2014/02/21

Nortasun digitala zaindu beharraz - Aitor Madrid (Munduari so!)

Interneteko oinarrizko edozein erabiltzailek posta elektronikoa erabiltzen du egun. Webguneak bisitatzen ditu ere eta milaka kilometrora dagoen lagunarekin hitzegiten du besteak beste. Ohikoa da horrela ibiltzea. Duela urte batzutatik hona sare sozialak iraultza ekarri dute sarera eta komunikatzeko eta partekatzeko bide berriak zabaldu dituzte. Bertan darabilgun jokaeraren arabera gure nortasun digitala baldintzatuko du. Nortasun digitala internetek gutaz esaten duena da. Besteak gutaz zer esaten duten gehi guk egiten duguna bertan.
Jakineko denok nortasun bat dugula. Eguneroko bizitzan geure izaeraz ezagunak gara eta gehiago edo gutxiagok inguruan dauzkagun pertsonak ezagutzen gaituzte. Sare erraldoian honetaz jabetzea oso garrantzitsua da. Geuk esaten eta egiten dugunaren arabera holako edo halako ospea izango baitugu. Eta baita egiten ez digutun gauzengatik. Sare sozialekin eta interneteko tresnekin egiten dugun erabileraren arabera nortasun jakin bat ezagutaraziko dugu.
nortasun digitala

Nortasun digitala zaindu eta bultzatu beharraz


Honek arriskuak dakar baina baita abantailak ere. Nik abantailak nabarmenduko nituzke. Besteek nola ezagutu nahi gaituzten pausoak eman ditzazkegu. Besteek gutaz ondo edo gaizki esaka hasi aurretik erakutsi diezaiekegu nolakoak eta zer egiteko gai garen.
Bi adibide azalduko dizuet:
  • Lan bila bazabiltza gaur egungo egoerarekin oso gaitza da CV-a erabilita lanpostu bat lortzea. Sare sozialak erabilita gure nortasuna lau haizetara azal genezake eta lana egiteko prest gaudela azaldu. Kontaktoak egin, egiten ditugun lanak erakutsi, informazio interesgarria partekatu… Guztia bizi garela esateko, hemen gaudela! Gai garela lan onak egiteko.
  • Enpresa bat daukagula, zer hobeagorik sare sozialetako plazan azaltzea baino? Egiten duguna azaldu. Nola egiten dugun. Zer proiektu ditugun eskua artean jakitera eman. Bezeroekin harremanetan jarri, zer gura duten jakiteko, beraien kezkak jakin… Hau egiten ez duen enpresak aukera paregabe hau galtzen ari dela garbi izan behar du. Eta konpetentziak aurrea hartuko dio. Beraiek hau guzti hau lantzen ari baitira.
Hau egitea, nortasun digitala izatea, ez da egun bakarreko lana. Pentsatzen baduzue webgunea izan eta sare sozialetan kontuak zabaltzea eta noizean behin zerbait idaztearekin nahikoa dela oker zabiltzate era bat. Lehen urratsa blog bat zabaltzea da bertan gure lanen berri emateko.  Gure bihotza izango da bloga. Elikatu gutxienez astero eduki interesgarriekin. Informatu nahi duzuen eran zuen pertsonalitatea erakutsiz. Eta gero zabaldu zure izaera informazioa sare sozialetan. Elkarrizketak izan bezeroekin. Kontratatu zaitzakeen enpresarekin. Nor eta nolakoa zaren jakin dezaten. Sarean lan hau egitea gomendagarria da, hortik kanpo egiten denaren luzapena da azken finean.
Kontutan izan hau eta zaindu zure nortasun digitala.

Gustuko duzu sarrera hau?Agian beste post hau interesatzen zaizu ere: Twitter zerrenden garrantziaz lana bilatzeko / Lana topatzeko teknika berriak. Erabiltzen al dituzu?

Iturria: Munduari so!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.