Jaume Feliu katalandarrak garatutako kalkulu-orrian errubrika nola sortu, ikasleen ebaluaziorako inprimakia nola sortu eta erantzunak nola prozesatu aspaldi argitaratu nuen blog honetan http://ikt.haurtzaroikastola.eus/search/label/Corubrics eta zehaztasun guztiz ageri dira Jaumeren webean https://sites.google.com/site/corubricseus/
Hori ez da notizia. Berria, bertsio berria garatu duela da. Hemen duzu bertsio berriaren TXANTILLOIA. (Erabili txantolioi hau botoiaz kopia egizu)
Bertsio berriak izena aldatzen du: CoRubrics GAFE beharrean CoRubrics G. Suite izena hartzen du (googlek eginiko aldaketari jarraituta).
2.5 bertsioaren berrikuntza nabarmenenak hauek dira:
- Inprimakia CoRubrics kalkulu-orria dagoen karpeta berean sortuko da (lehen Nire unitatean sortzen zuen)
- CoRubrics-en datu iturria den inprimakia aldatzen uzten du. Hala prozesua berriro hasi eta damutuko bagina, aurreko inprimakiarekin lotu daiteke berriz ere.
- Ikasle zerren hutsik bada errorea adierazten duen mezua emango digu.
- Errubrikan lerro jauziak ezartzearen arazoak ezabatzen ditu.
- Bidalketa bakarrean koebaluazioa, autoebaluazioa eta irakaslearen ebaluazioa bidal daiteke.
- Irakasleak, gelakideak eta norberaren iruzkina (guztiak ala nahi dena) bidaltzea erabaki daiteke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.