Ikasgelan dugun aniztasunak laguntza ezberdinak behar dituzten ikasleak edukitzera garamatza hainbatetan. Hala, ikasle ezberdinek behar dituzten laguntza ezberdinak modu eroso batean antolatu behar izatea gerta daiteke.
DocSecrets izeneko gehigarri honen bidez eskatutako ariketaren hainbat hitz ala erantzunen estali egngo ditugu eta nahi dugunean erakutsi egingo ditugu.
Estalita dugun erantzuna hitz edo zenbaki zehatza, paragrafoa, esaldi osoa... edo bideo batera, irudi batera, web helbide batera... eramango gaituen URL helbidea izan daiteke eta komeni zaigunean ireki.
Adibide moduan... bertso ezagunen bat idatzi eta errimak ezkutatu eta ikasleei asmatzea eska daiteke.
Gamifikazioaren inguruan, erronka planteatu eta jolas moduan egunero aurrez ezkutatuak ditugun pistak ireki daitezke... aukerak mila. Agian bideoa ikusteak garbiago erakutsiko dizu gehiagarriaren baliagarritasuna:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.