2015/06/10

Testu ekoizpena, mekanografia eta Chrome

Mugikor, tablet ala ordenagailuen aurrean zenbat ordu pasatzen ditugun neurtuko bagenu gure ohiturak nabarmenki aldatu direla konturatuko ginateke.
Oraindik gustukoa dut eskuz idaztea. Baina askotan modu digitalean idazteak denbora asko aurrezten dit, informazioa gordeta geratzen da eta erraz berrerabili daiteke eta.
Beraz, digitalki idatzi behr dugun honetan itxurosoa dirudi azkar eta arintasunez idaztea komeni dela.
Finlandiako hezkuntza sistema idazkera digitalaren garrantziaz jabetuta; LHen mekanografia indartzeko asmotan dabil.
Idazkera digitalerako mekanografiak duen pisuaz ohartuta Chrome nabigatzailean instala daitezkeen bi aplikazio dituzue hemen:

TYPINGCLUB. Gradualki zailtzen doazen 100 leziotik gora ditu. Baina teklatu ingelesean oinarritzen denez ez da "ñ" tekla eta tildeak praktikatzen. https://goo.gl/JQBJ1S

TUTOR DE TIPEO. Lezio gutxiago baditu ere espaniar teklatua erabiltzen du. https://goo.gl/7jGw3b

Aplikazio hauen funtzionamendua aurkezten duen bideoa jarraian...



Iturria: Princippia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.