2014/03/09

Whatsapp-eko pribatutasuna iritsi da Androidera!


Whatsapp lagunekin komunikatzeko tresna oso baliagarria da. Baina norberaren pribatutasunaren aurka joan daiteke. Zenbat arazo sortu ote dira azken konexioa ikusi eta guk bidalitako mezua irakurri ala erantzun ez delako? IOS gailuetan konexio ordua desaktiba zitekeen, ez ordea Androidetan!
Baino asteburu honetan sartu zaidan eguneraketan, 2.11.184 bertsioan, jada PRIBATUTASUNA iritsi da ANDROIDera!
Konexio ordua desaktiba ezazu. Inork ez du jakin beharrik Whatsappean zein ordutan konektatu zaren azken aldiz. Datu honek lagun arteko gaizki ulertu eta bikote arteko arazo bat baino gehiago sortu ditu. Desaktiba ezazu. Joan “Ajustes”era, “Info de cuenta” barrura eta “Privacidad” hautatu. Barruan “Ăšltima vez” gainean klik egin eta "Nadie" aukera egizu inork jakin ez dezan azken aldiz Whatsappean zein ordutan konektatu zaren.

Baina bide batez, egiazta itzazu pribatutasun beste ezarpenak:  
Gustukoak ez dituzun kontaktuak blokeatu. Nola gertatu den argi jakin gabe, zurekin Whatsappaz kontaktuan dagoen bat ala beste izatea gerta daiteke. Talde baten bidez edo ondo erreparatu gabe batu zaizun norbait izan daiteke. Baina, orain, ez duzu gustuko. Blokea ezazu. Bere mezurik ez duzu jasoko eta zure konexio ordua ikusterik ez du izango blokeatuz gero. Nola? “Ajustes” barruan “Contactos” eta “Contactos bloqueados” ireki. Bertan blokeatu dituzunak ikusgai izango dituzu. Orrialde honetan goi eskuineko ikonoa ukitu “Agregar contactos bloqueados” eta bertan harremana eten nahi duzun zerrenda osatu. Elkarrizketak borratu. Mugikorra galduz eta kuriositate handiko norbaitek hartuz gero, Whassappeko elkarrizketa zaharrak begiratuz, zure bizitzari buruzko datu mordoa emango dizkiozu. Baina etzazu mugikorra galdu arte itxaron. Noizbehinka datuak borra itzazu. Horretarako sartu “Ajustes”-en barruko “Ajustes de chat”. “Eliminar todos los chats” edo “Vaciar todos los chats” hautua egin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.