2015/09/03

ClassRoom aurtengo berrikuntzak

Espero bezala ClassRoom aplikazioak osatze eta eraberritze bidea jarraitzen du.
Google klase kudeaketarako bultzatu nahi duen aplikazioa izanik, erabiltzaileen esperientzian oinarritu eta hainbat berritzea egin ditu uda honetan.
Joan den ikasturtearen amaiera aldera Clase batean irakasle bat baina gehiago jartzeko aukera eman zuen, Horretarako InformaciĆ³n atalean irakaslearen irudiaren azpian Invitar al profesor aukera erabiliko da. Beste irakale batekin lan egin ala partekatzeko ezin hobea.
Sortzen diren Tareas data zehatzik gabe ezar daitezke, lehen ez bezala. Gela ezberdinetan data ezberdinetan egiten diren ekimenentzako ona.
Tarea bakoiotzaren eskuinean ageri diren hiru puntutxo horien bidez (ezabatzeko ala editatzeko erabiltzen genuena) Mover al principio egin eta zerrendako lehen egin behar bezala koka genezake. Behetik gora, goitik behera ekintza-plana ordenatzeko beharrezkoa zena.
Argitara zitezken Notificaciones eta Tareas  aukeretik at, eztabaidak sortzeko Crear pregunta aukera jarri da, classroom barruan foro sortzeko, ikasleen arteko harremana gaiaren barruan kokatzeko oso ona.
Eta sor daitezkeen elementuen artean Reutilizar publicaciĆ³n aukere ere ezarri dute. Era honetara iazko Clase horietako batean argitara eman nituen Tareas horiek berriz ere argitara ditzaket. Hala Clase original bat eduki eta handik behar dutena aurtengoan argitaratzen joan.

Googlek adierazi duenez, iraila honetan Calendar txertatuko du ClassRoom barruan, ea horrez gain calendar bera euskaratzea ematen den!

Buakatzeko ClassRoomen Clase batean dituzun ikasleei web orri baten URL-a bidali eta ikasleei web orria automatikoki irekitzeko gehigarri bat ere iritsi berri zait. Hemen duzue horren berri.

Gero eta tresna eraginkorragoa bihurtzen ari da. LHrako oso aproposa izan daitekeena, EKIn ariketa batzuetarako, Teknologiako prezesu-teknologiko eta txostenerako.... Nire kasuan ebaluazio digitalerako  DBHn eta Sare-sozialen ikastarorako LHn erabiltzen hasia naiz, iaz Tekno DBH4en oso esperientzia polita izan eta gero.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.