Argazkiak webgune, blog eta sare sozialetan erabili ahal izango dira, baina ez helburu komertzialekin.
Kode baten bidez txertatu ahal
izango dira Getty Images enpresaren argazkiak webgune, blog edota sare
sozialetan. "Getty Images mundu bisualago bat sortzeko bidea zabaltzen
ari da. Gure funtzio berriak ahalbidetzen du edonork era erraz, legezko
eta doakoan gure argazkiak elkarbanatzea", azaldu du enpresak.
Argazki artxibo zabala du Getty Images-ek. Zehaztu duenez, ezingo dira irudi horiek helburu komertzialekin erabili, eta publizitatea aipatu du adibide gisa.
Argazki artxibo zabala du Getty Images-ek. Zehaztu duenez, ezingo dira irudi horiek helburu komertzialekin erabili, eta publizitatea aipatu du adibide gisa.
Iturria: Berria.info
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.