ia 1​.300 leku daude etiketatuta ​"Mintzatu​"n​,​ mundu osoan zehar.
2017r​ako, berriz, erronka bat proposatu nahi dizuegu:
Guztion ekarpene​i esker, baietz datorren urte bukaerarako 5.000 leku etiketatuta egon!
Lagunduko gaituzu ? Guztion artean lortuko dugu !"
Bada aukera guztiontzat! Urte berri on!

2016/05/24

Sciencie journal



 Mugikorrak ikasteko eta esperimentatzeko balio dutela aldarrikatu nahi nuke oraingoan.
 Aplikazio honen bidez mugikorrak dituen argi, soinu eta azelerometroen sentsoreak erabiliz hainbat datu bilketa egin daiteke.  Kanpoko beste sentsoreak konektatze aukeraz hitz egiten du ere (azken hau egiaztatu gabe dut).
  Datuez gain, grafikak sortu eta oharrak apuntatzeko gai omen da.
  Eskura eraman genezakeen laborategiko kuaderno gisa ageri da Google Play-en

Instalatzeko:
https://goo.gl/G5KUTF

2015/07/24

Zer egin telefono zaharrarekin? Emaiozu bigarren bizitza!

Sakelako telefono berria eskuratu duzu; aldatzeko arrazoia, seguruenik, hauen artean egongo da: modelo berria, diseinua, edukiera, eskaintzen dituen baliabideak…


Beraz, aurretik zeneukana gainditu egiten du berriak; eta ondorioz, ez duzu lehenengoa gehiago erabili nahi. Baina orduan, zer egin? Bota, baina non birziklatu; edo larrialdi batetarako gorde, baina azkenean hau gertatzen zaigunean berehala berri bat lortu nahi dugu.

Zer egin smartphone zaharrarekin? Bigarren bizitza bat eskaini genezaioke telefonoari. Zelan? Hainbat aukera eskaintzen ditu oraindik gailuak beste erabilpen bat eman ahal izateko:

WiFi sarbide-puntua
Interneterako sarbidea lortu genezake telefonoaren bidez, haren WiFi aukera erabiliz. Agian, etxeko routerraren seinalearen eremua hedatzeko, adibidez. Telefonoa, kasu honetan, wifi seinalearen errepikagailu gisa.

VoIP bidezko telefonoa
VoIP siglekin Voice over IP deritzon teknologia adierazten da, internet bidezko deiak egitea, hain zuzen ere. Telefoniazko sare analogikoa gainditzen du teknika honek.
WiFi sarbidea izanda, telefono zahar horren bidez deiak egiteko aukera izango duzu oraindik, Skype, Viber, WhatsApp eta horrelako aplikazioen bidez.

Bideo-zaintza sistema osatu
Badaude urrutiko erreprodukzioa egiteko zenbait aplikazio, IP Webcam, adibidez. Hauen bidez, urrutiko gailu batek nabigatzailearen bidez grabatzen duena denbora errealean ikusiko dugu.
Telefono zaharra segurtasunezko kamara gisa erabil genezake.
Adibidez, etxean ez gaudenean telefono horren bidez grabtu eta beste gailu baten bidez internet erabiliz edozein lekutatik ikusi ahal izateko; edo haurren gelan jarrita, bertan gertatzen ari dena kontrolatzeko.

Telebista irakurgailua
Zure telefono zahar hori 2011a edo beranduagokoa bada, mikro-HDMI konexioa izango du agian. Kable batzuk lotu eta erreproduzitzaile bihur genezake. Bestalde, beste ordenagailu, sareko disko edo horrelakoren baten bidez streaming bidez edukia erreproduzitzeko ere balio izango du. Honetarako, aplikazioen bidez zuzenean musika edo soinua erreproduzituko du: Spotify, iTunes, SoundCloud, Google Music…

Eta musika irakurgailua
Telefonoari entzungailuko konexiora bozgorailu batzuk gehitu eta musika entzuteko sistema osatuko dugu. Eta interneterako sarbidea badugu, musika zuzenean internetetik erreproduzitzeko aukera izango dugu, gainera. Bestela, telefonoaren MicroSD txartela edo barruko disko gogorrean gorde beharko ditugu audio fitxategiak.

Iratzargailua
Zergatik ez erabili telefono zaharra goizero itzartzeko? Telefonoak eskaintzen duen funtzio honetaz gain, gure gustoko musikaz egitea aukera genezake. Bestalde, aukera izango duzu ere loa kontrolatu eta lan-orduak kudeatzeko aplikazioak erabiltzeko.

Esku-argia, kalkulagailua eta beste asko
Telefonoa zaharra izango da, teknologiak azkenaldian eskaintzen dituen baliabideetariko asko erabiltzeko; baina oinarrizko funtzioak eta abar erabiltzeko gai izango da oraindik: kalkulagailua, zerrendak idazteko, esku-argia…

Kontsola retroa
Antzinako kontsolen errepikatzaileak instalatzeko aukera izango genuke eta txikitan jolasten genuen bezala gogoratu: Game Boy (My Oldboy!), Sega MegaDrive (Gensoid) edo Super Nintendo (SNESDroid). Aurreratuagoak bagara eta baliabideak izanez gero, gamepad USB edo Bluetooth-a edo mikroHDMIren bidez telebistara lotzeko aukera, retro-kontsola eramangarria izango dugu.

Marko digitala
Argazkiak banan-banan pasatzen jarri ahal dugu eta une goxoenak gogoratzeko aukera izan. Badaude aplikazioak ere sarera lotzeko eta zuzenean argazkiak erreproduzitzeko.

Larrialdietako deiak egiteko
Telefono modelo ugarik, desaktibatuta badaude ere, aukera ematen dute larrialdiko deiak egiteko. Honek aukera ematen digu, mendira, bidaiak egiten ditugunean… badaezpada ere telefonoa gurekin eramateko.

Urrutiko agintegailua
Telefonoa LED izpi infragorriko baliabideaz hornituta badago, urrutiko mando edo agintegailu moduan erabiltzeko aukera izango dugu. Aplikazio batzuen bidez, bestalde, Smart TV direlakoak kontrolatzeko aukera dago.

Pen drive
Telefono zaharkitu baten aukerarik oinarrizkoena da hau. Telefonoaren disko gogorra edukiak gordetzeko erabiltzea: audio edo musika fitxategiak, argazkiak, dokumentuak…

Beraz, badakizu, badaezpada ere, ez bota telefono zaharra. Bigarren bizitza bat izan dezake!
Iturria: Azkue fundazioa

2015/03/28

Smart kapp, smartphonea klasera bultzatuko duen arbela digitala

Arbela digital honek telefono mugikorrak klasean erabiltzea bultzatuko duela dio hainbat adituk.
Bluetooth konektibitateak telefono adimendua eta arbela lotu eta arbelean lan egindakoa gure telefono pantailetan partekatzen bai du.


Iturria: Xataka

2015/02/12

Smartphone bati gailu bat konektatuta egiten den test baten bidez, garabidean dauden herrialdeetan oso zabalduta dauden bi gaitz antzemateko metodoa garatu dute Columbia Unibertsitateko ikertzaileek. Laborategietan egiten den test arrunta baino nabarmen merkeagoa da, eta ez du elektrizitaterik behar. Ruandan egin dute esperientzia pilotua.
Hiesa eta sifilia dira garabidean dauden herrialdeetan triskantza handiak eragiten dituzten gaitzetako bi. Laborategi eroso batean eta behar adina baliabiderekin lan egiteko aukera dagoenean, ohikoa izaten da halako gaixotasunak detektatzeko ELISA metodoan oinarritutako testak baliatzea: odol lagin batetik abiatuta, GIBaren adierazle diren antigorputzak detektatu daitezke adibidez horrela, bai eta sifiliari dagozkionak ere.
Ruanda bezalako herrialde batean lan egin behar denean, ordea, bi arazo nagusi daude ELISA metodoa baliatzeko. Lehena, prezioa, test mota hori laborategian egiteko ekipamendu arruntak 18.000 dolarretik gorako kostua baitu. Bigarrena, herrialde eta zonalde pobreenetan dagoen elektrizitate eskasia.

Irudia: Gailua eta odol lagina daraman plastikozko kasetea, sakelako telefonoari lotuta. (Argazkia: Samiksha Nayak / Columbia Engineering) 

Samuel K. Sia ikertzaileak eta Columbia Unibertsitateko bere lan taldeak bi arazo horiei irtenbidea eman diezaiekeen proposamena aurkeztu berri dute, Science Transnational Medicine aldizkarian plazaratu duten artikulu batean. ELISA metodoaren funtzio guztiekin bat egiten duen test bat da, baina smartphone soil baten bitartez funtzionatzen du. Odol lagin bat eta hamabost minutu aski ditu analisiaren emaitzak emateko, ikertzaileok azaldu dutenez. Gailua ekoizteak 34 dolarreko kostua baino ez lukeela izango estimatu dute.
Test hirukoitza egiteko moduan garatu dute erreminta, hiru antigorputz mota detektatzen baititu. Batetik, GIBari dagozkionak. Bestetik, sifiliaren adierazle izan daitezkeen bi antigorputz mota: treponemalak eta ez-treponemalak. Hain zuzen, testa bera berritzailea da, gaurtik gaur laborategian ez baita egiten hiru emaitzok aldi berean ematen dituen analisirik.
Garatu duten tresna arina eta txikia da, eta erabiltzen erraza. Edozein smarphone hartu (android zein iOS sistemak onartzen ditu) eta honi atxiki behar zaio gailua, sakelakoan testari dagokion aplikazioa zabaltzeaz gain. Mikrofluxuentzako txip bat eta aztertu behar den lagina daramatzan plastikozko kasete moduko bat sartu behar zaio gailuari orduan, eta testa abiarazi. Hamabost minuturen buruan, hiru testen emaitzak ageri dira sakelakoaren pantailan.
Bideoan, gailuaren funtzionamenduari buruzko azalpena.
Ikertzaileok bi berrikuntza aplikatu dituzte test honetan ahalik eta energia gutxien behar izateko, eta horrenbestez, sakelako telefonoa aski izan dadin haren funtzionamendurako (sortu duten gailuak berak ez du bateriarik). Lehenik, testa abiarazteko gailuak daukan botoiak huts-ponpa moduko bat aktibatzen du, atxikita duen plastikozko kasetean biltegiratuta dauden erreaktibo batzuk askatuz. Bestetik, telefonoko audio irteeraren bitartez dago lotuta gailua smartphoneari, eta hortik transmititzen dira energia eta informazioa.
Artikuluan azaltzen denez, gailu honekin Ruandan aplikatutako esperientzia pilotuak emandako emaitzekin pozik daude ikertzaileak. Zehazki, ama eta seme-alaben arteko gaitzen transmisioa prebenitzeko programa batean baliatu zuten, zentroko osasun langileei 30 minutuko ikastaro bat eman eta gero. Guztira 96 pazienteri egin zitzaizkion analisiak metodo berri honen bitartez. Ikertzaileek artikuluan diotenez, testek %92 eta %100 arteko sentikortasuna izan zuten, eta %79 eta %100 arteko espezifikotasuna. Gaur egungo algoritmo klinikoen beharrekin bat egiten du horrek.
Samuel K. Sia ikerketaren koordinatzaileak azaldu duenez, “sifili infekzioen detekzioa handituz gero, heriotza tasa hamar aldiz txikiagoa izatea lor dezakegu agian. Eta gailuarekin eskala handiko monitorizazioa eginez, akaso gai izango ginateke GIBaren testak zabaltzeko eta terapia antierretrobiralak berehala aplikatzeko, ia GIBaren transmisioak etetea lortuz eta gaitz ikaragarri hau deuseztatzeko urratsak eginez. Oso itxaropentsu gaude, garabidean dauden herrialdeetan produktu hau merkaturatzeko eman beharreko hurrengo pausoei dagokienez”.

Iturria: Zientzia Kaiera. Amaia Portugal

2015/01/15

Mugikorrentzako ClassRoom aplikazioa

ClassRoom-ekin esperimentatzen ari garenontzat berri pozgarria. Jada, mugikorreko app bat badago iOs eta Android 4.0 (edo goragokoentzat). Hala, ikastaroaren kudeaketa mugikorretik egin daiteke.
Nire inguruko gehienek androida duzuela suposatuz hona hemen Google Play-tik deskargatzeko lotura.

2014/04/06

Facebooketik deiak doan egiteko aukera martxan jarri dute

Sare sozialak Messengerreko erabiltzaile ikonoaren alboan irudi berri bat agertzen da deiak egiteko. Hori bai, deiak doan izateko, WIFI bidez konektatuta egon beharko da.

Facebookek Messenger aplikazioa eguneratu du, eta horren bidez deiak doan egiteko aukera dute erabiltzaileek. IOS eta Android gailuetan deskarga daiteke oraingoz aplikazio berria, eta, gerora, Windows Phone-tarako egokitu nahi dutela azaldu dute sortzaileek.
Erabiltzaile gehienek dagoeneko deiak doan egiteko aukera dute beraz. Messengerreko erabiltzaile izenaren alboan ikono berri bat agertuko da, eta han klik eginda erabiltzaileek deiak doan egiteko aukera izango dute. Deiak irauten duen bitartean internet modu aktiboan izan beharko da, eta doan izateko ezinbesteko baldintza da WIFI sarera konektatuta egotea.
Aplikazio berria doan deskargatzeko moduan dago Google Play aplikazioak deskargatzeko orrian Android gailuentzat eta App Storen iOSentzat.
Iturria: Berria.info

2014/03/17

MyScript Calculator

Tabletan ala telefono adimenduan jar daitekeen aplikazio txiki honek behatzarekin idazten duzuna "irakurri eta ulertu" egiten du eta kalkulua burutzen dizu.
Eragiketa konplexuan egiteko gai da; sinuak, tangenteak... zuk pantailan eskuz idatzi eta berak egiten du lan guztia.
Hemen duzue bideo erakusgarria:


Eta hemen deskargarako lotura

2014/01/09

Mugikorra erabiltzeko 18 arau


Adin jakin batera heltzerakoan, zein gaztek ez du mugikorra erostea eskatu? Barregarria dirudi ozta-ozta testu mezuak idatzi eta deiak egin nahiz jasotzen zituzten lehen Nokia hura erosteko guraso haiek izan zuten kezka. Egun, interneta duen mugikorra erosterakoan, mundu osora sarbidea ematen duen leihoa eskaintzen ari gara.

Ondo ezagutzen du Janell Hoffmanek egoera hori. Greg Hoffman 13 urteko bere semeak, urtebetez telefono mugikorra desiratu, eskatu, erregutu eta ez zuen ezer lortu. Azken Gabonetan hainbeste desio zuen iPhonea jaso duen arte.
Hala ere, gailua ez zetorren bakarrik, amak idatziriko kontratuaz lagunduta jaso zuen: "Eguberri on! iPhone honen  jabea zara orain. 13 urteko  mutiko zintzo eta arduratsua zara eta opari hau merezi duzu. Baina opari hau onartzearekin batera, erabilera baldintzatzen duten zenbait arau onartu behar dituzu." Amak kontratuan 18 arau idatzi zizkion, mugikorra jabegoan mantendu nahi bazuen jarraitu beharrekoak. Hauek dira guraso hark ezarritakoak: