2014/04/06

Facebooketik deiak doan egiteko aukera martxan jarri dute

Sare sozialak Messengerreko erabiltzaile ikonoaren alboan irudi berri bat agertzen da deiak egiteko. Hori bai, deiak doan izateko, WIFI bidez konektatuta egon beharko da.

Facebookek Messenger aplikazioa eguneratu du, eta horren bidez deiak doan egiteko aukera dute erabiltzaileek. IOS eta Android gailuetan deskarga daiteke oraingoz aplikazio berria, eta, gerora, Windows Phone-tarako egokitu nahi dutela azaldu dute sortzaileek.
Erabiltzaile gehienek dagoeneko deiak doan egiteko aukera dute beraz. Messengerreko erabiltzaile izenaren alboan ikono berri bat agertuko da, eta han klik eginda erabiltzaileek deiak doan egiteko aukera izango dute. Deiak irauten duen bitartean internet modu aktiboan izan beharko da, eta doan izateko ezinbesteko baldintza da WIFI sarera konektatuta egotea.
Aplikazio berria doan deskargatzeko moduan dago Google Play aplikazioak deskargatzeko orrian Android gailuentzat eta App Storen iOSentzat.
Iturria: Berria.info

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.