2014/12/20

PREZI hezkuntza bertsioa

Azken IKT mintegian ikusitakoak eta IKT kideak animatuta, hurrengo klaustroan IKTaz egin beharreko aurkezpenerako aspaldi utzia nuen aplikazioarekin aritu naiz, PREZIrekin alegia.
Baina zer da PREZI?
Wikipediara joz gero Power Point dinamikoa dela dio, hau da aurkezpen dinamikoak, kontzeptu-mapa dinamikoak egiteko aplikazioa da.

Hau ez da ordea sarrera hau idazteko arrazoia, ez. PREZIk hezkuntza bertsioa duela konturatzea izan da arrazoia.
Zein alde du?
Biak dohanekoak dira baina PREZI publikoak 100 MB gordailua du eta sortzen dituzun aurkezpen guztiak publikoak izan behar dute. 
Hezkuntza bertsio PREZIak 500 MB gordailua du eta sortzen ditugun aukezpenak publikoak, ezkutukoak (lotura dutenentzat soilik) ala pribatuak izan daitezke.
Merezi du beraz hezkuntza bertsioa aktibatzea.

Aurretik PREZI bertsio publikoa bazenu, logeatu, PREZIn sartu eta lotura honetara joan zaite https://prezi.com/profile/upgrade/edu/ EDU-ENJOY lotura aktibatzera. 

Inoiz ez bazara erregistratu https://prezi.com/signup/edu/enjoy/ loturan sartu, erregistratzeko ikastolako posta(k) jarri (ikasle domeinuko zein irakasle domeinukoa erabil zenezake) eta hurrengo orrian ageri den erregistroa bete Haurtzaro Ikastolako web orria jarriz.
Erregistroa bukatu eta minutu batera edo postan jasoko duzun estekaz ireki eta aktibatu zure PREZI.


PREZIren erabilerarako bideotutoriala ikus hemen:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.