2014/12/05

Driven godetako bideoen azpituluez lanean

Google Driven gordeta ditugun bideoei azpitituluak oso modu errazean ezartzeko bideotutorial bat jarri dugu oraingoan.

Nola egiten den adierazteaz gain, gelan aplikatzeko hainbat ideia dituzue jarraian:

0-. Aurretik egin beharreko lanak:

Lanean hasteko bideoa behar genuke, ikasleek sortu eta drivera igotakoa ala gurea- Editatzeko moduan partekatua ala ikusteko moduan partekatu eta beraiei kopia egitea eskatuko diena.
Kasu guztietan, azpitituluak gehitzeko sortu behar duten testu formatua erakutsi behar diegu. (Erraza da oso, bideoan ageri da jarraitu beharreko prozedura)

  1. Atzerriko hizkuntzak ikasteko
    • Banaka, taldeka... minutu bateko bideoa egin dezatela ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz... eta euskaratu dezatela, euskaraz azpititulatzeko.
    • Alderantzinkoa: euskaraz eginikoa -> atzerriko hizkuntza batean azpititulatu
    • Ingelesez eginiko bideoa eman eta ulertu dutenaz baliatuz azpituluak sor ditzatela ingelesez. Ingelesez edo nahi den hizkuntzan.
    • Egoera edo objektuen argazkiak bilduz bideoa sortu eta puntu bakoitzean egoki ahoskatu eta azpitituloetan egoki idatzi.
  • Laguntza tresna den Google Itzultzailea erabiltzen uzteko aukera izango dugu aukeran.

  1. Gai konkretu bat lantzeko aukera
  • Ingurune arloko bideoa eskura jarriko diegu lehenik, azpitituluen bidez, garrantzitsuenak iruditzen zaizkien hitz ala esaldiak azpimarratzea eskatuko diegu.
  • Lan hau besteen aurrean aurkez daiteke. (Laburpen idatziaren ordezko laburpen "audiobisula" genuke).



  1. Hizkuntza arloan trebatzeko
  • Talde osoan irakurri duten liburu baten laburpena bideoan grabatzea eskatuko diegu.
  • Beharrezkoa iruditzen zaien puntutan azpitituluak ezarriko dira.
  • Lanaren amaieran irakurtzean topatu duten hiztegia gehitu beharko dute. Hizkuntza berean edo beste batean ahoskatu eta azpititulo gisa ikusiko dira.


4. Laborategiko esperientzia dokumentatzeko

  • Laborategian eginiko esperientzia grabatu eta eskura ematen zaie.
  • Ikasleak ikerketa dokumentatzen du: ikerketa-galdera, hipotesia, materiala, prozedura, datuak edo eta ondorioak azpitituluen bidez adieraztea eskatu.

5. Bertsolaritza - poesia - errima

  • Abestia, bertsoa, poema grabatu eta errima ez ahoskatu.
  • Apitituluen bidez pare bat edo hiru segundura errima adierazi.

6. Plastika - musika

  • Obra ikusi ala entzun.
  • Apitituluen bidez komunikatu nahi denaren adjektiboak jarri.
    Buruari eragin aukera makina ditu…
    Zerbait bururatzen bazaizue hemen iruzkinetan idatzi.

    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina

    Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.