2017/11/01

Elikaduraz jabetzeko aplikazioa

Elikaduraren kontrola eta ebaluazioa egiteko lehen aplikazio elebiduna garatu dute: Elika. Norberaren elikaduraren kontrola egitea, elikadura osasungarria den konprobatzea eta jaten denaz jabetzea dira aplikazioaren helburuak.

Norberak kontsumitzen dituen elikagaiak aplikazioan erregistratzen dira eta, honela bi gauza lortzen dira:

  1. Jabekuntza. Dietaren erregistroa egitearekin batera, erabiltzaileak kontsumitzen dituen elikagaien kontzientzia hartzen du. Bittor Rodriguezek esaten duen moduan: “Askotan esaten da ‘denetarik jaten dut nik’, baina erregistroa egiterakoan horrela ez dela ikusten da”.
  2. Alderaketa. Bakoitzaren dieta eta dieta osasuntsua zuzenean alderatzeko aukera eskaintzen du aplikazioak, hutsuneak topatu eta zuzendu ahal izateko.

Dieta osasuntsua bultzatzeko helburua ere badu aplikazioak. Hartara, janari prozesatuak ezin dira erregistratu aplikazioan, nahita ez dira jasotzen. Janari prozesatu gabeen kontsumoa bultzatu nahi da honela: kontsumitutako elikagaiak aplikazioan erregistratzerik ez badago, prozesatu gabeko elikagaiak kontsumitzea sustatuko duelakoan.


Iturria: Ziortza Guezuraga Zientzia Kaiera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.