Ikasturte berria hasi da. Neurona arteko lotura hainbat erdoilduta eta hau nola egiten zen? ta beste hau?
5 minutu sarrera hau irakurtzeko lapurtuko dizkizut eta beste 5 bukaeran jarri dudan EZINBESTEKO artikulurako...
Baliabideen erreserba
Bideo-kamerak, laborategia... eta "salas" atalean ezarri nahi dituzuen baliabide hainbat Calendarren jarri eta bertatik erreserba daitezke.
ERNE! DBHkoek prozedura honen bidez ezarri behar dituzue azterketak eta epe luzeko lanen egunak. Besteek utzi pakean dbh-1, dbh-2, dbh-3 eta dbh-4 baliabideak (hauek aukeratuz gero ikasleen egutegian ageri dira eta)
Etapa, klaustro, bazkidetza lan-talde... bilerak
Calendarren egin berri dugun ikastaroaz baliatu. Batetik ikasketaburuek bete eta kudeatuko duten etapako egutegiak izango dituzue.
Zuzendariak klaustroetarako, kontseilu erretoreko ordezkariek eta langile ordezkariek ere gonbidapenak egingo dizkizuete bilera desberdientara deituz.
Mailaren koordinaziorako, lan taldeetarako oso aproposa duzue Calendar egutegia. Zertarako erabil dezakezue?
Bilera deiak egin, eguna, tokia eta ordua jarriz; gai zerrenda ezarriz (deskripzioan) eta bilerarako aurreko akta (drivera aurrez igota) edota bilera ondoren ere, bertako akta lotu daiteke. Era horretara lan-taldearen eguneroko bat edukiko duzue.
Hau egiteko bi aukera; gertaera asko jarri behar badira, lan-taldearen egutegi propioa sortu... ala, gertaera asko ez badira, gertaera batek sortu eta editatuz pertsonak ala taldeak gonbidatu.
Ahaztuta bazenute hemen duzue Calendar ikastaroa (aurrez prestatzeko tutoriala) eta jarraian iraileko prestakuntzarako sorturiko aurkezpena (diapositiba bakoitzean bideo motz bat dago.
DRIVE karpetak egokitu, txukundu, antolatu...
Aurreko sarrera batean Driveko karpeten antolamendu beharrez aritu ginan, gogra ekarri nahi bazenu irakurri hemen.
Zure DRIVEko Nire unitatea karpetaren barruan ikastolako egiturako bi karpeta eduki behar dituzu nahita ez: HH, LH ala DBHko biltegi digitala (talde ala mailako material curricularra jasotzen duena) eta zure etapako ebaluazio karpeta.
Biltegi digitala maila eta unitateka antolatua dago HH eta LHn. DBHn berriz arloka. DBHkoak konplexuagoa da eta hura azaltzeko ikasmaterialgintza biltegia izeneko dokumentua eta bideoturiala ikus itzazue.
Hauez gain, norberak izango ditu karpeta eta artxibo ugari... eta bada, lankide batek gogorarazi nauen, Tecnocentres blogean Jaume Feliuk eginiko artikulua.
Mila esker zure denbora, interes eta ilusioagatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.