2014/12/20

DRIVEko txantiloien kopiak egiterakoan bidea ERRAZTEKO modua

Ekigunen, ikasgunen, Moodlen... DRIVEko fitxategi eta txantiloiez aritzen garenok barneratuak ditugu ikasleei eman beharreko aginduak: Fitxategia ireki, kopia egin, eraman irakaslearekin partekatua duzun karpetara eta hasi editatzen.
Ez da lan zaila, baina hainbatetan gertatu izan zait kopia eraman beharrean edo kopiaren URL-a moodlen txertatu beharrean txantiloi originalarenarekin egitea.
Arazo hau modu errazean konpon daiteke.

Txantiloia irekitzeko ikasleei eskura (postaz, moodlelen, blogean...) ematen diogun URLan aldaketa txikia bat eginez, hauxe jarriz:

               /copy

Zehatzago esanda URLan /edit edo eta /edit eta honen ondoren dagoen guztia ezabatu eta /copy jarri.

Replace /edit with /copy

Fitxategi mota guztietarako balio du: dokumentu, aurkezpen, kalkulu-orri, marrazki...
URLan aldaketa hau eginez gero, txantiloia irekitzera doanan irudian ageri den mezu hau topatuko du eta botoi urdinean klik egiterakoan bere kopia propioa sortuko du, txantiloi originala ireki gabe.

Adibidez:

https://docs.google.com/drawings/d/1pR1dKjOUXZomftAmdDe383jbDNKTcO9h-dRe7rgE7w0/edit

EZABA ezazu /edit eta ordeztu /copy erabiliz

https://docs.google.com/drawings/d/1pR1dKjOUXZomftAmdDe383jbDNKTcO9h-dRe7rgE7w0/copy

Postaz, Moodlen, Blogean, Ekigunen eta Ikasgunen partekatzen ditugun txantiloi horien kopiak egiteko oso egokia iruditu zait.
Froga egizu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.