Funtzionalitate berri bat argitaratu berri da CoRubricsentzat BETA fasean: erkatze-zerrendak. Errubrikekin ebaluatzea, bereziki koebaluatzea eta autoebaluatzea, interesgarria da. Baina, errubrika ona diseinatzea edo eta ikasleek berea egitea zaila gerta daiteke.
Hemen ikus daiteke porfolioa ebaluatzeko erkatze-zerrenda baten zati baten adibide sinple bat.
Zenbaitetan, errubriken ordez, beste ebaluazio-tresna arinagorik erabil daiteke; erkatze-zerrendak adibidez. Bertan ikasleek zeregin bat egiteko orduan kontuan hartu behar dituzten alderdi edo irizpideen zerrenda ageri da. Zeregina ebaluatzerakoan adierazle bakoitza lortu den ala ez erabaki behar da.
CoRubrics erabiltzerakoan, bertsio berrian, errubrika txantilloia ala erkatze-zerrendaren txantiloia aukerak izango dituzu.
Gainerakoa aurreko prozesuaren oso antzekoa izango da. Bete beharreko txantiloia sortuko da, ikasleak eta irakasleak adieraziko dira, ikasleei bidali ahal izango zaien inprimakia sortuko da, etab.
Emaitzen orria desberdina izango da. Alderdi bakoitzeko batez besteko emaitza ikusi ahal izango da, 0 eta 1 artekoa. 0 adierazlea lortu ez bada eta 1 lortu bada. Koebaluazioa egiten bada, erantzun guztien batez bestekoa egiten da eta, beraz, hamartarrak atera daitezke. 0,5era iristen ez bada, ez dela lortu ulertuko da. 0,5 edo 0,5etik gora lortutzak emango da.
Emaitzak bidaltzean, ikasleek ez dute zenbakirik jasoko. Ikasleek irizpideak lortu dituzten ala ez baino ez dute ikusten. Hauez gain kideek (koebaluazioan), norberak (autoebaluazioan) ala irakasleak idatziriko iruzkinak jaso ditzateke.
Aurrez CoRubrics-en erabiltzaile izan bazara, berehala ulertuko duzu erkatze-zerrenda txantiloi berri hori nola erabili.
Funtzionalitate berri hau ikasgeletako ebaluazio hezigarrirako baliogarria izatea espero dugu.
Hona hemen egilearen bideotutorial laburra:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.